Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Eraldaketa Digitalaren Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

10. artikulua.– Eraldaketa Digitalaren Zuzendaritza.

Eraldaketa Digitalaren Zuzendaritzak, dekretu honen 7. artikuluan aipatzen diren egitekoez gain, beste hauek ere izango ditu:

  1. Gobernuak eraldaketa digitalerako duen politikaren estrategia definitzea, inplikatutako agenteen lankidetza sustatzea eta haien jardunen jarraipena egitea.
  2. Enpresaren esparruan eraldaketa digitalerako eta EIKTen sektoreko enpresak sustatzeko Gobernuaren politika gauzatzea, bai eta teknologia digital berriak euskal gizartean sar daitezen sustatzea ere (adimen artifiziala, big data, gauzen Interneta, 5G teknologiak, sistema ziberfisikoak eta zibersegurtasuna, konputazio kuantikoa, errealitate areagotua, biki digitalak, kriptodirua eta WiFi 6E, besteak beste).
  3. Adimen artifiziala prozesu industrialetan modu integralean integratzeko neurriak bultzatzea, muturretik muturrerako eraldaketa ahalbidetuz.
  4. Euskararen presentzia digitala sustatu eta babestea, euskararen corpus digitala sortuz eta garatuz, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailarekin lankidetzan.
  5. Azpiegitura kritikoak sustatzea eta indartzea, hala nola errendimendu handiko datu-zentroak eta cloud plataforma egonkorrak, 5G konektibitatea hedatzeko plan sendo batez osatuta.
  6. Industriako ingurune fisiko eta digitalen arteko elkarreragina modu arinean integratzen duten sistema ziberfisikoen garapena eta ezarpena sustatzea.
  7. Big data eta IoT teknologiak erabil daitezen sustatzea, datuen kudeaketa eta industriako konektibitatea eraldatzeko.
  8. Lan-ingurune teknologikoagoetan lan egiteko gaitasunak indartzen dituzten ekimenak bultzatzea eta enpresek talentu digitala zaintzeko gaitasun teknologiko eta industrialak eskuratu ahal izatea bermatzea.
  9. Erakundeen arteko jardunak gauzatzeko planak, azterlanak, txostenak eta proposamenak egitea, zuzendaritza honen eskumeneko gaietan.

7. artikulua.– Saileko zuzendariak.

Saileko zuzendariei dagokie, hierarkikoki zuzenean dagokien sailburuordearen mende, edo sailburuaren mende Kabineteko zuzendariaren eta Zerbitzuen zuzendariaren kasuan, honako eskuduntza orokor hauek erabiltzea:

  1. Nork bere jardun-arloetan, kudeaketa publikoko politikak garatzea, eta egin beharreko jardunak zehaztea.
  2. Nork bere jardun-arloari dagozkion helburuak zabaltzea, horretarako jarduerak eta erantzukizunak esleitzea, lorpenak kontrolatzea eta kudeaketan behar diren zuzenketak egitea.
  3. Nork bere jardun-arloaren antolamendu operatiboa proposatzea, eta barruko lan-sistemak zehaztea.
  4. Nork bere jardun-arloaren jarduerak programatu, sustatu, zuzendu, koordinatu eta kontrolatzea.
  5. Nork bere jardun-arloaren jarduketak koordinatzea gainerako arloak tartean daudenean, prozeduraren batean batek baino gehiagok parte hartu behar dutenean.
  6. Nork bere jardun-arloko arauak garatzeko proposamenak egitea.
  7. Zuzendaritzari dagozkion gaietarako dirulaguntzak emateko bideak proposatzea.
  8. Esleituak dituzten egitekoak gauzatzeko beharrezkoak diren administrazio-egintzak ematea.
  9. Arau-hauste arin eta astunei buruzko zehapen-espedienteak hasi eta ebaztea. Zehapen-espedienteak instruitzea ere badagokie. Salbuespena izango dira, hala ere, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko lurralde-ordezkaritzei dagozkienak.
  10. Errekurtsoak ebaztea, indarreko legerian aurreikusitako kasuetan.
  11. Eskaini beharreko zerbitzu eta jarduerei dagozkien tasa eta prezio publikoak kudeatu, likidatu, administratu eta, borondatez ordaintzeko epean, kobratzea.
  12. Zuzendaritzaren arlo funtzionaletako irizpenak, txostenak eta azterlanak prestatzea.
  13. Informazio publikoa eskuratzeko eskubideari buruzko eskaerak ebaztea.
  14. Euskararen erabilera normalizatzeko planean ezarritako helburuak definitzea haien eskumeneko arloetan, Zerbitzu Zuzendaritzarekin koordinatuta, eta horiek ezartzeko eta ebaluatzeko behar diren ekimenak garatzea.
  15. Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planeko helburuak definitzea beren arloan, eta helburu horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak gauzatu eta ebaluatzea, emakumeen eta gizonen berdintasunerako politiken kudeaketa integratua eginez, beren zuzendaritzako zerbitzuburuekin lankidetzan; hori guztia Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearekin elkarlanean.
  16. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak agintzen dien beste edozein egiteko, edo, orokorrean, Jaurlaritzako zuzendariei esleitzen zaizkien egiteko komunak.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Elixabete Garcia Caballero
(2024/12/11 - ) Eraldaketa Digitaleko zuzendaria