TOPA: Aurkikuntza-tresna
Aurkikuntza-tresna (Discovery Tool) baten ezaugarri nagusia da edukiak hainbat iturritan bilatzeko aukera ematea, bilaketa bakar bat eginda. Gainera, zure jarduera profesionala Euskal Osasun Sisteman egiten baduzu, eta OpenAthens-en identifikatzen bazara, TOPAk bilaketan lortutako erregistroen testu osoa eskuratzeko eta deskargatzeko aukera emango dizu, edo, bestela, GtBib-DOZ bidez eskatzeko aukera (baldin eta baliabidea ez bada Liburutegi Birtualak kontratatuetako bat).
Bilaketa errazenak bezala, konplexuenak ere egin ahal izango dituzu kontratatuta dauden baliabide guztietan: datu-baseak, aldizkariak eta liburu elektronikoak, plataformak... Baita sarbide irekiko baliabideetan ere. Zure bilaketaren emaitza deskargatu ahal izango duzu, aipatu, kudeatzaile bibliografiko batera esportatu, metrikak kontsultatu...
Gainera, tresna bateragarria da gailu mugikorrekin, eta, beraz, nonahi egin ahal izango dituzu bilaketak.
Azken aldaketako data: