Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Erreferentzia Marko Estandarra (EME)

Erreferentzia Marko Estandarra, hemendik aurrera EME, laguntza-koadro bat da, erakunde edo enpresa baten ohiko jardun-eremuak irudikatzen dituena, hizkuntza non eta zertan erabiltzen den erakutsiz.

Helburua

EME deritzan laguntza-koadroa osatu du HPSk, erakundeek era sistematiko, argi eta errazean euskararen erabilera eta presentziazko helburuak jar ditzaten.

EMEren zeregin nagusia landu daitezkeen hizkuntza-alderdiak begiz jotzen eta lehenesten laguntzea da.

Begiz jotako eremu horietatik abiatuta, erakundeak bere neurriko Euskara Plana lantzeko bidea ematen du EMEk, euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko, eta bere kudeaketa erakundearen kudeaketa-sisteman txertatzeko. Erakundeak nahi duen neurrian eta eran, betiere.

Asko dira erakunde batean hobetu daitezkeen egoerak. Horiek guztiak bildu, ordenatu eta errazenetik zailenerako hurrenkeran jarriak dituzu Erreferentzia Marko Estandarra deritzon taxonomian.

Egitura

Bi ardatzek eta lehen mailako sei elementuek osatzen dute EME:

  1. ARDATZA: ZERBITZU-HIZKUNTZA
    • 1. Erakundearen irudia
    • 2. Bezeroekiko (pertsona fisikoak) eta herritarrekiko harremanak
  2. ARDATZA: LAN-HIZKUNTZA
    • 3. Barne-komunikazioa eta lan-tresnak
    • 4. Pertsonen kudeaketa
    • 5. Kanpo-harremanak
    • 6. Kudeaketa-sistema

Erreferentzia Marko Estandarra (PDF, 149 KB)

 

Azken aldaketako data: