Enpresentzako Laguntza eta Zerbitzuen Katalogoa, 2025erako
LAGUNTZA-PROGRAMA - 500 MILIOI EURORAINO
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUN SAILA ETA ATXIKITAKO SOZIETATE PUBLIKOAK
Izena | Deskribapena/Helburua | Onuradunak | 83.995.000 € | |
Indartu | INDUSTRIA GARAPENA |
Lehiakortasunaren hobekuntza eta garapen ekonomikoa dakarten enpresen inbertsio produktiboa sustatzea, Europar Batasunak izendatutako EAEko eremuetan, Eskualdeko Laguntzen Maparen esparruan (2022-2027), eta EAEko urteko batez bestekoa baino langabezia-tasa handiagoa duten beste udalerri batzuetan, programaren oinarrietan jasotako ehunekoan. |
Enpresa handiak eta enpresa txikiak eta ertainak (ETEak), industria-enpresa direnak eta produktu-prozesu industrialari lotutako zerbitzu konexoak ematen dituztenak, eta laguntzaren xede diren inbertsioak EAEn egiten dituztenak. |
20.000.000 € |
Gauzatu Industria | INDUSTRIA GARAPENA |
Aurrerakin itzulgarriak bultzatzea oinarri teknologikoa eta/edo berritzailea duten ETEak sor eta gara daitezen. |
Industriako ETEak, erauzketakoak, eraldatzaileak, produktiboak eta produktu-prozesu industrialari lotutako zerbitzu konexoak ematen dituztenak eta oinarri teknologikotzat eta/edo berritzailekotzat jotzen direnak, bai eta jarduera nagusitzat industria-enpresetan IT/OT (Information Technology/ Operational Technology) inguruneetarako ziberrerasoen aurrean babesteko sistemak bateratzea eta integratzea duten enpresak ere. |
28.000.000 € |
Renove Smart Industry | INDUSTRIA GARAPENA |
Makina eta/edo ekipamendu aurreratua (Hardwarea eta Softwarea) erosten laguntzea, Euskal Autonomia Erkidegoko industria-enpresetan fabrikazio aurreratuko eremuaren barruan teknologiak aplikatzeko 4.0 industria-proiektuak ezartzeko. |
Industria-produktu eta -prozesuarekin harremana duten industriako eta lotutako zerbitzuetako ETEak. | 8.000.000 € |
Bideratu Berria | INDUSTRIA GARAPENA |
Krisian dauden enpresak berregituratzeko eta berrabiarazteko laguntza. Sustatu egingo dira industria- eta finantza-arloa berregituratzeko eta berrabiarazteko neurriak, krisialdian dauden enpresei epe ertain eta luzera bideragarritasuna itzultzeko, eta neurriok berregituraketa-planen barruan egon behar dute. Ulertzen da diruz lagundu daitezkeela aurkeztutako planetan jaso diren neurriak aplikatzearen ondoriozko kostuak. |
Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera-zentro bat duten enpresa txiki eta ertainak, baldin eta erauzketakoak, eraldatzaileak edo produktiboak badira edo horiekin lotzen diren zerbitzu teknikoetakoak badira (produktuak-prozesuarekin lotuak), edo informazioaren eta komunikazioen gizartearen arlokoak badira, eta betiere krisian badaude. |
1.000.000 € |
Lortu | INDUSTRIA GARAPENA |
Kanpoko laguntza profesionala ematea industriako eta zerbitzu aurreratuetako enpresei, baldin eta behar badute, elkarrekin finantza osasuna hobetzea, enpresak jarrai dezan eta etorkizuna izan dezan bermatzeko egin daitezkeen jarduketak aztertuko baititu. |
Enpresa handi, txiki eta ertainak (ETEak), EAEn jarduera-zentro bat duten industria-enpresak eta/ edo produktu-prozesuari lotutako zerbitzu tekniko aurreratuak betetzen dituztenak. |
500.000 € |
Ekintzaile | EKINTZAILETZA |
Enpresa-proiektu berriak izaera berritzaile eta/edo oinarri teknologikokoak, industrialak eta/edo produktu-prozesu industrialari lotutako zerbitzuetakoak dutenak bultzatzea, EAEn dauden “Bussiness Innovation Center” (BIC) zentroetako baten tutoretzapean daudenak, ideia heltzeko fasean eta Euskal Autonomia Erkidegoan enpresa abiarazteko fasean. |
Pertsona edo talde sustatzailearentzako edo enpresarentzako laguntza prozesurako dirulaguntzak, ideia heltzeko eta enpresa-plana egiteko prozesuan zehar eta proiektua martxan jarri arte. Itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak dira. Enpresa-plana gauzatzeko behar diren inbertsioen finantzaketa eskuratu ahal izateko bide emateko ETE-entzako laguntza; hura gauzatzeko, arau honen eta LUZARO Kredituaren Finantza-etxearekin sinatutako hitzarmenaren arabera formalizatuko diren mailegu-eragiketetarako finantza-kostua gutxituko da. |
1.700.000 € |
Ekintzaile + | EKINTZAILETZA |
Laguntzea enpresa-proiektu berritzaileei eta/edo oinarri teknologikokoei, nahiz industriako produktu-prozesuari lotutako industriako proiektu eta/edo haiei lotutako zerbitzu berriei, bai eta ezagutza intentsiboko enpresa-proiektuei ere enpresa Euskal Autonomia Erkidegoan abiarazteko fasean. |
Pertsona juridikoak, enpresaren garapen eta kudeaketa arloetan talentu ekintzailea duten taldeak eratzea ahalbidetzen duten pertsonen inkorporazioa finantzatzeko, baita enpresa plana gauzatzeko aukera ematen duten gastu eta inbertsioak ere, baldin eta enpresa plan horren prestaketa «Business Innovation Center» (BIC) batek gainbegiratu bazuen eta Ekintzaile Programaren laguntza jaso bazuen. |
1.000.000 € |
Barnekintzaile | EKINTZAILETZA |
Euskal Autonomia Erkidegoko enpresen barne-ekintzailetza bultzatzea eta, hartara, enpresa-proiektu berritzaileak eta/edo oinarri teknologikokoak, industrialak eta/ edo zerbitzu aurreratukoak sustatzea. Horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoko “Business Innovation Center” (BIC) baten babespean jardungo da, hala ideia garatzeko fasean, nola enpresa Euskal Autonomia Erkidegoan abiarazteko fasean. |
Negozio Berriak Sortzeko Planerako laguntza, jarduera ekonomiko berriaren sorrera etengabe sustatze aldera. Laguntza hori itzuli beharrik gabeko dirulaguntza izango da. Enpresari enpresa-ideia garatzeko eta enpresa-plana egiteko prozesuan laguntzea, plana abian jarri arte. Laguntza hori itzuli beharrik gabeko dirulaguntza izango da. Enpresa-plana gauzatzeko behar diren inbertsioen finantzaketa eskuratu ahal izateko bide emateko ETE-entzako laguntza; hura gauzatzeko, arau honen eta LUZARO Kredituaren Finantza-etxearekin sinatutako hitzarmenaren arabera formalizatuko diren maile-gueragiketetarako finantza-kostua gutxituko da. |
800.000 € |
Erronka 2030 | EKINTZAILETZA |
Ekintzailetzaren euskal ekosistema sustatzeko eta hobetzeko proiektuak laguntzea ekimenak dinamizatzeko eta uztartzeko, bertako eragileak elkartuz eta parte hartuz, eta horrela sinkronizazio eta koordinazio handiagoa lortzea. |
Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatutako pertsona fisikoak eta Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza soziala eta/edo gutxienez jarduera-zentro bat duten pertsona juridikoak. |
150.000 € |
Nazioarteko Gauzatu | INTERNACIONALIZACIÓN |
Euskal enpresek kanpoan egiten dituzten inbertsio produktiboei aurre egiteko finantzaketa ematea, 0 motako mailegu baten bitartez. Inbertsiok hiru urteren barnean gauzatu behar dira eta urte bateko gabealdiaren ondoren printzipala, bost urtetan itzuli beharra dago. |
Kanpoan ezarpen produktiborako proiektuak dituzten euskal enpresak, tamainaren eta sektorearen aldetiko murrizketarik gabe. |
5.000.000 € |
Zabaldu | NAZIOARTEKOTZEA |
Itzuli beharrik gabeko dirulaguntzen bidezko laguntza publikoa, fakturazio osoaren % 50etik beherako kanpo-fakturazioa duten enpresen kanpo-merkatuetarako sustapenarekin lotura duen gastu arruntari aurre egiteko. |
Euskadiko ETEak. Startup-ek tratamendu desberdina izango dute gastu hautagarrietan eta nazioartekotzeproiektuen balorazioan. |
4.500.000 € |
Sakondu | NAZIOARTEKOTZEA |
Itzuli beharrik gabeko dirulaguntzen bidezko laguntza publikoa, fakturazio osoaren % 50etik gorako kanpo-fakturazioa duten enpresen kanpo-merkatuetarako sustapenarekin lotura duen gastu arruntari aurre egiteko, eta dibertsifikazioa sustatzeko merkatuetan guztizkoaren % 25etik beherako fakturazioarekin. |
Euskadiko ETEak. Startup-ek tratamendu desberdina izango dute gastu hautagarrietan eta nazioartekotze proiektuen balorazioan. |
2.500.000 € |
Elkartu | NAZIOARTEKOTZEA |
Itzuli beharrik gabeko dirulaguntzen bidezko laguntza publikoa, elkarlanean proiektuak aurkezten dituzten erakunde eta enpresen kanpo-merkatuetarako sustapenarekin lotura duen gastu arruntari aurre egiteko. |
Elkarlanerako moduren baten bidez lotuta dauden elkarte eta enpresak: partzuergoak, sustapen- eta salmenta-taldeak, etab. |
500.000 € |
Pilotu | NAZIOARTEKOTZEA |
EAEko ETEei laguntzea nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotuen garapenei, eskala murriztu batean burutuko diren egiteko modu, metodologia, proposamen eta abar berritzaileak proban jartzeko, eta, behin-behinean, kopia daitezkeenak, bolumen handiagoko proiektuetan lortutako esperientziatik abiatuta. |
Euskadiko ETEak. |
300.000 € |
BEINT nazioartekotze bekak | NAZIOARTEKOTZEA |
Enpresa-nazioartekotzearen arloko prestakuntza espezialista, ezagutza teorikoak eta kanpo-merkataritzaren sustatzaile diren erakundeetan eta kanpoaldean finkatutako enpresetan (ahal dela Euskadikoak) praktikak egitea konbinatzen dituen ibilbide baten bitartez. |
Euskadiko unibertsitate-tituludun gazteak/Prestakuntzan elkarlanean diharduten Euskadiko enpresak. |
3.600.000 € |
Global Training mugikortasun bekak |
NAZIOARTEKOTZEA |
Nazioarteko mugikortasuna sustatzea unibertsitateko eta edozein profiletako goi-mailako lanbide-heziketako tituludun gazteentzat, kanpoko espezialitate akademiko bakoitzera egokitutako enpresetan edo erakundeetan praktika ordainduak egiteko. Programaren helburu nagusia da euskal gazteak garapen profesionaleko beste kultura batzuetan sartzea. |
Euskadiko unibertsitate-tituludun eta LHko goi-mailako graduko tituludun gazteak/Prestakuntzan elkarlanean diharduten Euskadiko enpresak. |
6.445.000 € |
Izena | Deskribapena/Helburua | Onuradunak | 247.446.389 € | |
Hazitek | TEKNOLOGIA I+G |
Ikerketa Industrialeko edo Garapen Esperimentaleko Proiektuak egin daitezen, lehia-arloan bezala estrategia-arloan ere, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa-sektorean, bai eta 2030erako Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Planaren barruko espezializazio esparruetan ere. Bi laguntzaildo bereizi ditu:
|
Euskadiko enpresa-egitura (enpresa handiak, ETEak eta enpresa-elkarteak). |
93.000.000 € |
Emaitek Plus | TEKNOLOGIA I+G |
Laguntza ematea Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko foku anitzeko teknologia-zentroei jarduera ez-ekonomikorako. Hartarako, finantziazioa esleituko zaie, betiere daukaten jarduera globalaren emaitzak aztertu eta ebaluatu ostean. Programaren helburua da emaitzak eta gaitasunak hobetzea eta merkatura bideratzea eta, horretarako, I+G jardueraren balio-kate osoan lan egitea, 2030erako Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren espezializazio-eremuetan etorkizuneko ikuspegiak dituzten ezagutza berriak eskuratzean jartzea fokua eta, era berean, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko eragileen arteko elkarlana sustatzea. |
Foku anitzeko teknologia zentroak. |
58.600.000 € |
Elkartek | TEKNOLOGIA I+G |
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarea osatzen duten ikerketa, garapen eta berrikuntzako erakundeek egindako Elkarlaneko Ikerketa egiteko laguntza ematea, Euskadiko 2030erako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean jasotako espezializazio-esparruetan. Hiru laguntza-ildo bereizi ditu:
|
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko eragile zientifiko-teknologikoak eta horretarako egiaztatuak. |
47.000.000 € |
Azpitek | TEKNOLOGIA I+G |
I+G+b garatzeko beharrezkoa den ikerketa-azpiegitura eta ekipamendua eskuratu, instalatu eta eguneratzeko, eta etorkizunean haren emaitzak baliozkotzeko eta demostratzeko. Ikerketa-azpiegitura eta ekipamendua hau dela ulertzen da: I+G+b jarduerak garatzeko behar diren baliabide fisikoak (ekipoak) eta instalazioak (behar diren baliabide fisikoak dituen barrutia), baita etorkizunean haien emaitzak baliozkotzea eta demostratzea ere. |
Foku anitzeko teknologia zentroak. |
9.000.000 € |
Bikaintek | TEKNOLOGIA I+G |
I+G proiektuen garapenerako laguntza ematea, eta, horretarako, doktore-titulua duten ikertzaileak sartzea eta industria-doktoregoak egitea, bai Euskal Autonomia Erkidegoan egon edo bertan ekoizpen-instalazioa duten enpresetan, bai Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko zenbait agentetan; hala, laneratzeko bide emango da beren lanbidekarreren hasieratik, eta Euskadiko ekoizpen-egituraren lehiakortasuna handituko da, hartan talentua sartzearen ondorioz. Bi laguntza-ildo bereizi ditu:
|
Euskal Autonomia Erkidegoan egon edo bertan ekoizpen-instalazioa duten enpresak, Zientzia eta Teknologia Euskal Sarean daudenak, ikerketa kooperatiboko zentroko, zentro teknologikoko eta enpresetako I+G unitateetako kategorietan. |
5.600.000 € |
Fast Track Innobideak | BERRIKUNTZA |
Euskadi 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren barruan dauden espezializazio-eremuetan berrikuntza proiektuak egiteko eta/edo berrikuntza bultzatzeko funtsezko ekintza osagarriak burutzeko laguntza. Berrikuntza-proiektuak:
Berrikuntza bultzatzen duten kudeaketa aurreratuko ekintzak:
|
Euskal Autonomia Erkidegoko ETE Industrial eta produktu/prozesu industrialari lotutako zerbitzuak. Berrikuntza bultzatzen duten kudeaketa aurreratuko ekintzetan (Kudeabide) enpresak gutxienez 50 enpleguko plantilla izan behar du, batez beste. |
10.000.000 € |
Hazinnova | BERRIKUNTZA |
Berrikuntzari laguntza ematea, aholkularitza eta akonpainamendu moduko laguntzen bidez, betiere produktuaren arloko eta negozio-prozesuaren arloko (fabrikazioa, logistika, merkaturatzea eta administrazioa eta finantzak) berrikuntza-mikroproiektuak negozio-prozesuan inplementa daitezen. |
5 eta 249 tarteko langile kopurua duten enpresak, Euskadin kokatuta daudenak eta industria-jarduerak, industriari lotutako zerbitzuak, informazioaren eta komunikazioen gizartekoak, logistikakoak eta handizkako merkataritzakoak garatzen dituztenak. |
2.700.000 € |
BDIH Konexio | BERRIKUNTZA |
Manufaktura-enpresetako produktu eta zerbitzuen diseinuan eta garapenean teknologia digitalak eta jasangarriak sartzeko laguntza, Basque Digital Innovation Hub (BDIH) eratzen duten aktiboen gaineko bideragarritasuna, aholkularitza eta laguntza teknikoa aztertzeko proiektuen bidez, honako eremu hauetan: robotika malgua eta elkarlanekoa, fabrikazio gehigarria, zibersegurtasuna, makina konektatuak, material aurreratuak, gailu medikoak eta osasun digitala eta sare elektriko digitalak. Garatutako proiektuak honako hauetara bideratu ahalko dira:
|
Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako industria-enpresak eta industria-produktuarekin eta prozesuarekin lotutako zerbitzu-enpresak. |
950.000 € |
Adimen artifizial aplikatuaren programa eta datuaren estrategia |
ERALDAKETA DIGITALA |
Artifizialean oinarritzen diren merkataritza-zerbitzu eta/edo soluzioak aplikatzeko proiektuak bultzatzea, Euskadin teknologia horren eskaintza eta eskaria aktibatzeko aukera ematen dutenak, enpresen lehiakortasuna hobetzea lortzeko. Era berean, datuen kudeaketa estrategikoaren esparruan, Adimen Artifizialean oinarritutako soluzioen ezarpena bizkortzea helburu duten proiektuak babestuko dira. Adimen Artifizialean oinarritzen diren merkataritza-zerbitzu eta/edo -soluzioak aplikatzeko proiektuak, bai eta Datuaren Estrategiarekin lotutako proiektuetarako ere, halaber, enpresa eskatzaileei beren datu-azpiegiturak prestatzeko aukera ematen dieten proiektuak, ondoren Adimen Artifizialeko proiektuak egin ditzaten. Adimen artifizialean oinarritzen diren merkataritza-zerbitzu eta/edo -soluzioak aplikatzearekin zerikusia izan beharko dute. Adimen artifizialeko algoritmiaren erabilera egiaztatu beharko dute honako eremu hauetan, besteak beste: machine learning, deep learning, ikuspen artifiziala |
Pertsona fisiko eta juridikoak, enpresa-jarduera egiten dutenak, enpresaren tamaina gorabehera. Jarduera-zentroa izan beharko dute EAEn, eta bertan egingo dute dirulaguntza jasoko duen jarduera. |
5.000.000 € |
Industria Digitala programa | ERALDAKETA DIGITALA |
ETEetan Produkzio- eta kalitate-prozesuak automatizatu eta monitorizatzeko, prozesu tekniko eta administratiboak automatizatzeko, proiektuak kudeatzeko, Business Intelligence bidez datuak analizatzeko, biltegia kudeatzeko sistemak erabiltzeko, eraginkortasun energetikorako, merkataritza elektronikorako, bezeroak kudeatzeko eta epe luzeko datuak gordetzeko zerbitzuak ezartzeko ebaluazioa egiteko eta EIKTak aukeratzeko diagnostikoa edo EIKTen ezarpena lantzen duten proiektuak laguntzea. |
Mota guztietako enpresak. |
7.500.000 € |
Enpresa Zibersegurtasuneko programa |
ERALDAKETA DIGITALA |
Enpresetan zibersegurtasuna bultzatzea, enpresen babes, zibersegurtasun eta erresilientzia maila nabarmen handitzen lagunduko duten proiektuak babestuz. Proiektu-tipologia batzuk:
|
Mota guztietako enpresak. |
4.500.000 € |
SOCak eta Ziber arloko Ziurtapen programak |
ERALDAKETA DIGITALA |
Programaren xedea da EAEn jarduera duten enpresa txiki eta ertainen (pertsona fisikoak eta/edo juridikoak) zibersegurtasuna nabarmen hobetzen laguntzen duten proiektuak sustatzea. Programak bi laguntza-lerro ditu: 1. LERROA: SOC zerbitzua enpresa txiki eta ertainetan: helburua da segurtasun-eragiketen zentroen (aurrerantzean SOC, ingelesezko izenagatik) zerbitzuak kontratatzen laguntzea EAEn jarduera duten enpresa txiki eta ertainetan. 2. LERROA: Pentesting-zerbitzua eta ziurtagiriak enpresa txiki eta ertainetan: helburua da EAEn jarduera duten enpresa txiki eta ertainen proiektuen fase guztietan laguntzea, egokitze-lanak egiteko edo ziurtagiri bat lortzeko xedea dutenean, zibersegurtasuneko arau, eskema edo estandar baten baitan. |
EAEn jarduera duten ETEak (pertsona fisiko eta/edo juridikoak, Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioaren arabera). |
3.696.389 € |
KLOUD programa | ERALDAKETA DIGITALA |
Enpresei laguntzea ekipoak migra ditzaten beren gela teknikoetatik eta CPD pribatuetatik KLOUDen eskaintzen diren kanpoko instalazioetara, zibersegurtasuna, eraginkortasuna eta zerbitzua hobetzeko. |
Mota guztietako enpresak. |
2.000.000 € |
Smart Industry eta Teknologia Kuantikoen programa |
ERALDAKETA DIGITALA |
Helburua da hornitzaile teknologikoetatik enpresa industrialetara teknologia transferitzeko ikerketa industrialeko nahiz garapen esperimentaleko proiektuei laguntzea, fabrikazio aurreratuari aplikatutako EIKTen eta 5G arloan, demostrazio efektua eduki eta, horri esker, EIKTetan garatutako I+G proiektuen emaitzak merkatura azkarrago transferitu ahal izateko. Eta teknologia kuantikoen proiektuei laguntzea. |
Pertsona fisiko eta juridikoak, enpresa-jarduera egiten dutenak, enpresaren tamaina gorabehera. Jarduera-zentroa izan beharko dute EAEn, eta bertan egingo dute dirulaguntza jasoko duen jarduera. |
3.700.000 € |
Euskadiko enpresen konektagarritasunerako programa |
ERALDAKETA DIGITALA |
Banda zabal ultralasterreko sareak, kokaleku dituzten industrialde edo eremu geografikoetan komunikazio elektronikoen operadoreen telekomunikazio-azpiegiturak falta direlako, zerbitzu horiek kontratatzeko aukerarik ez duten EAEko enpresetara helaraztea. |
Programa honetan jasotako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte Kode Zibilaren 396. artikuluan eta Jabetza Horizontalari buruzko uztailaren 21eko 49/1960 Legean ezarritako jabetza horizontalaren araubidearen mende dauden edozein tamainatako enpresek eta baita jabe-erkidegoek ere. |
200.000 € |
IKANOS Gaitasun Digital Profesionalen zerbitzua |
ERALDAKETA DIGITALA |
EAEko enpresetan “Gaitasun Digital Profesionalen” IKANOS Sistemaren ezarpenari bultzada, enpresen lehiakortasuna eta pertsonen garapen profesionala hobetzeko. IKANOS Eusko Jaurlaritzaren ekimen bat da, Europako Batzordearen DigComp kontzeptu-esparruan oinarritua dagoena. Programak aholkularitza espezializatua, indibidualizatua eta doakoa ematen die, beren plantilletako pertsonen konpetentzia digitalak diagnostikatzeko, ebaluatzeko eta hobetzeko proposamenak egiteko, beren profil profesional digitaletan aurrera egiteko aukera izan dezaten. |
Enpresa-jarduera egiten duten pertsona fisikoak eta juridikoak, enpresaren tamaina edozein izanik ere. Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera-zentro bat eduki beharko dute, eta bertan egingo dute diruz lagundu daitekeen jarduera. |
2.000.000 € |
Zibersegurtasuneko konpetentzia digital profesionalen programa |
ERALDAKETA DIGITALA |
EAEko enpresetan Zibersegurtasuneko Gaitasun Digital Profesionalen IKANOS Sistemaren ezarpena bultzatzea, enpresen lehiakortasuna hobetzeko, pertsonen zibersegurtasuneko konpetentzia digitalak IKANOS teknologiaren bidez bultzatuz eta edozein tamaina eta jarduera ekonomikotako enpresentzako aholkularitza espezializatuko zerbitzu baten bidez ezarriz. IKANOS Eusko Jaurlaritzaren ekimena da, Europako Batzordearen DigComp kontzeptuesparruan oinarrituta. Programak aholkularitza espezializatua, indibidualizatua eta doakoa ematen du, beren plantilletako pertsonen zibersegurtasuneko gaitasun digitalak diagnostikatzeko, ebaluatzeko eta hobetzeko proposamenak egiteko, profil profesional digitaletan aurrera egin ahal izateko. |
Enpresa-jarduera egiten duten pertsona fisiko eta juridikoak, enpresaren tamaina eta sektorea edozein izanda ere. EAEn jarduera-zentro bat izan beharko dute, eta bertan egingo dute diruz lagundu daitekeen jarduera. |
2.000.000 € |
Izena | Deskribapena/Helburua | Onuradunak | 120.000.000 € | |
Energia berriztagarrien bidez autokontsumorako elektrizitatea sortzea eta kontsumo termikoak elektrifikatzea |
DESKARBONIZAZIOA |
Fotovotaikan eta eolikoan elektrizitatea sortzeko autokontsumorako instalazioetan inbertsioak bultzatzea, bai eta aerotermia, geotermia eta hidrotermia bidezko kontsumo termikoen elektrifikazioa ere (bero-ponparen erabileraren bidez), sektore kontsumitzaileetan, kontagailuaren atzean biltegiratze elektrikoko sistemak garatzea eta Euskadiko lurraldean industria eta enpresa-sektore elkartua bultzatzea. |
Jarduera ekonomikoa egiten duten edo ez duten pertsona fisikoak edo juridikoak, publikoak edo pribatuak, bai eta enpresen edo pertsona fisikoen partzuergoak, elkarteak edo taldeak ere, nortasun juridikoarekin edo gabe. |
80.000.000 € |
Energia-efizientzian, energia berriztagarrietan eta mugikortasun efizientean inbertsioak egiteko laguntzak |
DESKARBONIZAZIOA |
Industrian eta eraikinetan hidrogenoa kontsumitzeko inbertsioak egitea, erregai fosilen kontsumoak ordezkatzeko. ETEetan energia-efizientzia sustatzeko inbertsioak, energiakontsumoa murriztea dakartenak, egitea. Realización de inversiones en eficiencia energética en el sector distribución, que conlleven una reducción del consumo energético. Energia-eskaria kudeatzeko sistema integralak ezartzeko inbertsioak egitea. Garraio eta mugikortasun efizienterako jarduketak egitea; bizikletaren sustapena. Klimatizaziorako biomasa-instalazioetan. Eguzki instalakuntza termikoetan inbertsioak. Hidrogenozko autobus elektrikoak erostea eta hidrogenerak ezartzea. |
Izaera pribatuko pertsona juridikoak edo jarduera ekonomiko bat egiten duten pertsona fisikoak. Neurri bakoitzean EJSNen mugak egiaztatzekoa. Beste erakunde batzuk, azpineurriaren arabera. |
4.000.000 € |
Energia-ikuskaritza integralak ETEetan |
DESKARBONIZAZIOA |
Programa honen bidez, ETEetan energiari buruzko auditoretza integralak egitea sustatu nahi da, haien instalazioen azken energia-kontsumoa eta CO2 emisioak murrizteko. Auditoretza egiteko erabili beharreko metodologia UNE-EN 16247 arauari edo horren ondorengo aldaketa edo hobekuntzei lotuko zaie. Kontuan hartukodira honako hauek: garatu beharreko irismena, eskatzailearen kontsumitzaile-profila, kontsumitutako energiak, egin beharreko monitorizazioak, garatu beharreko energia-balantzeak eta horien konplexutasuna, kogenerazio-instalazioen bideragarritasun-azterketa ala ez, etab. |
Euskadiko Jasangarritasun Energetikoari buruzko otsailaren 21eko 4/2019 Legearen arabera energiakontsumitzaile handitzat hartzen ez diren industriasektoreetako eta hirugarren sektoreko jarduera ekonomikoa (EJSN 2009, 07tik 39ra eta 41etik 99ra, biak barne) egiten duten ETEak eta pertsona fisikoak (autonomoak). |
5.000.000 € |
Itsas energiak | DESKARBONIZAZIOA |
Laguntza hauen helburua da ekonomikoki laguntzea garapen-bidean dauden itsasoko energia-teknologia berriztagarriak erakusteko eta balioztatzeko inbertsioetan. Zehazki, honako jarduketa hauek lagundu daitezke diruz:
|
EAEko lurraldean laguntza-programaren oinarrietan aurreikusitako jarduketak gauzatzen dituzten pertsona juridiko publiko edo pribatuak. EAEko lurraldean laguntza-programaren oinarrietan aurreikusitako jarduketak gauzatzen dituzten izaera publiko edo pribatuko partzuergoak, multzokatzeak edo enpresa-elkarteak, nortasun juridikorik gabeak, Dirulaguntzen Lege Orokorraren 11. Artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz. |
2.500.000 € |
Deskarbonizazioa industrian | DESKARBONIZAZIOA |
Industriako enpresei eta produktu/prozesu industrialari lotutako zerbitzuetakoei laguntzea, deskarbonizazioaren bidez ingurumenaren babes-maila hobetu dezaten beren ekoizpen-prozesu industrialetan, eta, hala, berotegi-efektuko gasen isuriak murriztu ditzaten. |
Enpresa handiak eta enpresa txiki eta ertainak (ETE), baldin eta erauzketa, produkzio edo eraldaketako industriak badira edo produktu-prozesu industrialari lotutako zerbitzuak eskaintzen badituzte, betiere lagunduko diren inbertsioak Euskadin egiteko badira. |
22.000.000 € |
Ingurumeneko proiektuetarako laguntzak |
ECONOMIA ZIRKULARRA | Ingurumenerako aholkularitza-inbertsio, -azterlan eta -zerbitzuetarako laguntzak, kutsatutako lurren saneamendurako laguntzak barne, kutsaduraren arduraduna identifikatu ezin denean; eta hirugarrenek sortutako hondakinei balioa emateko proiektuetarako laguntzak, baldin eta, bestela, ingurumena gutxiago errespetatzen duten tratamenduak edo deuseztatzeko badira. IUnbertsioek Europar Batasuneko ingurumena babesteko arauetatik harago joan behar dute, edo, araurik ezean, babes-maila handitzera. |
Industria, merkataritza edo zerbitzu jardueretan aritzen den pertsona fisiko edo juridiko pribatua. Ingurumen-arloko aholkularitza-zerbitzuetarako laguntza-lerro bat ere badu, ETEentzat soilik. |
5.000.000 € |
Ekoberrikuntza zirkularrerako laguntzak |
ECONOMIA ZIRKULARRA |
Industria-enpresetan ekodiseinuko, ekonomia zirkularreko eta ekoberrikuntza estrategikoko proiektu berritzaileak garatzea, berotegi-efektuko gasen emisioak murrizteko, lehengaien kontsumoa eta hondakinen isurketa murrizteko, enpresa-jarduera jasangarriak sortzeko eta ekonomia zirkularrarekin lotutako enpresen arteko lankidetzak sendotzeko. |
Laguntzak jaso ahal izango dituzte, sustatzaile edo bazkide gisa, enpresa pribatuek, industria-sektorekoak lehenetsita, bai eta konponketa-zerbitzu aurreratuek eta industria-sektoreari lotutako beste zerbitzu batzuek ere. Era berean, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) zentroei lotutako talde edo talde anitzeko sozietate industrialek edo elkartekideek ereeskuratu ahal izango dituzte; hala ere, ZTBESko kideak eta aholkularitza-enpresak proiektu bateko bazkide edo azpikontratistak baino ezin izango dira izan, eta ezin izango dira proiektu horren sustatzaileak izan, enpresetako I+G unitateak izan ezik. |
1.500.000 € |
Izena | Deskribapena/Helburua | Onuradunak | 8.720.000 € | |
BasKeep | INDUSTRIA GARAPENA |
BasKeep SPRI Taldearen aplikazioa da, euskal enpresak inbertsiogileekin konektatzen dituena. Inbertsio-aukerak erakartzeko poloa da, negozioa finkatu, indartu edo zabaldu nahi duten enpresei kapital berria eskuratzea errazten diena, eta inbertitzaile bakoitzari bere lehentasunen araberako informazioa ematen diona. |
EAEko enpresa handi, txiki eta ertainak (ETEak) eta inbertitzaileak. | |
BIND | EKINTZAILETZA |
BIND berrikuntza irekiko plataforma da; Eusko Jaurlaritzak sustatzen du, bere Enpresa-Garapenerako Agentziaren bidez (SPRI). Hartan, aktiboki parte hartzen dute Euskadin presentzia duten enpresa nagusiek. BIND plataformaren helburua da enpresa eta startup teknologikoen arteko elkarreragina dinamizatzea, industria adimendunaren, energiaren, osasunaren eta elikaduraren eremuetan proiektu berritzaileenen garapena sustatzeko. Programan, 55 enpresa lider baino gehiagok parte hartzen dute, eta startup berritzaile, enpresa handi eta ekintzailetzaren eta industriaren Euskadiko ekosistemako agenteen elkargune gisa posizionatzen da. Aurreko ediziotik ETEek ere programa honetan sartzeko aukera dute. |
2016/01/01aren ondoren eratutako startupak, munduko edozein lekutakoak, industria adimendunaren, energiaren, osasunaren eta/edo elikaduraren eremuetan aplikatutako soluzio teknologikoak dituztenak. |
1.400.000 € |
Aurrera | EKINTZAILETZA |
BIC (Business Innovation Centre) batean enpresa-ideia bat heltzeko laguntza. Enpresa berriak maileguak eskura ditzake baldintza onuragarrietan |
Industriako edo lotutako zerbitzuetako enpresak, baldin eta jarduera ekintzailea egiten badute, informazioaren gizartearen eta komunikazioen eremukoak badira, oinarri teknologikokotzat eta/edo berritzailekotzat jotzen badira, 3 urtean gutxienez 3 enplegu sortzen badituzte eta eskabidea jarduera hasi zenetik hiru urte igaro aurretik aurkezten badute. |
|
BICs (Business Innovation Centres) | EKINTZAILETZA |
Enpresa-ideia berritzaile bat eta/edo oinarri teknologiko bat heltzen laguntzea. |
Ekimen berritzaile eta/edo oinarri teknologikoko berriren bat martxan jarri nahi duten pertsona fisiko indibidualak, pertsona-taldeak edo enpresak. |
|
Basque Funtsa | EKINTZAILETZA |
BIC (Business Innovation Centre) batean enpresa-ideia bat heltzeko laguntza. Enpresa berriak maileguak eskura ditzake baldintza onuragarrietan. |
Industriako edo lotutako zerbitzuetako mikroenpresak eta ETEak, baldin eta Ekintzaile / Barnekintzaileko onuradunak badira eta eratu zirenetik 3 urte baino gutxiago igaro badira. |
|
Euskal industria-sarearen nazioartekotzeari laguntza |
NAZIOARTEKOTZEA |
BasqueTrade euskal enpresen nazioartekotze-prozesuarekin batera doa, enpresa bakoitzaren errealitatera egokitutako aholkularitza estrategikoko eta eraginkorraren bitartez, nazioartekotze-prozesu osoan laguntza integrala eskainiz.
|
Euskal Herriko Enpresa Handi eta ETEak. | |
"Enpresa Digitala" zentroen zerbitzua |
ERALDAKETA DIGITALA |
Teknologia berriei (EIKT) buruzko prestakuntza eta zabalkunde-jarduerak antolatzea eta, horretarako, “teknologia-joerak” (5G, adimen artifiziala, ikuspen artifiziala, biki digitalak, marketing digitala, maching learning, etab.) izenekoak eskura daitezen lehenestea. Jarduera horiek nagusiki Euskadiko Teknologia Parkeetan garatzen dira, eta zenbait eskualdetara zabaltzen dira, baina baita online formatuarekin ere, elkarreragineko zuzeneko streamingarekin. |
Beren enpresetan EIKTak sartzeko interesa edo ahalmenak dituzten pertsonak. | 2.605.000 € |
"Mikroenpresa Digitala prestakuntza" zerbitzua |
ERALDAKETA DIGITALA |
Prestakuntza-zerbitzua, beren lehiakortasuna hobetzeko; horretarako, prestakuntza emango zaie informazio-teknologiak erabiltzeko. Horretarako, 2 orduko ikastaroak emango dira, online formatuan, zuzeneko streaming interaktiboarekin (ikastaroen eskaintza). |
Mikroenpresak, autonomoak eta ekintzaileak. | 380.000 € |
"Mikroenpresa Digitala inplantalariak" zerbitzua |
ERALDAKETA DIGITALA |
Negozioaren kudeaketa eta sustapena hobetzeko doako teknologia-aholkularitzako zerbitzua, mikroenpresari eraldaketa digitalean laguntzeko, enpresa-lehiakortasuna hobetzen laguntzen duten teknologien (EIKT soluzioak) ezarpen praktiko, pertsonalizatu eta neurrirakoarekin. EIKT soluzioen katalogoa. |
Mikroenpresak, autonomoak eta ekintzaileak, zerbitzuaren web-orrian, SPRIren atarian, eskuragarri dagoen izen-emateko inprimakiaren bidez. |
465.000 € |
"Barnetegi teknologikoa" zerbitzua |
ERALDAKETA DIGITALA |
EIKTen gaien inguruko zabalkundea eta sentsibilizazioa. Helburua da hartan egiten den lana abiapuntu izatea parte-hartzaileek gaia beren erakundeen barruan sustatzeko, haren ezagutzak eta aplikazioak ETEei emaitzak hobetzen eta optimizatzen laguntzeko. |
Euskadiko edozein sektoretako enpresa txiki eta ertainetako zuzendaritzako pertsonak eta kudeatzaileak, nagusiki industria-enpresetakoak, beren erakundeetan agintzeko boterea duten pertsonak. |
40.000 € |
Metaposta zerbitzua | ERALDAKETA DIGITALA |
Metapostak enpresen eraldaketa digitala errazten du, euren langile, bezero, hornitzaile eta kolaboratzaileekin dokumentuak kudeatzeko prozesuak arintzeko eta errazteko diseinatutako irtenbide digital fidagarrien plataforma baten bidez. Irtenbideak:
SPRI, EJIE eta IZENPEren babesaz emandako zerbitzua. |
Pertsona fisikoak eta juridikoak. Gaur egun Metapostako 230.000 postontzi digital baino gehiago daude. |
|
Zibersegurtasuneko Jazoeren Simulakroaren zerbitzua |
ERALDAKETA DIGITALA |
Euskal Autonomia Erkidegoko enpresetan zibersegurtasun arloko gertakarien simulazioak egiten laguntzea. Simulazioak hartzaile mota ezberdinei zuzenduta egongo dira, eta horien helburua, funtsean, gertakarien aurrean erantzuteko plan bat edo krisiak kudeatzeko protokolo bat edukitzearen garrantziaz kontzientziatzea izango da, aldi berean enpresetako zuzendaritza organoak zibersegurtasunarekin lotutako gaietan inplikatzen saiatuz. |
Enpresa-jarduera egiten duten pertsona fisiko eta juridikoak, enpresaren tamaina eta sektorea edozein izanda ere. EAEn jarduera-zentro bat izan beharko dute, simulazioak egiteko. |
3.500.000 € |
BAIT - Gaitasun digitalak ziurtatzeko zerbitzuak |
ERALDAKETA DIGITALA |
Pertsona batek IKTen aurrean dituen ezagutza, konpetentzia eta jarrera frogatzen dituen Konpetentzia digitalen ebaluatze-sistema da BAIT. Herritarrak motibatzen ditu informazioaren gizartearen arloan ikastera, eta, ondorioz, ezagutzak egiaztatzen dituen egiaztagiria eskuratzen dute. Tresna horren bidez, enpresek eta administrazioek objektiboki ebalua ditzakete beren erakundeetako pertsonen ahalmenak, bai eta haietan sartu nahi dituztenenak ere. Administrazio publikoek eta enpresa pribatuek BAIT/IT Txartelaren egiaztapena eskatzen dute, zenbait lanpostutara sartzeko aukera izateko. |
Pertsona fisikoak eta juridikoak. | 330.000 € |
Energia-Aurrezpeneko Ziurtagiriak | DESKARBONIZAZIOA |
Energia-aurrezpenak monetizatzea ahalbidetzen du tresna honek, energia-efizientzia areagotzeko egindako inbertsioen zati bat berreskuratuz (ekipamenduak berritzea edo hobetzea, baita elementu osagarriak eta beste hainbat ere). Azken erabiltzaileak kontraprestazio bat jaso ahalko du Behartutako edo Delegatutako Subjektu batetik lortutako aurrezpenak saltzen baditu aurrezki horiek, ondoren CAE/EAZ Sistemaren bidez ziurtatzeko. Dokumentu elektroniko bat da EAZ Energia Aurrezpeneko Ziurtagiria, eta energia-efizientzia areagotzeko jarduketa bat egin ondoren, amaierako energia-aurrezpen bat lortu dela bermatzen du. Aurreko egoera batekin alderatuta, energia-aurrezpen bat dakarten eta 2023ko urtarrilaren 26tik aurrera (egun hori barne) egikaritu diren jarduketek eragin ahalko dituzte Energia Aurrezpeneko Ziurtagiriak. |
Euskadin kokatuta dauden beren instalazioetan energia-aurrezpeneko jarduketa bat egikaritzen duten pertsona fisiko edo juridikoak, izaera publiko edo pribatukoak. |
|
Lehiakortasun-adimen aurreratuko sistema nazioarteko merkatuetan |
DESKARBONIZAZIOA |
Euskal enpresei informazio periodikoa eskaintzen dien zerbitzua, jarduera-sektoreen eta intereseko herrialdeen arabera segmentatua, erabaki lehiakorrenak hartzeko. Automobilgintza, fabrikazio Aurreratua, energia, Bio-osasuna edo aeronautika bezalako sektore estrategikoak estaliz, sistema honek erronkak eta aukerak identifikatzeko aukera ematen du, eremu pribatukoak zein kanpoko inbertsio publikotik eratorritakoak. Euskal enpresen eskura jartzen du zuzeneko kanal bat, non berariazko kontsultei erantzungo zaien eta merkatu, sektore eta enpresei buruzko zalantzak argituko diren. Sistema honek honako informazioa eskaintzen du:
|
Euskal Herriko Enpresa Handi eta ETEak. | |
Teknologia garbietako inbertsioen txosten arrazoituen zerbitzua |
EKONOMIA ZIRKULARRA |
Txosten arrazoitu lotesleak egitea Sozietateen gaineko Zergako kuota likidoan Teknologia Garbien Zerrendan definitutako edozein ekipotan egindako inbertsioaren zenbatekoaren %30 kentzeko, ingurumen eragin negatiboak murrizten dituzten ekipoak ezartzeko, edo eraginkortasun energetikoan, baliabideen erabilera jasangarrian edo ingurumena babesteko jardueretan hobekuntza esanguratsuak eginez ingurumeneko inpaktu negatiboak murriztuko duen edozein prozesu, produktu edo zerbitzu ezartzeko. Kenkari hori mikroenpresa eta enpresa txikientzako amortizazio askatasunarekin eta amortizazio azeleratuarekin bateragarria da. |
||
Ekonomia Zirkularreko prestakuntza zerbitzua |
EKONOMIA ZIRKULARRA |
Ekonomia Zirkularrean gaitzeko eta Europako politikatik eratorritako erronka garrantzitsuenak identifikatzeko urteko programa, doakoa, non gai hauek landuko diren: Karbono Aztarnari eta deskarbonizazio estrategiak, Gardentasun eta posizionamendua, Ekonomia Zirkular baterako ekodiseinua, Finantza jasangarriak eta Lehengaiak eta hondakinen kudeaketa. CONFEBASKekin eta ADEGIrekin, CEBEKekin eta SEArekin lankidetzan garatutako programa. |
||
Climate & circularity calculator | EKONOMIA ZIRKULARRA |
Doako tresna informatikoa, erakunde, produktu eta zerbitzuen ingurumen portaeraren ebaluazio sinplifikatua egiteko, bizi zikloaren ikuspegiarekin. Tresnak ahalbidetzen du erakunde, produktu eta zerbitzuen karbono aztarna eta ingurumen aztarna korporatiboa kalkulatzea, produktu eta zerbitzuen bizi ziklo sinplifikatuaren azterketa egitea, eta ekonomia zirkularraren adierazleak kalkulatzea fokua antolaketan eta produktuan jarrita. |
Azken aldaketako data: