Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eremuak

Eremuak

eremuak

eremuak programa Eusko Jaurlaritzaren arte plastikoen eta ikus-entzunezkoen alorreko politika kulturalaren jarduera-eremua inplementatzeko proposamen bat da, testuinguru garaikidea etengabe optimizatuko duen programa ireki bat eskaintzen duena.

eremuak Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sustatzeko Zuzendaritzaren jardueren barruan sartzen da, eta Euskal Herrian arte garaikidearen eremu konplexua bateratuko duen begirada sitemikoaren alde jarduten duten prozesuak -testuinguruan kokatzeko prozesuak- abian jartzea eta sustatzea du helburu nagusia.

eremuak programak ez du Eusko Jaurlaritzaren sorkuntzarako eta zabalkunderako diru-laguntzen politika ordezkatzeko asmorik; aitzitik, laguntza-egitura berezia duten programa horiek ikuspegi estruktural edo sistemiko batekin osatu nahi ditu, bai gizartearen testuinguruan artearen testuinguru orokorraren ikuspegiarekin, bai artearen tokiko testuingurua artearen sistema globalaren testuinguruaren ikuspegiarekin.

eremuak programak sustatzen duen ikuspegiak Eusko Jaurlaritzak arte garaikidearen alorrean duen politika kulturalaren barneko aplikazioei eragiten die, eta, aldi berean, haien eraginpean dago; eta horrek bultzatzen gaitu martxan diren programak eta etorkizunean bultza litezkeenak berriro aztertzera. Ikuspegi konplexu horrek lagunduko digu artea eta haren jarduerak beste edozein sistema sozial gisa hartzen, baina garapen sozio-historikoan duen espezifikotasuna galdu gabe.

eremuak programa ireki bat da, alegia, ez diote eragiten lurraldearen, jaiotzaren, egiletzaren edo diziplinaren mugek; jarduera guztiak, jarduera horien oinarri diren eta horiek sustatzen dituzten jarrera eta diskurtso guztiak bere baitan hartuko dituen ikuspegi batentzako espazioa eskainiko du. Izaera hori, edo antolaera konplexu hori, sustatu behar dute, "intuizioz jasotako testuingurura" ondoen egokitzen den irudia, beti aldakorra, eduki nahi duten politika publikoek. Izaera horrek indartu egiten du erantzukizun publikoak artearen espazio sozialean gauzatzen dituen programak a prioriko inolako mugarik gabe garatu behar direla oinarri hartzen duen ideia; interakzioari, prozesu errekurtsiboei, erabat zabalik egon behar dutela defendatzen duen ideia; era horretara baino ez baita lortuko produktua, aldi berean, produktore izatea. Alegia, produktua eta haren eraginak beharrezkoak dira haren produkziorako.