Hezkuntza Saila

EPE 2025. Bigarren Hezkuntza. Sartzeko prozedura. Gehien egiten diren galderak

Sartzeko prozedura

Hasierako orrirako sarbidea

Ezaugarri orokorrak

  • Norentzat da deialdia?

Herritarrentzat, oro har.

  • Zein kidego deitzen da?

Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoa

  • Zer txanda daude parte hartzeko prozeduran?

Txanda irekia eta desgaitasuna dutenentzat gordetako txanda.

  • Zein da hautaketa-sistema?

Merezimendu-lehiaketa eta oposizioa.

  • Nor hautatuko da praktika-fasera igarotzeko?

Puntuazio orokorraren arabera ordenatu ondoren, eta alegatutako hizkuntza-eskakizuna kontuan hartuta, prozesu bakoitzean deitutako plaza guztien kopuru bera edo txikiagoa duten izangaiak, aukeratzen duten txanda eta espezialitatearen arabera.

Betekizunak

  • Nork har dezake parte prozesu honetan?

Deialdiaren 2.1, 2.2 eta 2.4 oinarrietan adierazten diren baldintza orokorrak eta espezifikoak betetzen dituzten pertsonak.

  • Zein egunetan eduki behar ditut prozesuan parte hartu ahal izateko baldintzak?

Eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean.

  • Nola egiazta dezaket ez daukadala aukeratu dudan kidego eta espezialitateari dagozkion eginkizunak betetzearekin bateraezina den gaixotasunik edo muga fisiko edo psikikorik?

Hautatua izan ostean, Hezkuntza Saileko laneko arriskuen prebentziorako Zerbitzuak azterketa mediko bat egingo dizu (11.3 oinarria).

  • Zein dira eskatu ditudan kidego eta espezialitatearen berezko funtzio eta zereginak?

Erreferentziatzat hartuko da Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren balorazio profesionalerako indarreko gida , lanpostuen zeregin eta eskakizun psikofisikoak definitzen dituena.

  • Karrerako funtzionarioa naiz. Hautaketa-prozesu honetan parte-hartu dezaket?

Bai, baldin eta beste irakasle-kidego batekoa bazara.

  • Praktiketako funtzionarioa naiz. Hautaketa-prozesu honetan parte-hartu dezaket?

Bai, baldin eta deitutakoa ez den beste irakasle-kidego batekoa bazara.

  • Zein titulurekin aurkeztu naiteke, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko?

- Doktorea, Lizentziatua, Arkitektoa, Ingeniaria edo Gradua, edo ikasketak gaindituta izatea horiek lortzeko eta emateko eskubideak ordainduta izatea.
- Era berean, irakaskuntzaren ondorioetarako baliokidetzat jotako titulazioak, VII. eranskinean zerrendatuta daudenak zenbait espezialitatetarako (diplomatura, ingeniaritza teknikoa eta arkitektura teknikoa).

  • Graduko ikasketak amaitzen ari naiz. Aurkeztu naiteke?

Bakar-bakarrik eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean titulua baldin badaukazu.

  • Titulazioa atzerrian lortu badut, nola egiaztatuko dut?

-Tituluaren homologazioa

-Lanbidean sartzeko eta jarduteko lanbide-kualifikazioaren aitorpena

- Baliokidetasun-adierazpena

  • Titulazioa atzerrian lortu badut eta Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak graduko maila akademikoarekiko baliokidetasuna aitortu badu, betetzen al dut graduko tituluaren baldintza?

Bai.

  • Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan aurkezteko prestakuntza pedagogikoa eta didaktikoa egiaztatu behar al dut?

Bai.

  • Nola egiaztatu behar dut prestakuntza pedagogikoa eta didaktikoa?
    • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta hizkuntza-eskola ofizialetako irakasle izateko lanbide arautuetan jarduteko gaitzen duen unibertsitate-masterraren titulu ofiziala.
    • 2009ko urriaren 1a baino lehen lortutako titulu edo ziurtagiri hauetako edozeinekin:
      • Espezializazio didaktikoko titulu profesionala, kualifikazio pedagogikoaren ziurtagiria edo gaitasun pedagogikoaren ziurtagiria.
      • Maisu-maistraren titulua, oinarrizko hezkuntza orokorreko irakasletzako diplomaduna, lehen hezkuntzako maisua, pedagogiako edo psikopedagogiako lizentziatuaren titulua eta prestakuntza pedagogikoa eta didaktikoa biltzen duen lizentziatura edo titulazio baliokidea.
    • 2008-2009 ikasturtea amaitu aurretik, irakaskuntza arautuko ikastetxe publiko edo pribatuetan, derrigorrezko bigarren hezkuntzan edo batxilergoan, LHn edo HEOn, bi ikasturte osotan edo, bestela, hamabi hilabetez, jarraian edo etenekin, irakasle aritu izana. 
  • Prestakuntza pedagogikoa eta didaktikoa barne hartzen duen lizentziatura edo titulazio baliokidea badut (2009ko urriaren 1a baino lehen lortuta), nola egiaztatu behar dut?

Ikasketak egin ziren unibertsitateak emandako ziurtagiria, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 100.2 artikuluan aipatzen den prestakuntza pedagogikoa eta didaktikoa jasotzen dutela egiaztatzen duena.

  • Prestakuntza pedagogiko eta didaktikoko unibertsitate-masterreko ikasketa ofizialak amaitzen ari naiz. Aurkeztu naiteke?

Bakar-bakarrik titulua eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean baldin badaukazu. 

  • Irakaskuntzarako 2. hizkuntza-eskakizunaren (euskarazkoa) baldintza betetzen dudala adierazi behar al dut?

Bai. Eskabidean, eduki behar duzun irakaskuntzako 2. hizkuntza-eskakizuna adierazi behar duzu, edo, egiaztatzeko, aldi baterako salbuetsita kasuan zaudena (2.1.f oinarria). 

  • Irakaskuntzarako euskara hizkuntza-eskakizunaren egiaztapenik aurkeztu behar al dut?

Hautatua izanez gero, aurkeztu behar duzu Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuan edo Hezkuntza Saileko Langileen Erregistroan ez badago (11.1.d oinarria). 

  • Noiz izan behar dut irakaskuntzarako 2. Hizkuntza-eskakizuna (euskarazkoa)?

Gai bat idatziz garatzeko oposizio-faseko proba egiten den egunean eduki behar duzu. 

  • Nola egiaztatu behar dut gaztelaniaren ezagutza espainiar herritartasuna izan ez eta gaztelania nire hizkuntza ofiziala ez bada?

Honako tituluren batekin:

- Espainierazko diploma (goi-mailako maila) edo espainierazko diploma (C2 maila).

- Atzerritarrentzako espainieraren gaitasun-ziurtagiria edo maila aurreratuaren ziurtagiria, hizkuntza-eskola ofizialek emandakoa.Filologia Hispanikoko edo Erromanikoko lizentziadun-titulua edo dagokion graduko titulua.

- Kidegoan sartzeko alegatutako titulua, Estatu Espainolean edo gaztelania hizkuntza ofiziala duen estaturen batean emandakoa eta egina.

Aurreko deialdietan gaztelaniazko proba bat gainditu zenuela egiaztatzen duen agiriarekin.

 

Eskaera

  • Zein da eskabidea betetzeko epea?

2025eko martxoaren 7tik apirilaren 3ra.

  • Zer egin behar dut eskabidea betetzeko?

1. Sartu Interneteko bi helbide hauetako edozeinetan:

-https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-langileak/ – «2025eko EPE. Bigarren Hezkuntza» – «Onartzeko eskabidea»

- https://hezigunea.euskadi.eus/eu/ – «2025eko EPE. Bigarren Hezkuntza» – «Onartzeko eskabidea».

2. Bete eskaera (eskatutako espezialitatea eta datuak berrikusi).

3. Sakatu "Grabatu datuak" botoia. 

  • Hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskabidea bete ondoren, nola identifikatzen da nire eskabidea prozesu osoan zehar?

Frogagiri bat lortuko duzu (Interesdunarentzako alea), esleitutako eskaera-zenbakiarekin

  • Espezialitate batean eskaera bat bete eta ordaintzen badut, beste espezialitate batera aldatu dezaket?

Bai, eskabideak aurkezteko epearen barruan egin dezakezu aldaketa. Ez duzu beste eskabiderik bete edo ordaindu behar.

  • Eskaera betetzen badut, baina frogagiriak inprimatu ez baditut, geroago lor ditzaket?

Bai, sartu hemen: hezigunea (leiho berri batean irekitzen da) (erabiltzailearekin eta pasahitzarekin) eta urrats hauei jarraitu:

1. Eremu pertsonala

2. Izapideak langileen sailarekin

3. Administrazio-izapideak – 2025eko EPE. Bigarren Hezkuntza

4. Norberari egokitutako kontsultak

5. Eskaera-zenbakia: sakatu eskabide-zenbakiaren gainean

6. Eskaera (interesdunarentzako alea lortuko duzu) 

  • Espezialitate baterako baino gehiagorako eskabideak aurkez ditzaket?

Bai, baina ez da bermatzen eskatutako espezialitate bakoitzeko probak egin ahalko dituzunik.

  • Eskaera bat betetzen badut, zer egin behar dut eginda dagoela ziurtatzeko?

Sartu hemen: hezigunea(leiho berri batean irekitzen da) (erabiltzailearekin eta pasahitzarekin), eta urrats hauei jarraitu:

1. Eremu pertsonala

2. Izapideak langileen sailarekin

3. Administrazio-izapideak – 2025eko EPE. Bigarren Hezkuntza

4. Norberari egokitutako kontsultak

5. Eskaera-zenbakia: sakatu eskabide-zenbakiaren gainean

6. Gordekina

Eskaeraren ordezkagiria (Interesdunarentzako alea) eskuratu badezakezu eskabidea ondo beteta eta amaituta dago.

  • Eskaera bat betetzen badut, baina daturen bat gaizki sartu badut, alda al ditzaket haren datuak?

Bai, urrats hauek egin behar dituzu:

1- Sartu, beste eskaera bat egingo bazenu bezala

2-NANa eta espezialitatea sartu

3- Betetako eskabidea erakutsiko da

4- Aldaketak egin

5- Sakatu "Grabatu datuak" botoia 

  • Eskaera betetzean, posta-kodea adierazi ondoren, arazoak ditut probintzia eta udalerria aukeratzeko. Zer egin behar dut?

Idatzi posta-kodea eta balidatu (posta-kodearen eskuinaldean dagoen botoi berdea sakatu). Aplikazioak berez beteko ditu probintzia eta udalerria.

  • Eskaeraren amaieran agertzen den “Alegatutako titulazioaren izen zehatza (kidegoan sartzeko eta espedientea baloratzeko)” eremuan, zer adierazi behar dut?

Daukazun tituluaren izena (titulu ofizialaren egiaztagirian agertzen dena). Eremu honetan adieraziko duzun titulua da sartzeko baldintzatzat hartuko dena, eta hori izango da meritu gisa barematuko den espediente akademikoa.

Sartzeko balio duen titulu bat baino gehiago baduzu, arlo horretan adierazten duzuna izango da, zehazki, adierazitako ondorioak izango dituena (betekizun gisa eta, hala badagokio, meritu gisa, espediente akademikoagatik).

  • Zenbatekoa izango da eta zein epetan ordaindu behar dut prozesuan parte-hartzeko tasa?

2025eko martxoaren 7tik apirilaren 3ra.

Tasa 20,27 €koa izango da.

  • Nola ordaindu behar dut tasa?

Eskaera gorde ondoren, "Ordaindu" klikatu eta online egingo duzu ordainketa, Euskal Administrazioaren ordainketa-pasabidearen bitartez, eskabidea betetzean sistemak berak adierazten dituen jarraibideei jarraitu. Eskabidea bete eta berehala egin ahal izango da, edo beste une edo egun batean (aurreko galderan adierazitako epearen barruan); azken kasu horretan, helbide honetan egin beharko da: hezigunea (“Erabiltzailea” eta “Pasahitza”):

1. Eremu pertsonala

2. Izapideak langileen sailarekin

3. Administrazio-izapideak – 2025eko EPE. Bigarren Hezkuntza

4. Norberari egokitutako kontsultak

5. Ordaindu

  • Prozesuan parte-hartzeko tasa ordaindu izanaren frogagiria entregatu behar al dut?

Ez.

  • Agiriren bat aurkeztu behar dut eskabidea betetzeko epean?

Merezimenduak egiaztatzeko agiriak aurkeztu behar dituzu, baldin eta:

- ez bada ofizioz zenbatzen.

- ofizioz zenbatu daitekeen arren, ez badago Hezkuntza Saileko Langileen Erregistroan jasota (merezimenduei buruzko informazio gehiago eskuratzeko, «Merezimenduak» erlaitzean sartu, «Gehien egiten diren galderak» atalean).

Desgaitasunaren txandan parte hartzen baduzu eta , probetarako egokitzapena eskatzen baduzu, kalifikazio-organo teknikoak emandako irizpen tekniko fakultatiboa aurkeztu beharko duzu (3.3.1 oinarria). 

  • Desgaitasun-txandan parte hartuz gero, eta probak egiteko egokitzapena behar badut, nola aurkeztu behar dut justifikazio-dokumentazioa?

 Hezkuntza Sailaren interneteko helbide hauen bidez egin beharko duzu:

https://hezigunea.euskadi.eus/   («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz) – «Eremu pertsonala» – «Izapideak langileen sailarekin» – «Administrazio-izapideak» – «2025eko EPE. Bigarren Hezkuntza» – «Probarako egokitzapenak. Desgaitasuna»

EDO

https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-langileak/  – «2025eko EPE. Bigarren Hezkuntza» – «Probarako egokitzapenak. Desgaitasuna» (goian adierazitako Hezigunearen atarira birbideratzen du).

 

Prozesuari buruzko informaziorako sarbidea

  • Eskabidea bete ondoren, ¿non kontsultatu behar dut hautaketa-prozesuan zehar argitaratuko den informazioa (epaimahaien egoitzak, merezimenduen zerrendak...)? 

Informazio orokorra (deialdia, epaimahaien egoitzak, etab.) hemen kontsultatu ahal izango duzu: https://hezigunea.euskadi.eus/  ("Erabiltzailea" eta "Pasahitza" sartu behar dituzu) eta https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-langileak/

Zure espedientearekin lotutako informazioa kontsultatu ahal izango duzu (onartutakoen/baztertutakoen zerrenda, baremazio-puntuazioak, etab.) hezigunea (leiho berri batean irekitzen da) atarian 

Bi aukera dituzu:

1) Erabiltzaile-izenarekin (NAN/AIZ) eta pasahitzarekin identifikatuz: Pasahitza izango da beste prozesu batzuetan (ordezkapenetarako hautagaien zerrendak, etab.) parte hartzeagatik daukazuna. Inoiz pasahitzik izan ez baduzu, sistemak pasahitz bat sortuko dizu eskabidea betetzean, eta SMS bidez bidaliko dizu adierazitako mugikorrera. Jasotzen duzun pasahitza iraungita egongo da sartzen duzunean (segurtasun-arrazoiengatik). Sistemak esango dizu beste bat aukeratu behar duzula.
2) Giltza bidez identifikatuz eta sartuz (“Giltza bidezko sarbidea”)

  • Aurreko galderako 1. aukera aukeratzen badut eta ez badut SMSrik jaso pasahitzarekin, pasahitz bat daukadalako baina ez dut gogoratzen, zer egin behar dut?

Sartu hemen: hezigunea (leiho berri batean irekitzen da), "Pasahitza ahaztu duzu" atalean.

Merezimenduak

  • Noiz entregatu behar ditut merezimenduak?

2025eko martxoaren 7tik apirilaren 3ra. 

  • Non agertzen dira zenbatzen diren merezimenduak?

Deialdiaren I. eranskinean. 

  • Zer merezimendu alegatu eta egiaztatu behar ditut?

Ofizioz zenbatzen ez direnak eta ofizioz zenbatzen direnak izanik Hezkuntza Saileko Langileen Erregistroan jasota ez daudenak. 

  • Nola baloratzen dira merezimenduak?

Epaimahaiak eskuordetuta, Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzako administrazio-unitateek esleituko dute izangai bakoitzari merezimenduen arabera dagokion puntuazioa, etengabeko prestakuntzari dagokiona izan ezik. 

  • Nola dakit zenbatzen diren merezimenduak ofizioz (betiere EAEko Langileen Erregistroan badaude)?

Deialdiaren I. eranskinean, atal edo azpiatal bakoitzaren “Egiaztagiriak” deitutako zutabean. 

  • Zer esan nahi du merezimenduak ofizioz zenbatzen direla?

Administrazioak zenbatuko ditu, alegatu beharrik gabe eta egiaztagiririk aurkeztu gabe. 

  • Non kontsulta dezaket nire merezimenduak EAEko Hezkuntza Saileko Langileen Erregistroan dauden?

hezigunea (leiho berri batean irekitzen da) (sartu «Erabiltzailea» eta «Pasahitza») – Eremu pertsonala – Nire datu laboralak, atal hauetan:

- Zerbitzu-orria.

- Tituluak, gaikuntzak eta ziurtagiriak (atal honetan espediente akademikoaren batez besteko nota ere ager daiteke).

-Ikastaroei dagokienez, helbide berean kontsultatu beharko duzu https://hezigunea.euskadi.eus/ – Eremu pertsonala – Nire prestakuntza – Nire ikastaro guztiak ikusi. 

  • Ordezkapenak egiteko hautagaia banaiz eta zerrendak irekitzean edo birbaremazio-prozesuan hautaketa-prozesu honetan barematu beharreko merezimenduei buruzko dokumentazioa aurkeztu badut, merezimendu horien egiaztagiriak aurkeztu behar al ditut berriro?

Bai, aurkeztu beharko duzu, baldin eta ez badaude lehen aipatutako Langileen Erregistroan. 

  • Nola justifikatzen dut publikoak ez diren ikastetxeetan aurretik izandako irakaskuntza-esperientzia?

Ofizioz zenbatuko dira Saileko Langileen Erregistroan jasota dauden ikastetxe pribatuetan emandako zerbitzuak, salbu eta Lanbide Heziketako irakaskuntzetan emandako zerbitzuak badira; kasu horretan, deialdiaren I. eranskinaren amaieran agertzen den eredua aurkeztu beharko da beti.

Langileen Erregistro horretan jasota ez badago, honako hauek aurkeztu beharko dira:

                   - kontratu edo ikastetxeko zuzendariaren ziurtagiria, deialdiaren I. eranskinaren amaieran agertzen den ereduaren arabera.

                  - Gizarte Segurantzak emandako ziurtagiria, zentroaren (enpresaren) izena eta alta-aldiak jasotzen dituena (lan-bizitzaren txostena).

Udaleko musika-eskoletan emandako zerbitzuen kasuan, kontratuan edo egiaztagirian adierazi behar da irakaskuntza arautuetan eman dela. 

  • Ez nago ados merezimenduen puntuazioarekin. Zer urrats egin ditzaket?

Emandako puntuazioen behin-behineko zerrenden aurka erreklamazioa aurkeztu ahal izango duzu, zerrenda argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hamar egun balioduneko epean, dagokion organoaren aurrean, merezimenduaren arabera (8.3.1 eta 8.3.2 oinarriak). 

  • Merezimenduak egiaztatzeko dokumentazioa aurkeztu behar izanez gero, nola egin behar dut?

«Merezimenduak alegatzeko eta aurkezteko orria. 2025eko EPE» bete beharko duzu eta aurkeztu beharko duzu justifikazio-agiriekin batera, Hezkuntza Sailaren Interneteko helbide hauetan:

https://hezigunea.euskadi.eus/ (leiho berri batean irekitzen da) («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz) – «Eremu pertsonala» – «Izapideak langileen sailarekin» – «Administrazio-izapideak» – «2025eko EPE. Bigarren Hezkuntza» – Merezimenduak entregatzea

EDO
https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-langileak/ – «2025eko EPE. Bigarren Hezkuntza» – «Merezimenduak entregatzea» (goian adierazitako Hezigunearen atarira birbideratzen du).

Arreikusitako aplikazio informatikoan zehaztuko diren jarraibideak betez egin ahal izango duzu entrega, eta entrega amaitu eta erregistratu beharko duzu, jasota gera dadin. 

  • Eskabidea espezialitate batean baino gehiagotan aurkezten badut, merezimenduen baremorako dokumentazioa aurkeztu behar izanez gero, zenbat aldiz aurkeztu behar dut dokumentazioa?

Behin bakarrik entregatu beharko duzu eta «Merezimenduak alegatzeko eta aurkezteko orria. 2025eko EPE» dokumentuan adierazi behar duzu zer espezialitatetan parte hartzea eskatu duzun.

  • Daukadan merezimendu guztiak langileen erregistroan badaude, aurkeztu behar al dut «Merezimenduak alegatzeko eta aurkezteko orria. 2025eko EPE»?

Ez

  • Dokumentazioa gaztelaniaz edo euskaraz ez bada, zer egin behar dut?

Itzulpen ofizial bat aurkeztu behar duzu, zinpeko itzultzaile batek egina edo dagokion kontsulatu edo bulego diplomatikoak baliozkotua, hizkuntza modernoetako espezialitateetan izan ezik, eta soilik I. eranskineko III.2 ataleko (etengabeko prestakuntza) merezimenduari dagokionez, dagokion hizkuntzan entregatu ahal izango baituzu.

  • Prozesuan parte hartzeko aukera ematen duten titulu akademiko bat baino gehiago izanez gero, zein titulutatik zenbatuko da espediente akademikoaren batez besteko nota?

Parte hartzeko eskabidean alegatzen eta berariaz adierazten duzun titulua, “Alegatutako titulazioaren izen zehatza (kidegoan sartzeko eta espedientea baloratzeko)” eremuan. 

  • Espediente akademikoaren batez besteko nota ofizioz zenbatzen da edo justifikazio-agiriak aurkeztu behar ditut?

Ofizioz zenbatuko da, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Saileko Langileen Erregistroan jasota badago (Espediente Pertsonaleko Tituluak atalean), deialdi hau arautzen duten zehaztapenen arabera. 

  • Ikasketa berberei buruzko aurreko ikasketa-plan bateko beste titulu baten bidez lortu dudan graduko titulazio bat edukiz gero, nola aurkeztu behar dut ziurtagiri akademikoa?

Graduko ziurtagiri akademiko pertsonala aurkeztu beharko duzu, gainditutako irakasgai guztien batez besteko nota jasotzen duena (gradu-ikasketetara sartzeko erabili duzun aurreko titulazioarenak barne). 

  • Aurreko galderaren kasuan, gainditutako irakasgai guztien ziurtagiri akademikoa aurkezten ez badut (gradu-ikasketetara sartzeko erabili dudan aurreko titulazioarenak barne) eta bi titulazioetatik bereizitako ziurtagiri akademikoak aurkezten baditut, nola zenbatzen zait?

Bi titulazioen batez besteko noten batez besteko nota zenbatuko da.  Kalkulu hori bera egingo da bien batez besteko nota Langileen Erregistroan agertzen bada.

  • Lizentziatura, arkitektura edo ingeniaritza baten lehen zikloa ofizioz zenbatzen da edo justifikazio-dokumentazioa aurkeztu behar dut?

Ez da ofizioz zenbatzen, ziurtagiri akademikoa aurkeztu behar duzu, eta bertan berariaz adierazi ziklo horri dagozkion irakasgai edo kreditu guztiak gainditu dituzula. 

  • Nola egiazta ditzaket atzerrian eman ditudan irakaskuntza-zerbitzuak?

Hezkuntza-administrazioak edo herrialdeko organo eskudunak emandako ziurtagiriaren bidez. Ziurtagiri horretan honako hauek jasoko dira: zerbitzuak emandako denbora, ikastetxe publikoa edo pribatua den, hezkuntza-maila eta emandako ikasgaia. Ziurtagiri hori zinpeko itzulpenarekin aurkeztu beharko duzu.

Oposizio-fasea

  • Zer egitura izango du oposizio-faseak?

Bi proba izango ditu, bi zatitan egituratuta. Proba bakoitza baztertzailea da.
Lehenengo probak bi zati izango ditu, eta bigarrenak beste bi. (Deialdiaren 6. oinarria).

  • Zer zati izango ditu lehenengo probak?

- A zatia: proba praktikoa, izangaiek espezialitateko trebetasun teknikoak menderatzen dituztela eta forma zientifikoa dutela egiaztatzeko. Trebetasun instrumentalak edo teknikoak barne hartzen dituzten espezialitateen kasuan, trebetasun horiek zati honetan ebaluatuko dira. Proba praktikoaren edukia deialdiaren V. eranskinean aurreikusitakoan oinarrituko da.
- B zatia: izangai bakoitzak ausaz ateratako gai-kopuru batetik hautatutako gai bat idatziz garatzea.

Lehenengo probaren bi zatiak saio berean egin ahal izango dira.

  • Zer zati izango ditu bigarren probak?

- A zatia: Programazio didaktiko baten aurkezpena. Programazio hori bat etorriko da espezialitateko irakasleek irakaskuntza-eskumena duten maila edo etapa bateko ikasturte batekin, eta indarrean dauden curriculumei buruzkoa izan beharko du.

Programazio didaktikoak 40-60 orri izango ditu, DIN-A4 formatuan, alde bakarretik. Gutxienez 9 unitate didaktiko/ikaskuntza-egoera izan beharko ditu. Ez da eranskinik sartuko. Programazio didaktikoaren azala eta aurkibidea, bai eta erreferentzia bibliografikoak ere, ez dira 40-60 folioen zenbaketan sartuko.

Programazio didaktikoa Langileak Kudeatzeko zuzendariaren ebazpen bidez zehazten den epean entregatuko da (epe hori ez da 2025eko maiatza baino lehen hasiko). 

- B zatia: Unitate didaktiko bat/ikaskuntza-egoera bat prestatzea eta ahoz azaltzea.
Aurkeztutako programazioarekin edo espezialitateko gai-zerrenda ofizialetik abiatuta egindako programazioarekin lotuta egon daiteke, pertsona bakoitzak aukeratuta.

Lehenengo kasuan, unitate didaktikoaren/ikaskuntza-egoeraren edukia aukeratuko du, bere programaziotik ausaz ateratako hirutik.

Bigarren kasuan, espezialitateko gai-zerrenda ofizialetik ausaz ateratako hiru gairen artean aukeratuko du unitate didaktikoaren/ikaskuntza-egoeraren edukia.

  • Zer gertatuko da aurkezten dudan programazio didaktikoa ez badator bat aurreko galderan ezarritako  baldintza formalekin?

Bigarren probaren A zatiak 0 puntu izango ditu. 

  • Nola garatuko da bigarren proba?

Ordubete iraungo du gehienez, eta honela banatuko da:
– Programazio didaktikoa aurkeztea eta ahoz defendatzea, eta unitate didaktikoa/ikaskuntza-egoera ahoz azaltzea: gehienez 50 minutu.
Hasieran, aurrez emandako programazio didaktikoa aurkeztuko da epaimahaiaren aurrean, eta ahoz defendatuko da. Horretarako, izangaiek gehienez ere hogei minutu izango dituzte. Ondoren, epaimahai beraren aurrean eta esku-hartzearen gehieneko aldia (50 minutu) osatu arte, unitate didaktikoaren/ikaskuntza-egoeraren ahozko azalpena egingo da.
- Epaimahaiaren galderak: 10 minutu 

  • Nola aurkeztu behar dut programazio didaktikoa?
    Formatu elektronikoan:

– Microsoft Office 2016 edo goragokoa.
– Libre Office 6 edo goragokoa.
– Fitxategiak Portable Document Format (PDF) formatuan.

Entregatu ondoren, frogagiria inprimatu beharko duzu, eta horixe izango da entrega hori justifikatzen duen agiria. Bertan, izangaia identifikatzen duen NANa eta eskabide-zenbakia agertuko dira, bai eta dokumentua entregatzeko eguna eta ordua ere.

  • Zein curriculum erabili behar dut programazioa egiteko?

Deialdiaren III. eranskinean agertzen dena.

  • Zein datatan garatuko dira oposizio-aldiko probak?

2025eko irailaren bigarren hamabostalditik aurrera. 

  • Nork egin ahal izango ditu oposizio-faseko probak? 

Onartuak jarraitzen direnak, programazio didaktikoa entregatu ondoren. 

  • Baztertuta banago, oposizio-faseko probak egin ditzaket?  

Bai, baldin eta proba egitera joango zaren egunean egiaztatzen baduzu zure baztertzearen contra gora jotzeko errekurtsoa jarri duzula. Egin ditzakezun jarduerak ondoriorik gabe geratuko dira baldin eta zure errekurtsoa ezesten bada. 

  • Zein hizkuntzatan egin dezaket oposizio-aldiko probak? 

Gaztelaniaz edo euskaraz; salbu, hizkuntza modernoetako espezialitateak, proba guztiak dagokion hizkuntzan egingo dira osorik. Eta Euskara eta Literaturaren kasuan, euskaraz egingo dira. 

  • Zein balorazio-irizpide kontuan hartuko dituzte epaimahaiek oposizio-faseko probak kalifikatzeko?

Deialdiaren VI. Eranskinean adierazten direnak. 

  • Zertan oinarrituko da proba praktikoaren edukia?

Deialdiaren V. Eranskinean adierazten diren ezaugarrietan. 

  • Zein gai-zerrendak erabili behar ditut lehen probaren B zatia prestatzeko (gai bat idatziz garatu)?

Deialdiaren IV. Eranskinean adierazten direnak. 

  • Nola haztatzen dira guztira lehiaketa-fasea eta oposizio-fasea?
    2/3 oposizio-faserako eta 1/3 lehiaketa-faserako.

Ordezkapen-zerrendetan ondorioak

  • Prozesu honek ordezkapenetarako hautagaien zerrendak sortzen ditu?

Bai. 

  • Zer gertatzen da oposizio-fasea gainditu baina lanposturik lortu ez badut? 

Ordezkogaien zerrendan sartuta daudenek eta prozesu honetako oposizio-fasea gainditzearen ondorioz sartuko direnek, oposizio-fasea gainditu izanagatik baina hautatuak izan gabe, 6 puntu lortuko dituzte.

Puntuazio hori aplikatuko da ordezkogaien listak urtero birbarematzeko prozesuan, izangaia sartuta dagoen espezialitateetan, oposizio-fasea gainditu den espezialitateari dagokion taldearen barruan.

Gehienezko puntuazioa 6 puntukoa da.