Baliabideak
Euskadiko Osasun Liburutegi Birtualak Euskal Osasun Sisteman diharduten profesional eta ikertzaileen eskura jartzen ditu testu osoko informazio-baliabide ugari: EOLB harpidetuta dagoen datu-baseak, aldizkariak, liburu elektronikoak eta plataformak, edo sarbide irekikoak, kontsulta-gune bakar batetik eskura daitezkeenak, TOPA: Topatzeko tresna
Baliabideak atalaren barruan, gainera, honako hauek eskaintzen dira: osasun-ebidentzia zientifikoari buruzko webguneetarako estekak; bilatzaile, hiztegi, entziklopedia eta tesauro espezifikoak; eta Euskadiko Osasun Liburutegi Birtuala osatzen duten liburutegi fisikoen katalogoak.
Eta herritarrentzat, oro har, informazio mediko egiaztatuaren eta kalitatezkoaren hainbat iturri.
TOPA: Topatzeko tresna
EOLBk eskaintzen dituen datu-baseetan, aldizkarietan, liburu elektronikoetan eta plataformetan bilatzen du, kontsulta-gune bakar batetik
Ebidentzia zientifikoen iturriak
Ebidentzian oinarritutako erabaki medikoak hartzeko praktika klinikoko gidak eta bestelako laguntza-baliabideak, tipologiaren arabera sailkatuta
Herritarrentzako baliabideak
Gaixo daudenei, haien senideei eta zaintzaileei aholku medikoak ulertzen eta erabakiak hartzen laguntzeko informazioa
Bilatzaile espezializatuak
Interneten eskura dagoen arlo mediko eta/edo akademikoko informazioa modu interaktiboan topatu ahal izateko tresnak
Katalogoak
OPAC edo EOLB osatzen duten liburutegien online katalogoak, dokumentuak euskarri fisikoan ere topatzeko aukera ematen dutenak
Hiztegiak eta tesauroak
Osasun-zientzien arloan espezializatutako hiztegi, entziklopedia eta izendegi kontrolatuen bilduma
Azken aldaketako data: