Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila

Erakundeen Baliabideetako Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

Erakundeen Baliabideetako Zuzendaritzak, 8. artikuluan adierazitako eskudantziez gain, honako hauek izango ditu:

  1. Ekonomia Itunaren edo finantzaketako beste tresna juridiko batzuen arabera Estatuko Administrazioarekin edo foru-aldundiekin dituen harremanetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eskubideak edo betebeharrak kudeatu eta izapidetzea.
  2. Euskal Autonomia Erkidegoaren, Estatuko Administrazioaren eta bestelako lurralde-erakundeen artean transferitzekoak diren eskumen edo zerbitzuen balorazioari buruzko txostena prestatzea, eta erkidegoaren barruan balorazioak onesteko ardura duten organoei laguntza ematea.
  3. Estatuko Administrazioarekin, Euskal Autonomia Erkidegoko beste administrazioekin eta beste administrazio publiko batzuekin dituen harremanetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eskubide eta betebehar ekonomiko guztiak izapidetzea, indarrean dagoen araudiaren arabera eta han agintzen dena betetzeko, alde batera utzita zerga- edo finantza-arloko eskubide eta betebeharrak.
  4. Tarteko diren erakundeekin batera, kupoaren osagaien eta metodologiaren eta urteko zenbatekoaren kalkuluari eta balorazioari buruzko azterlan eta ikerlanak egitea, eta horretan arituko diren organoetan lotu beharreko arau eta akordioen metodologia eta artikulazioa zehaztea.
  5. Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoari laguntza eta babes tekniko-administratiboa ematea, esleituta dituen egitekoak bete ditzan, Zerga Administrazioko Zuzendaritzarekin koordinazioan jardunez.
  6. Ekonomia Itunaren baliabideak Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeen artean banatzeko sistemari buruzko azterlan eta ikerlanak egitea; zehazki, aztertuko du sistemaren arauak nola egituratuko diren eta horretarako jarritako organoek arauok etengabe nola interpretatuko dituzten. Halaber, baliabideak banatzeko sistemei jarraipena egin eta txostenak prestatuko ditu, bereziki foru-aldundiek Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusira egin beharreko ekarpenei buruzkoak, hala agintzen baitute organo eskudunen akordioek eta indarrean dagoen araudiak.
  7. Laguntza eta babes tekniko-administratiboa ematea Herri Dirubideen Euskal Kontseiluari, esleituta dituen egitekoak bete ditzan.
  8. Ekonomia Itunean eta bestelako finantzaketa-sistema orokorretan bildutako zerga-araudiak finantzaketa-arloan duen eraginari buruzko ikerketa eta azterlanak egitea, baita Euskal Autonomia Erkidegoan bildutako zerga-baliabideei dagozkienak ere, Euskal Autonomia Erkidegoaren finantzaketa-sistemari jarraipena egin ahal izateko eta gainerako administrazio publikoekin alderatzeko.
  9. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak erakundeetatik jasotzen dituen eskubide ekonomikoei buruzko ikerlan, azterketa eta txostenak egitea, bai eta erkidegotik kanpoko edozein iturritatik nahiz beste organo batzuek, eskumenak egikaritzean, ezartzen dituzten determinazioetatik autonomia-erkidegoak eskura dezakeen finantzaketa optimizatzeari buruzko ikerlan, azterketa eta txostenak lantzea ere.
  10. Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioen eskumen-mailaren kalkulua eta balorazioa egiteko beharrezkoak diren azterketa eta ikerlanak egitea, udal-finantzaketaren arloa ere barnean dela, eta, oro har, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioen barruan, erakundeen finantzaketari eragiten dioten beste edozein egite ekonomikori buruzko azterketak eta ikerlanak egitea.
  11. Gaiaren arabera eskumena duten sailekin eta Kohesio Politikaren eta Europako Funtsen Zuzendaritzarekin elkarlanean jardunez, Euskal Autonomia Erkidegoarekin lotura daukaten finantza-fluxu europarrei aplikatu beharreko gidalerro eta irizpideak ezartzea.

8. artikulua.- Ekonomia eta Ogasun Saileko zuzendaritzak.

Orokorrean, egiteko hauek izango dituzte Ekonomia eta Ogasun Saileko zuzendariek:

  1. Sailburuaren eta sailburuordeen ebazpenak betearaztea eta eskuordetzen zaizkien eskudantziak baliatzea.
  2. Saila ordezkatzea, sailburuak eskuordetuta.
  3. Zuzendaritzaren jarduera guztiak programatu, bultzatu, zuzendu, koordinatu eta kontrolatzea.
  4. Zuzendaritza barruko zerbitzuak eta lan-sistemak antolatzea organo eskudunek ezarritako arauak aintzat harturik, eta, batez ere, espediente-erregistroak eta -artxiboak antolatzea, Zerbitzu Zuzendaritzari dagozkion eskudantziak ezertan eragotzi gabe.
  5. Errekurtsoak ebaztea, indarrean dagoen araudian aurreikusten diren kasuetan.
  6. Dagokien eskumen-eremu materialean emandako egintza deuseztagarrien kaltegarritasun-espedienteak izapidetzea.
  7. Dagokien eskumen-eremu materialean emandako xedapen eta egintza deusezak berrikusteko espedienteak izapidetzea.
  8. Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta hizkuntza-politikaren arloko eskumena duen organoarekin elkarlanean, indarrean dagoen Euskara Normalizatzeko Planeko helburuak definitzea beren esparruan eta horiek lortzeko ekimenak garatu eta ebaluatzea, beren zuzendaritzako zerbitzuburuekin batera euskararen kudeaketa integratua eginez.
  9. Hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak ezarri eta inplementatzea, eta horien jarraipena egitea Zuzendaritzaren jardun-esparruetan, besteak beste: itzulpen-irizpideak, langileen etengabeko prestakuntza orokorra, izendapen ofizialak eta sailak antolatutako ekitaldi publikoak. Halaber, hala dagokionean, kontratazio publikoan eta dirulaguntzak emateko deialdietan hizkuntza-irizpideak sartzea proposatzea.
  10. Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearekin elkarlanean, Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planeko helburuak definitzea beren esparruan eta horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak gauzatu eta ebaluatzea, beren zuzendaritzako zerbitzuburuekin lankidetzan emakumeen eta gizonen berdintasunerako politiken kudeaketa integratua eginez.
  11. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak espresuki esleitzen dizkien eskumen eta egiteko guztiak eta, komunak direlako, oro har zuzendariei dagozkienak.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Aitziber Beldarrain Robles
(2020/09/10 - 2024/06/26) Erakundeen Baliabideetako zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK

Goragoko erakundeak