Hezkuntza Saila

EPE 2025. Bigarren Hezkuntza. Beste kidego batera iristeko prozedura. Gehien egiten diren galderak

Beste kidego batera iristeko prozedura

Hasierako orrirako sarbidea

Ezaugarri orokorrak

  • Norentzat da deialdia?

EAEko karrerako irakasle funtzionarioak diren eta mailaz igo nahi duten pertsonentzat bakarrik.

  • Zein kidego deitzen da?

Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoa

  • Zein da hautaketa-sistema?

Merezimendu-lehiaketa eta oposizioa.

Betekizunak

  • Nork har dezake parte prozesu honetan?

Deialdiaren 2.1 eta 2.3 oinarrietan adierazten diren baldintza orokorrak eta espezifikoak betetzen dituzten karrerako funtzionarioak.

  • Zein egunetan eduki behar ditut prozesuan parte hartu ahal izateko baldintzak?

Eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, hizkuntza-eskakizuna izan ezik; hizkuntza eskakizuna eduki beharko baita oposizio-faseko gai bat idatzizko proba egiten den egunean.

Eskaera

  • Zein da eskabidea betetzeko epea?

2025eko martxoaren 7tik apirilaren 3ra.

  • Zer egin behar dut eskabidea betetzeko?
  1. Sartu Interneteko bi helbide hauetako edozeinetan:

- https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-langileak/ – «2025eko EPE. Bigarren Hezkuntza» – «Onartzeko eskabidea»

- https://hezigunea.euskadi.eus/eu/ (leiho berri batean irekitzen da) – «EPE 2025. Bigarren Hezkuntza» – «Onartzeko eskabidea».

  1. Bete eskaera (eskatutako espezialitatea eta datuak berrikusi).
  2. Sakatu "Grabatu datuak" botoia.
  • Hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskabidea bete ondoren, nola identifikatzen da nire eskabidea prozesu osoan zehar?

Frogagiri bat lortuko duzu (Interesdunarentzako alea), esleitutako eskaera-zenbakiarekin

  • Espezialitate batean eskaera bat bete eta ordaintzen badut, beste espezialitate batera aldatu dezaket?

Bai, eskabideak aurkezteko epearen barruan egin dezakezu aldaketa. Ez duzu beste eskabiderik bete edo ordaindu behar.

  • Eskaera betetzen badut, baina frogagiriak inprimatu ez baditut, geroago lor ditzaket?

Bai, sartu hemen: hezigunea (leiho berri batean irekitzen da) (erabiltzailearekin eta pasahitzarekin) eta urrats hauei jarraitu:

1. Eremu pertsonala

2. Izapideak langileen sailarekin

3. Administrazio-izapideak – 2025eko EPE. Bigarren Hezkuntza

4. Norberari egokitutako kontsultak

5. Eskaera-zenbakia: sakatu eskabide-zenbakiaren gainean

6.Eskaera (“Interesdunarentzako alea” lortuko duzu)

  • Espezialitate baterako baino gehiagorako eskabideak aurkez ditzaket?

Bai, baina ez da bermatzen eskatutako espezialitate bakoitzeko probak egin ahalko dituzunik.

  • Eskaera bat betetzen badut, zer egin behar dut eginda dagoela ziurtatzeko?

Sartu hemen: hezigunea (leiho berri batean irekitzen da) (erabiltzailearekin eta pasahitzarekin), eta urrats hauei jarraitu:

1. Eremu pertsonala

2. Izapideak langileen sailarekin

3. Administrazio-izapideak – 2025eko EPE. Bigarren Hezkuntza

3. Norberari egokitutako kontsultak

4. Eskaera-zenbakia: sakatu eskabide-zenbakiaren gainean

5. Gordekina

Eskaeraren ordezkagiria (“Interesdunarentzako alea”) eskuratu badezakezu eskabidea ondo beteta eta amaituta dago

  • Eskaera bat betetzen badut, baina daturen bat gaizki sartu badut, alda al ditzaket haren datuak?

Bai, urrats hauek egin behar dituzu:

1- Sartu, beste eskaera bat egingo bazenu bezala

2-NANa eta espezialitatea sartu

3- Betetako eskabidea erakutsiko da

4- Aldaketak egin

5- Sakatu "Grabatu datuak" botoia.

  • Eskaera betetzean, posta-kodea adierazi ondoren, arazoak ditut probintzia eta udalerria aukeratzeko. Zer egin behar dut?

Idatzi posta-kodea eta balidatu (posta-kodearen eskuinaldean dagoen botoi berdea sakatu). Aplikazioak berez beteko ditu probintzia eta udalerria.

  • Eskaeraren amaieran agertzen den “alegatutako titulazioaren izen zehatza (kidegoan sartzeko eta espedientea baloratzeko)” eremuan, zer adierazi behar dut?

Daukazun tituluaren izena (titulu ofizialaren egiaztagirian agertzen dena). Eremu honetan adieraziko duzun titulua da sartzeko baldintzatzat hartuko dena, eta hori izango da meritu gisa barematuko den espediente akademikoa.

Sartzeko balio duen titulu bat baino gehiago baduzu, arlo horretan adierazten duzuna izango da, zehazki, adierazitako ondorioak izango dituena (betekizun gisa eta, hala badagokio, meritu gisa, espediente akademikoagatik).

  • Zenbatekoa izango da eta zein epetan ordaindu behar dut prozesuan parte-hartzeko tasa?

2025eko martxoaren 7tik apirilaren 3ra.

Tasa 20,27 €koa izango da.

  • Nola ordaindu behar dut tasa?

Eskaera gorde ondoren, "Ordaindu" klikatu eta online egingo duzu ordainketa, Euskal Administrazioaren ordainketa-pasabidearen bitartez, sistemak berak adierazten dituen jarraibideei jarraituz. Eskabidea bete eta berehala egin ahal izango da, edo beste une edo egun batean (aurreko galderan adierazitako epearen barruan); azken kasu horretan, helbide honetan egin beharko da: hezigunea (leiho berri batean irekitzen da) (“Erabiltzailea” eta “Pasahitza”):

1. Eremu pertsonala

2. Izapideak langileen sailarekin

3. Administrazio-izapideak – 2025eko EPE. Bigarren Hezkuntza

4. Norberari egokitutako kontsultak

5. Ordaindu

  • Prozesuan parte-hartzeko tasa ordaindu izanaren frogagiria entregatu behar al dut?

Ez.

  • Agiriren bat aurkeztu behar dut eskabidea betetzeko epean?

Merezimenduak egiaztatzeko agiriak aurkeztu behar dituzu, baldin eta:

- ez bada ofizioz zenbatzen.

- ofizioz zenbatu daitekeen arren, ez badago Hezkuntza Saileko Langileen Erregistroan jasota (merezimenduei buruzko informazio gehiago eskuratzeko, «Merezimenduak» erlaitzean sartu, «Gehien egiten diren galderak» atalean).

Desgaitasunaren txandan parte hartzen baduzu eta probetarako egokitzapena eskatzen baduzu, kalifikazio-organo teknikoak emandako irizpen tekniko fakultatiboa aurkeztu beharko duzu (3.3.1 oinarria).

 

 

Prozesuari buruzko informaziorako sarbidea

  • Eskabidea bete ondoren, non kontsultatu behar dut hautaketa-prozesuan zehar argitaratuko den informazioa?

Informazio orokorra (deialdia, epaimahaien egoitzak, etab.) hemen kontsultatu ahal izango duzu: hezigunea (leiho berri batean irekitzen da).euskadi.eus/  atarian ("Erabiltzailea" eta "Pasahitza" sartu behar dituzu) eta https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-langileak/

Zure espedientearekin lotutako informazioa kontsultatu ahal izango duzu (onartutakoen/baztertutakoen zerrenda, baremazio-puntuazioak, etab.) atari honetan:hezigunea (leiho berri batean irekitzen da) ("Erabiltzailea" eta "Pasahitza" sartu). 

  • Eskabidea bete ondoren, nola eskura dezaket hezigunearen atarian argitaratzen den informazioa hezigunea (leiho berri batean irekitzen da) )?

Bi aukera dituzu:

1) Erabiltzaile-izenarekin (NAN/AIZ) eta pasahitzarekin identifikatuz: Pasahitza izango da beste prozesu batzuetan parte hartzeagatik daukazuna. Inoiz pasahitzik izan ez baduzu, sistemak pasahitz bat sortuko dizu eskabidea betetzean, eta SMS bidez bidaliko dizu adierazitako mugikorrera. Jasotzen duzun pasahitza iraungita egongo da sartzen duzunean (segurtasun-arrazoiengatik). Sistemak esango dizu beste bat aukeratu behar duzula.
2) Giltza bidez identifikatuz eta sartuz (“Giltza bidezko sarbidea”)

  • Aurreko galderako 1.aukera aukeratzen badut eta ez badut SMSrik jaso pasahitzarekin, pasahitz bat daukadalako baina ez dut gogoratzen, zer egin behar dut?

Sartu hemen: hezigunea (leiho berri batean irekitzen da) "Pasahitza ahaztu duzu" atalean.

Merezimenduak

  • Noiz entregatu behar ditut merezimenduak?

2025eko martxoaren 7tik apirilaren 3ra. 

  • Non agertzen dira zenbatzen diren merezimenduak?

Deialdiaren II. eranskinean. 

  • Zer merezimendu alegatu eta egiaztatu behar ditut?

Ofizioz zenbatzen ez direnak eta ofizioz zenbatzen direnak izanik Hezkuntza Saileko Langileen Erregistroan jasota ez daudenak. 

  • Nola baloratzen dira merezimenduak?

Epaimahaiak eskuordetuta, Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzako administrazio-unitateek esleituko dute izangai bakoitzari merezimenduen arabera dagokion puntuazioa, etengabeko prestakuntzari dagokiona izan ezik. 

  • Nola dakit zenbatzen diren merezimenduak ofizioz (betiere EAEko Langileen Erregistroan badaude)?

Deialdiaren II. eranskinean, atal edo azpiatal bakoitzaren “Egiaztagiriak” deitutako zutabean. 

  • Zer esan nahi du merezimenduak ofizioz zenbatzen direla?

Administrazioak zenbatuko ditu, alegatu beharrik gabe eta egiaztagiririk aurkeztu gabe. 

  • Non kontsulta dezaket nire merezimenduak EAEko Hezkuntza Saileko Langileen Erregistroan dauden?

hezigunea (leiho berri batean irekitzen da) (sartu «Erabiltzailea» eta «Pasahitza») – Eremu pertsonala – Nire datu laboralak, atal hauetan:

- Zerbitzu-orria.

- Tituluak, gaikuntzak eta ziurtagiriak (atal honetan espediente akademikoaren batez besteko nota ere ager daiteke).

-Ikastaroei dagokienez, helbide berean kontsultatu beharko duzu https://hezigunea.euskadi.eus/ – Eremu pertsonala – Nire prestakuntza – Nire ikastaro guztiak ikusi. 

  • Ez nago ados merezimenduen puntuazioarekin. Zer urrats egin ditzaket?

Emandako puntuazioen behin-behineko zerrenden aurka erreklamazioa aurkeztu ahal izango duzu, zerrenda argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hamar egun balioduneko epean, dagokion organoaren aurrean, merezimenduaren arabera (8.3.1 eta 8.3.2 oinarriak). 

  • Merezimenduak egiaztatzeko dokumentazioa aurkeztu behar izanez gero, nola egin behar dut? 

«Merezimenduak alegatzeko eta aurkezteko orria. 2025eko EPE» bete beharko duzu eta aurkeztu beharko duzu justifikazio-agiriekin batera, Hezkuntza Sailaren Interneteko helbide hauetan:

https://hezigunea.euskadi.eus/ (leiho berri batean irekitzen da) («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz) – «Eremu pertsonala» – «Izapideak langileen sailarekin» – «Administrazio-izapideak» – «2025eko EPE. Bigarrren Hezkuntza» – Merezimenduak entregatzea

edo


https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-langileak/ – «2025eko EPE. Bigarrren Hezkuntza» – «Merezimenduak entregatzea» (goian adierazitako Hezigunearen atarira birbideratzen du).

Arreikusitako aplikazio informatikoan zehaztuko diren jarraibideak betez egin ahal izango duzu entrega, eta entrega amaitu eta erregistratu beharko duzu, jasota gera dadin. 

  • Merezimendu guztiak langileen erregistroan badaude, aurkeztu behar al dut «Merezimenduak alegatzeko eta aurkezteko orria. 2025eko EPE»?

Ez

  • Dokumentazioa gaztelaniaz edo euskaraz ez bada, zer egin behar dut?

Itzulpen ofizial bat aurkeztu behar duzu, zinpeko itzultzaile batek egina edo dagokion kontsulatu edo bulego diplomatikoak baliozkotua, hizkuntza modernoetako espezialitateetan izan ezik, eta soilik II. eranskineko II. ataleko (prestakuntza- eta hobekuntza-ikastaroak) eta III.2.1, III.2.2 eta III.2.3 ataletako (argitalpenak, sariak eta proiektuak) merezimenduei dagokionez, dagokion hizkuntzan entregatu ahal izango baita.

  • Prozesuan parte hartzeko aukera ematen duten titulu akademiko bat baino gehiago izanez gero, zein titulutatik zenbatuko da espediente akademikoaren batez besteko nota?

Parte hartzeko eskabidean alegatzen eta berariaz adierazten duzun titulua, “Alegatutako titulazioaren izen zehatza (kidegoan sartzeko eta espedientea baloratzeko)” eremuan. 

  • Espediente akademikoaren batez besteko nota ofizioz zenbatzen da edo justifikazio-agiriak aurkeztu behar ditut?

Ofizioz zenbatuko da, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Saileko Langileen Erregistroan jasota badago (Espediente Pertsonaleko “Tituluak” atalean), deialdi hau arautzen duten zehaztapenen arabera. 

  • Ikasketa berberei buruzko aurreko ikasketa-plan bateko beste titulu baten bidez lortu dudan graduko titulazio bat edukiz gero, nola aurkeztu behar dut ziurtagiri akademikoa?

Graduko ziurtagiri akademiko pertsonala aurkeztu beharko duzu, gainditutako irakasgai guztien batez besteko nota jasotzen duena (gradu-ikasketetara sartzeko erabili duzun aurreko titulazioarenak barne). 

  • Aurreko galderaren kasuan, gainditutako irakasgai guztien ziurtagiri akademikoa aurkezten ez badut (gradu-ikasketetara sartzeko erabili dudan aurreko titulazioarenak barne) eta bi titulazioetatik bereizitako ziurtagiri akademikoak aurkezten baditut, nola zenbatzen zait?

Bi titulazioen batez besteko noten batez besteko nota zenbatuko da.  Kalkulu hori bera egingo da bien batez besteko nota Langileen Erregistroan agertzen bada.

  • Lizentziatura, arkitektura edo ingeniaritza baten lehen zikloa ofizioz zenbatzen da edo justifikazio-dokumentazioa aurkeztu behar dut?

Ez da ofizioz zenbatzen, ziurtagiri akademikoa aurkeztu behar duzu, eta bertan berariaz adierazi ziklo horri dagozkion irakasgai edo kreditu guztiak gainditu dituzula.

 

Oposizio-fasea 

  • Zer egitura izango du oposizio-faseak?

Bi zati izango ditu:

Lehenengo zatia: sartzen den espezialitateko gai bati buruzko ahozko azalpena, epaimahaiak ausaz hautatutako zortzi gairen artean izangaiak aukeratua, IV. eranskinean aipatzen den espezialitateko gai-zerrendari dagokionez.
Azalpena osatzeko, gaiaren planteamendu didaktiko bat egingo da, izangai bakoitzak askatasunez hautatutako ziklo edo ikasturte jakin bati buruzkoa. Lortu nahi den titulazio akademikoa eta lortu nahi den espezialitatea bat badatoz, epaimahaiak ausaz hautatutako bederatzi gairen artean aukeratuko du hautagaiak.

Bigarren zatia: ariketa praktikoa izango da, 6.1.1 oinarrian deskribatutako ezaugarri berberekin.

  • Nola haztatzen dira guztira lehiaketa-fasea eta oposizio-fasea?

Goi-mailako irakasleen beste kidego batera sartzeko lehiaketa-oposizio arrunta: % 55 oposizio-faserako eta % 45 lehiaketa-faserako.