Zerbitzuak
Euskadiko Osasun Liburutegi Birtuala baliabide bibliografikoen kudeaketan espezializatutako profesionalek mantentzen eta garatzen dute; horretaz aparte, honako zerbitzu hauek eskaintzen dizkiete Euskal Osasun Sistemaren erabiltzaile profesionalei:
Dokumentu bat eskuratzea
Liburutegi Birtualak ez badizu eskaintzen behar duzun dokumentuaren testu osoa, eska iezaiozu erreferentziako liburutegiari.
Informazio-bilaketak
Adierazi interesatzen zaizun gaia edo informazio zehatza, eta zure liburutegiak erantzungo dizu.
Proposamenak eta iradokizunak
Hemendik, Liburutegi Birtualerako baliabideak erostea proposa dezakezu, eta atariaren funtzionamenduari buruzko zure iradokizunak helarazi.
Prestakuntza
Laguntza ematen dugu, halaber, jakiteko nola erabili behar diren eskura ditugun baliabide bibliografikoak eta informazioa bilatzeko eta kudeatzeko tresnak.
Azken aldaketako data: