Dokumentu bat eskuratzea
Euskadiko Osasun Liburutegi Birtualeko Dokumentuak Lortzeko Zerbitzuak Euskal Osasun Sistemako profesionalei behar dituzten aldizkari-artikuluak ematen dizkie, betiere Liburutegi Birtualetik testu osoa eskuragarri ez badago.
Artikuluen eskaera profesional bakoitzak egin behar du GTBib plataformaren bidez (sarbidea OpenAthens-etik ). Euskal Osasun Sistemako profesionala bazara eta GTBib erabiltzailerik ez baduzu, alta eman dezakezu formulario bat betez (GTBib plataformatik bertatik sartu, OpenAthens bidez). Erregistratu ondoren, dokumentuak eskatu ahal izango dituzu, identifikatuz eta eskaera bat betez.
Eskabide-inprimakian, nahikoa da hauek adieraztea: dokumentuaren erreferentzia bibliografikoa, DOIa edo PubMed IDa.
Informazio gehiago behar baduzu, sartu TOPAn , identifika zaitez (Saioa hasi) eta sakatu “Liburutegian galdetu / Pregunta a la biblioteca” atalean.
Azken aldaketako data: