Enplegu Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

16. artikulua.– Enplegu Zuzendaritza.

Enplegu Zuzendaritzak honako egiteko hauek izango ditu, dekretu honetako 5. artikuluan oro har esleitzen zaizkionez gainera:

  1. Euskadiko enplegu-politika publikoen, Enpleguaren Euskal Estrategiaren eta Euskadiko hiru urteko enplegu-planaren gidalerro estrategikoak prestatzeko lanak garatzea, bai eta beharrezkoak diren azterlanak, analisiak eta txostenak ere.
  2. Era berean, koordinazio- eta plangintza-tresna horien jarraipena eta ebaluazioa egitea dagokio.
  3. Enplegu eta Inklusio Sailburuordetzaren zuzendaritzapean, enplegu-politika publikoen tokiko dimentsioa eta Enpleguaren aldeko Itun Sozialaren hedapena bultzatzeko balio duten ekimenak garatzea.
  4. Euskal Autonomia Erkidegoko botere publikoen plangintza sektorial eta estrategikoak enpleguan duen eragina aztertzeko aukera emango duen tresna bat egitea.
  5. Enpleguaren eta prestakuntzaren arloko ikerketa eta berrikuntza aplikatuko proiektuak ezarri eta ebaluatzea, eta, horretarako, lankidetzan aritzea beste sail, administrazio, unibertsitate, Euskadiko hirugarren sektore sozialeko entitate eta enplegu-politika publikoetako gainerako eragileekin.
  6. Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuarekin batera, enpresekin lankidetzan aritzeko espazioak garatzea, haien premiak ezagutu eta talentua sartu ahal izateko.
  7. Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan, politikak planifikatzea langabezia-tasak murrizteko, enplegu egonkorra eta kalitatezkoa sustatzeko, enplegu inklusiboa sustatzeko, eta luzaroko langabeei eta enplegua lortzeko zailtasun bereziak dituztenei arreta emateko, berrikuntza eta jardunbide egokien aplikazioa sustatuz.
  8. Adinaren kudeaketa sustatzea enpresetan, eta belaunaldi-erreleboaren plangintza erraztuko duten eta okupazioetan talentua galtzea saihestuko duten proiektuak eta ekintzak garatzea, adinari lotutako joera guztiak ezabatuko duen belaunaldien arteko bizikidetza-planaren esparruan.
  9. Iraupen luzeko zainketen eta bizitza luzeraren arloko profesionalei duintasuna emateko estrategia prestatzea.
  10. Lan-merkatuaren joerak aztertzea.
  11. Enpleguaren eta prestakuntzaren alorretan administrazio publikoek jarraitzen dituzten politikak aztertzea, arreta berezia jarriz Europako estrategian eta nazioarte-mailako joeretan.
  12. Euskal Enplegu Sarean integratzeko eta, hala badagokio, hura uzteko prozedurak izapidetzea, sare hori ikuskatzea eta enplegu-zerbitzuen kalitatea kontrolatzea.
  13. Araudi-proposamenak egitea Enpleguaren abenduaren 21eko 15/2023 Legea garatzeko.
  14. Politika Publikoen Euskal Kontseiluari eta haren batzorde teknikoari laguntza teknikoa eta administratiboa ematea dagozkion egitekoak bete ditzan.
  15. Aipatu den 15/2023 Legean aurreikusitako beste edozein egiteko, baldin eta haren eskumena Eusko Jaurlaritzari badagokio eta ez bazaio beste organo bati esleitu.

5. artikulua.– Zuzendariak.

Zuzendariek, dagokien sailburuordearen zuzeneko eta hierarkiazko mendetasunez –Zerbitzuen zuzendaria, Kabineteko zuzendaria eta Komunikazioko zuzendaria izan ezik, zeinak sailburuaren mende baitaude–, egiteko hauek izango dituzte, oro har:

  1. Sailburuaren eta sailburuordeen ebazpenak betearaztea eta eskuordetzen zaizkien eskumenak baliatzea.
  2. Saila ordezkatzea, sailburuak eskuordetuta.
  3. Zuzendaritzaren jarduerak programatu, bultzatu, gidatu, koordinatu eta kontrolatzea.
  4. Espedienteen erregistroak eta artxiboak eta dagokion zuzendaritzako barne-zerbitzuak eta lan-sistemak antolatzea, organo eskudunek ezarritako arauekin bat eginik, eta hargatik eragotzi gabe Zerbitzu Zuzendaritzari esleitutako eskumen orokorrak.
  5. Goragoko organoei proposamenak egitea, beren eskumeneko gaietan.
  6. Azterketak eta, hala behar bada, txosten tekniko-juridikoak egitea xedapen arauemaileen proiektuei buruz, Gobernu Kontseiluaren erabaki-proposamenei buruz edo sailaren ekimenez sinatzekoak diren hitzarmenei buruz.
  7. Errekurtsoak ebaztea, indarrean dagoen legerian agindutako kasuetan.
  8. Ekonomia Zuzendaritzari helaraztea zuzendaritza bakoitzaren berezko arloetako estatistika-datuei buruz beharrezkoa den informazioa.
  9. Sailari dagozkion egitekoak betetzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak eta haren Administrazio Instituzionalak Interneten izan beharreko presentzia-modeloari dagokionez, betiere bere zuzendaritzari esleitutako arloetan.
  10. Arreta-maila partikularrari dagozkion betebeharrak betetzen direla ziurtatzea, ebatzi behar dituzten prozedurei eta izapidetzen dituzten espedienteei dagokienez, ekainaren 20ko 91/2023 Dekretuan xedatutakoaren arabera (91/2023 Dekretua, Herritarrei arreta integral eta multikanala ematekoa eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izatekoa).
  11. Zehatzeko ahala baliatzea bere eskumeneko eremuan, indarrean dagoen legeriari jarraituz arintzat eta astuntzat jotzen diren arau-hausteen kasuan, betiere egiteko hori beste organo bati espresuki esleitzen ez bazaio.
  12. Kudeaketa-organo gisa jardutea, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legean aurreikusitako ondorioetarako.
  13. Indarrean dagoen Euskara Normalizatzeko Planeko helburuak definitzea berari dagokion alorrean, eta horiek lortzeko ekimenak garatu eta ebaluatzea, bere zuzendaritzako zerbitzuburuekin batera euskararen kudeaketa integratua eginez; hori guztia, Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin elkarlanean.
  14. Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 2030 Estrategiako helburuak zehaztea berari dagokion alorrean eta horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak gauzatu eta ebaluatzea, bere zuzendaritzako zerbitzuburuekin lankidetzan emakumeen eta gizonen berdintasunerako politiken kudeaketa integratua eginez; hori guztia, Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearekin elkarlanean.
  15. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak espresuki esleitzen dizkienak, eta, komunak direlako, oro har Jaurlaritzako zuzendariei dagozkienak.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba

Telefonoa/k

Posta elektronikoa/k

Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Maria Aranzazu Martinez Tobalina
(2024/11/21 - ) Enplegu zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK