EPEari buruzko ohiko galderak adimen-desgaitasuna duten pertsonentzat
EPE, Enplegu Publikorako Eskaintza-ri erreferentzia
egiten dien siglak dira.
EPE-a lanpostu finko bat lortzeko
prozedura bat da.
Enplegu publikorako bi prozesu daude:
- 5 Plaza mandatari (ordenantza) posturako.
- Plaza 1 sukaldeko laguntzaile lanposturako.
2 prozesu ezberdin dira eta bakoitzak azterketa ezberdin bat izango du.
2 prozesuetan parte hartu nahi baduzu,
2 eskaera bete behar dituzu,
prozesu bakoitzerako 1.
Mandatari (ordenantza) posturako 5 plaza daude.
Plaza horiei mendeko edo atezain ere deitzen zaie.
Sukaldeko laguntzaile plaza 1.
- Ehuneko 33 edo gehiagoko
adimen-desgaitasuna egiaztatuta izatea.
-Izen-emateko tasa
ordainduta izatea azterketa egin aurretik.
- Eskaera bete.
- Eskatzen den dokumentazioa gehitu eskaerari.
- Eskaera esaten den epean aurkeztu.
- Izen-emate tasa ordaindu.
Ez duzu desgaitasun agiria aurkeztu behar
IVAP-i desgaitasun agiria egiaztatzeko baimena eman badiozu
eta jarraian aipatzen ditugun aldundi (diputazio) horiek
errekonozituta badute:
-Araba
-Gipuzkoa
-Bizkaia.
Ez badiozu baimena ematen IVAP-i
desgaitasun ziurtagiria egiaztatzeko,
eskaerarekin batera aurkeztu beharko duzu agiria.
Bi modu daude eskaria aurkezteko:
- Paperez
- Internet bidez
Eskaerak paperez aurkeztu ditzakezu IVAP-en bulegoetan.
Ondoren adierazten diren helbideetan:
- Donostia–San Sebastián kalea 1. 01010 Vitoria–Gasteiz?
-Alameda de Recalde, 18. 48009 Bilbao?
-Antigua Universidad, s/n. 20560 Oñati
- San Bartolome Kalea, 28, 20007 Donostia.
Ondorengo hauetan ere aurkeztu ditzakezu:
- Zuzenean zerbitzuak Bilbo, Donostia edo Gasteizen dituen bulegoetan.
- Correos-en bulegoetan.
- Beste Administrazio Publikoetako bulegoetan.
Eskaera internet bidez egiteko, ondorengo estekari jarraituz egin dezakezu:
Eskaera elektronikoki egiteko,
elektronikoki identifikatzea beharrezkoa da.
Horretarako ziurtagiri elektronikoa behar duzu.
Eskaera elektronikoki egiteko
Euskadiko Administrazio Orokorrak onartutako
bitartekoren baten bidez identifikatu beharko duzu zeure burua:
- BAKQ
- Izenpe
- DNI elektronikoa.
Gehien erabiltzen den
identifikatzaile elektronikoa BAQK da.
Ondorengo estekean azaltzen da zein pausu jarraitu
behar diren.
Prozesu honetan laguntza behar baduzu ondorengo telefonora deitu dezakezu:
900840123
Identifikatzaile horietako bat ere
ez badaukazu,
aplikazioak berak emango dizkizu
izena eta pasahitz bat.
Aldi baterako erabiltzaile bat ere emango dizu.
Bai.
Prozesu bakoitzerako eskaera bat egin behar da.
Ordenantza prozesurako bat
eta sukaldari laguntzailearen prozesurako beste bat, alegia.
2 modutara egin dezakezu ordainketa:
-Internetez, web orrialde honen bitartez:
https://www.euskadi.eus/y22-pay/eu/p12uiPaymentWar/p12uiRPCDispatcherServlet?p12iIdioma=eu
-Ondoren adierazitako bankuetako bulego batean:
-Kutxabank
-Laboral kutxa
-Caixabank
-Banco Santander
-BBVA
-Sabadell Guipuzcoano
-Bankia
-Bankoa
-Rural kutxa
Tasak eskaera egiten duzunean ordaindu behar dira.
2023ko abenduaren 20a baino lehen.
Ez da beharrezkoa ordainketa egin izanaren agiria aurkeztea.
Telefono honetara dei dezakezu:
Telefonoa: 945 017 600
Erantzun ahal izateko ordutegia:
Astelehenetik ostiralera 8:30tatik 14:00tara da.
Goizeko zortzi eta erdietatik arratsaldeko ordu biak arte.
Edo korreo elektroniko bat idatzi hurrengo helbidera:
Helbide elektronikoa: ivap@ivap.eus
Hitzordu presentzial bat ere eskatu dezakezu,
bertan laguntza eman diezazuten:
https://www.euskadi.eus/web01-citaivap/eu/aa14aUIWar/ivap/aa14aInit.jsp?lang=eu
Izena eman dezakezu 2023ko azaroaren 21tik 2023ko abenduaren 20ko arratsaldeko ordu biak arte.
2023ko abenduaren 20an, arratsaldeko ordu bietan
amaitzen da izena emateko epea.
Eskatzen diren betekizunak 2023ko abenduaren 20ko arratsaldeko ordu biak baino lehenago egon behar dute.
Administrazioarekin egingo duzun edozein izapidetarako (tramiteetarako).
Adibidez; EPE-arekin zerikusia duten gaiak ikusteko
edo erreklamazio bat egiteko.
Prozesuan zehar egin dezakezu ziurtagiri elektronikoa.
Lehenbailehen egitea gomendatzen dizugu.
Bai.
Eskaera paperez egiteko deialdiaren oinarrietan datorren
eskaeraren eredua deskargatu behar duzu.
Bai.
Esteka honen bitartez egin dezakezu:
Enplegu publikoa: Eusko Jaurlaritza eta bere erakundeak - Egoitza elektronikoa (euskadi.eus)
Eskaera internetez egitea erraza da.
Programak lagunduko dizu beharrezko azalpenak emanez.
Eta akatsen bat baldin badago jakinarazi egingo dizu.
Eskaera internetez egitea gomendatzen dizugu
paperean egin ordez;
modu horretara mezuak iritsiko zaizkizu
EPEaren nondik norakoez informatuz.
Ez.
Desgaitasun agiria aurkeztu beharko zenuke
ondorengo bi kasuetan soilik:
IVAP-i ez badiozu baimena eman desgaitasuna egiaztatzeko
edo desgaitasuna
Araba, Bizkaia edo Gipuzkoakoa ez den
Aldundiren batek onartu badizu.
Zure datuen arduraduna
Funtzio Publikoko zuzendaritza da,
Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila.
Zure datu pertsonalak Enplegu Publikorako
hautaketa prozesurako erabiliko dira.
Zure datuak ikusi, aldatu eta ezabatzeko eskubidea duzu.
Bai.
Eskaeran laukitxo bat dago azterketa zein hizkuntzatan egin nahi duzun galdetzen dizuna.
Azterketaren egunean bertan ere aukeratu ahal izango duzu azterketako
hizkuntza.
Bai.
Zuk nahi duzun pertsonarekin joan zaitezke.
Pertsona horrek lagundu ahalko dizu
behar duzun guztian.
Bai.
Zuk nahi duzun pertsona joan daiteke zurekin laguntzera.
Pertsona hori zurekin joan daiteke azterketa aretora
eta zure zain egongo da
azterketa amaitu arte
haientzat prestatutako leku batean.
Aurrerago, azterketa eguna gertuago dagoenean,
detaile guztien berri emango dizugu
azterketa-egunaren inguruan.
Bai.
Azterketa-egunean egongo dira behar duzunean
laguntzeko prest egongo diren pertsonak.
Ez.
Ez da dirurik itzultzen, azterketa ez egitea erabakitzen baduzu ere.
Bai.
Deialdi bakoitza desberdina da
eta egiten diren azterketak ere desberdinak dira.
Horregatik, eskatzen dizkizueten dokumentuak entregatu eta
azterketa berriak egin behar dituzu.
Zure NANa eraman behar duzu.
Azterketa egingo duzun
aretora sartzean eskatuko dizute.
NANa galdu baduzu, pasaportea eraman dezakezu.
Data, lekua eta ordua aurrerago
argitaratuko dira web orrian.