Emisio eskubideen merkataritza
- Hasiera
- Funtzionamendua
- Emisio eskubideen Europako merkatuan sartzen diren sektore eta berotegi-efektuko gasak
- Emisioen bilakaera
- Emisio eskubideen merkatutik bazterturiko instalazioak
- Emisio eskubideak salerosteko egiaztatzaileak
- EU ETS eraginpean dauden Euskadiko enpresak
- Baimena lortzeko prozedura
1997. urteko abenduaren 11n munduko herrialde industrializatuenek Kyotoko Protokoloa adostu zuten Nazio Batuen Klima Aldaketari buruzko Abiaburu Itunaren (UNFCCC ingelesez) esparruan. Hitzarmenak ezartzen zuena zera zen: hitzarmena sinatzen zuten eta CO2 gehien isurtzen zuten herrialdeek (Kyotoko Protokoloaren I. eranskinean aipatzen direnak) beren isuriak 2008-2012 artean % 5 murrizteko konpromisoa hartzen zutela, 1990. urteko isuriak erreferentziatzat hartuta. Helburu orokor horren barruan herrialde bakoitzak portzentaje ezberdina adostu zuen; Europar Batasunaren kasuan % 8koa da.
Halaber, emisioak murrizteko xedea era malguagoan betetzeko Kyotoko Protokoloak Mekanismo Malguak ezarri zituen. Mekanismo hauek Garapen Garbiko Mekanismoak (CDM ingelesez); Aplikazioa Bateratuak (JI ingelesez); eta Emisio Eskubideen Salerosketak osatzen zituzten. Europar Batasunak, CO2 gehien isurtzen zuten instalazio industrialen isuriak murrizteko Emisio Eskubideen Salerosketaren (EU ETS ingelesez) sorreraren alde egin zuen.
EU ETSaren helburua da berotegi-efektuko gasen isurien murrizketa lortzea kostuen aldetik efizientea izanda. Horretarako, “cap and trade” deritzon merkatu mekanismoa erabiltzen da, non ekonomiaren emisioei goi muga bat ezartzen zaien eta sistemako agenteei emisio horien salerosketa baimentzen zaien. Ideia hori aintzat hartuta, Europak 2005. urtean Europar Batasuneko Emisio Eskubideen Salerosketa Erregimena martxan jarri zuen. Europako eskema lau elementu nagusitan oinarritzen da:
- Baimendutako isuriei gehieneko muga ezartzen die emisio eskubideen gabezia sortzeko.
- Eskemak eragiten dituen jarduera ekonomikoak definitzen ditu, bertan parte hartzera derrigortuz. Gainera, emisio eskubide trukagarriak esleitzen dizkie (eskubide bakoitzak 1 tona CO2 edo horren baliokidea beste berotegi-efektuko gasetan isurtzeko baimena ematen dio titularrari).
- Mugak betetzeko esparrua finkoa da. Instalazioak kudeatzen dituzten konpainiek (operatzaileak) isurtzeko emisio eskubideak behar dituzte (hau da, CO2-a isurtzeko baimena). Baimenik gabe isurtzen bada edo baimendutakoa baino gehiago, operadoreek isunak ordaindu beharko dituzte.
- Mundu osoan CO2 isuriak murrizteko aukerak aprobetxatzen ditu, Garapen Garbiko Mekanismoak eta Aplikazioa Bateratuak onesten dituelako.
Emisio Eskubideen Salerosketa Erregimenaren barnean isurtzeko baimena duten instalazioek urtero -otsailaren 28a baino lehen- jasotzen dituzte emisio eskubideak. Horrela, emisio murrizketak betetzeko estrategiak garatu ditzakete instalazioetako operadoreek. CO2 isuriak emisio eskubideen azpitik mantentzen dituzten instalazioek soberako emisio eskubide horiek saldu ahal izango dituzte, eskaera-eskaintzak momentu horretan finkatzen duen prezioan. Aldiz, esleitutako emisio eskubideak betetzeko arazoak dituzten instalazioek honako bide hauek hartu ahal izango dituzte:
- Instalazioaren isuriak murriztu teknologia efizienteagoetan edo karbono isuri gutxiago duten energia iturrietan inbertituz.
- Emisio eskubide gehiago edo Garapen Garbiko Mekanismo/Aplikazio Bateratuko kredituak erosi karbono merkatuan.
- Aurreko bi irtenbideen konbinaziora jo.
Malgutasun horrek karbono isurien murrizketa kostuaren ikuspegitik era efizientean egingo dela bermatzen du, enpresek irtenbiderik ekonomikoenera joko baitute.
EU ETS sistema epe edo “merkataritza aldi” ezberdinetan jarri da martxan. Lehenengo fasea, zeina 2005. urteko urtarrilaren 1etik 2007ko abenduaren 31ra zioan, aldi pilotua izan zen. Helburua enpresei eta sistemaren funtzionamenduari buruz ikastea zen. Fase horretan, eragindako enpresen isuriak kontrolatu, erregistratu eta egiaztatzeko beharrezkoa den azpiegitura sortu zen, eta eredua martxan jarri zen, akats eta asmatzeetatik ikasi ahal izateko. Urteko emisio isurien datuen egiaztapenak ordura arteko informazio hutsunea bete zuen, hurrengo aldietarako isuriei goi limitea jartzeko oinarri solidoa ezarriz.
Bigarren faseak 2008.eko urtarrilaren 1etik 2012.eko abenduaren 31ra arte iraun du eta Kyotoko Protokoloaren lehenengo konpromiso aldiarekin bat egin du. Bost urteko aldi honetan Europar Batasunak eta estatu kideek Kyotoko Protokoloan ezartzen ziren isurien helburuak bete behar izan dituzte.
Hirugarren fasea 2013ko urtarrilaren 1ean hasi eta 2020 urteko abenduaren 31ra arte iraungo du eta zenbait aldaketa nabari barneratzen ditu. Sektore berriak eta berotegi-efektuko gas berriak sartzen dira erregimenean eta debaldeko emisio eskubideen esleipena “ihes karbono” kontzeptuak eragiten dien instalazioei bakarrik egingo zaie. Esleipen hori "benchmark" deitutakoen arabera egingo da, ez esleipen historikoen arabera. Emisio eskubideen enkanteak sartzen dira, doako esleipenaren kaltetan.
Hirugarren fasea 2013ko urtarrilaren 1ean martxan jarri zen, erregimenean aldaketa nabariak sartuz. Aldaketa nabarmen hauetariko bat EU ETS-k ukitutako sektoreen eta gasen hedapena da. Hauexek dira sektore eta gas horiek [1]:
SEKTOREAK | GASAK |
Energia-sorrera | CO2 |
Petrolio finketa | CO2 |
Burdingintza; Siderurgia | CO2 eta perfluorokarburoak [2] |
Beira | CO2 |
Karea | CO2 |
Zementua | CO2 |
Paper pasta eta papera edo kartoia | CO2 |
Teilak eta adreiluak | CO2 |
Petrokimika, amoniakoa eta aluminioa | CO2 |
Azido nitriko, azido adipiko eta azido glioxilikoaren produkzioa | CO2 eta NOx |
[1] Erregimenak barneratzen dituen sektoreen zerrenda zehatza honako dokumentuko lehenengo eranskinean agri da: 2009/29/EE Zuzentaraua Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2009ko apirilaren 23koa; haren bidez 2003/87/EE Zuzentaraua aldatzen da, berotegi-efektuko gasen emisio eskubideen merkatuaren Europako araudia perfekzionatu eta zabaltzeko.
[2] Aluminio primarioaren produkziorako bakarrik.
Urte oinarriari indexatutako emisioen garapen sektoriala
Industriak, nekazaritzak eta hondakinen sektoreak murriztu dituzte gehien isurpena 1990etik.
Emisio Eskubideen Merkataritzari buruzko araudiaren (EU-ETS) pean dauden enpresen emisioak 2005etik % 40 inguru jaitsi dira. Aipatu beharra dago 2006tik 2013ra araudiaren norainokoari dagozkion aldaketak egin direla, eta instalazio berriak sartu direla, nahiz emisioen gainean duten efektuak behera egin duen.
Emisio Eskubideen Merkataritzari buruzko araudia aplikatzen hasi zenetik, honakoak izan dira emisioa behien gutxitu dituztenak: industria, %33, eta elektrizitate-sorrera, % 76.
Industriaren barruan, ia sektore guztiek gutxitu dituzte beren emisioak, maila batean edo bestean. 2013an, Europako araudian izandako aldaketaren ondorioz, metalgintza eta kimika arloetako instalazio berriak sartu dira Emisio Eskubideen Merkatuan.
Irudiak estaldura erakusten du, hau da, zer alde dagoen doan emandako emisio-eskubideen eta instalazio bakoitzak sortutako emisioen artean. Aipatu beharra dago ezen, 2011/278/EE Erabakiari jarraituz, 2013an emandako doako esleipena kalkulatu dela honakoetatik abiatuta: instalazio bakoitzerako finkatutako gaitasuna, produktu- edo bero-unitate bakoitzerako ezarritako CO2 "Behnchmark"a eta 2012an instalazio bakoitzean sortutako gaitasun- edo produkzio-aldaketak.
2013an alde batzuk gertatu dira doako esleipen-mailen (emandako eskubideak) eta sortutako emisioen artean. Aipatzekoa da koke-instalazioen kasua, zeren eta produkzioa bertan behera uztearekin emisioak esleitutako mailatik oso behera egon baitira.
Irudian ez da sorkuntza elektrikoaren sektorea irudikatu, zeren eta haren esleipena hutsa izan baita 2013-2020 aldian.
13/2010 Legeak aldaturiko 1/2005 Legeko laugarren xedapen gehigarriak tamaina txikiko instalazioak baztertzea aurreikusten du. Honako instalazioak dira: ospitaleak; 2008-2012 urteetan urteko 25.000 tona baino gutxiago (biomasa kenduta) jakinarazi duten instalazioak; eta 35 MW baino gutxiago dituzten konbustioko instalazioak. Betiere, baztertzea erregimen aldia hasi baino 22 hil lehenago eskatzen bada (2013-2020 aldirako, 2011. urteko martxoan), beharrezkoa den egiaztagiriekin batera.
Instalazio horiek 1/2005 Legean ezartzen den jarraipen eta notifikazio sistemaren pareko jarraipen eta notifikazio sistema bat edukiko dute; baita Emisio Eskubideen Salerosketa Erregimenaren murrizketa helburuari baliokidea zaion murrizketa plan bat ere, murrizketa hori bermatzen duten neurriekin.
301/2011 Errege Dekretuak instalazio horientzako neurri baliokideak eta jarraipen eta jakinarazpen sistemak zehazten ditu.
Urte zibil batean, instalazio batek, ospitaleak kenduta, 25.000 tona CO2 baliokide baino gehiago emititzen baditu edo edozein instalaziotan neurri baliokideak aplikatuko ez badira, instalazioa erregimenera itzuliko da eta bertan egongo da aldia amaitu arte.
Bazterturiko Euskadiko instalazioak
Cerámica Marlo SA
Fagor Electrodomésticos (antes Cofely Energia Arrasate AIE)
Guipasa, S.A.
"Kem One Hernani
(antigua: Arkema Química SA)"
Kosorkuntza, A.I.E. - Instalación del Hospital de Cruces
Kosorkuntza, A.I.E. - Instalación del Hospital de Zorroaga
?
Berotegi-efektuko gasen isuriei buruzko txostenak eta tona-kilometroen inguruko datuen txostenak egiaztatzeari, eta, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2003/87/EE Direktibarekin bat, egiaztatzaileak akreditatzeari buruzko Kontseiluaren 2012ko ekainaren 21eko 600/2012 (EB) Erregelamenduaren 54. artikuluak honako hau ezartzen du: "Erregelamendu honetan aurreikusitako akreditazio-lanak 765/2008 (EB) Erregelamenduaren 4. artikuluaren 1. atalean ezarritakoari jarraiki izendatutako akreditazio-erakunde nazionalek gauzatuko dituzte".
Era berean, produktuen merkaturatzea jagon eta egiaztatzeko baldintzak ezarri, eta 339/93 (EEE) Erregelamendua baliogabetzen duen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008ko uztailaren 9ko 765/2008 Erregelamenduaren 4. artikuluak honako hau ezartzen du: "estatu kide bakoitzak akreditazio-erakunde nazional bakarra izendatuko du".
Isurtzeko eskubideak salerosteko ziurtagiria duten enpresak, ENAC (Akreditazio Erakunde Nazionala) erakundearen web gunean kontsulta ditzakezu.
Acería de Álava SA
Aceros Inoxidables Olarra SA
Aiala Vidrio SA (antigua Vidrala SA)
Alcoa Transformación de productos, SL (Amorebieta)
Arcelor Mittal España SA - Fábrica de Etxebarri
Arcelor Sestao
Arcelormittal Guipuzcoa SLU - Bergara
Arcelormittal Guipuzcoa SLU - Fábrica de Olaberría
Arcelormittal Guipuzcoa SLU - Zumárraga
Bahía Bizkaia Electricidad-BBE
Bahía de Bizkaia Gas, S.L.
Befesa Zinc Aser SAU
Bizkaia Energia SL-Amorebieta
Bridgestone Hispania, S.A. - Planta de Bilbao
Bunge Ibérica SA - Fábrica de Zierbena
Calera de Alzo SL (Alzo)
Celsa Atlantic - Vitoria
Celulosas Aranguren
Celulosas Moldeadas Hartmann SA
Cementos Lemona SA
Cogeneración Gequisa
Cogeneración, Energías Renovables y Medio Ambiente SLU - CERM SLU (antigua: Inquitex)
Cominter Tisu
Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles SA "CAF"
Ecofibras Aranguren
Enagas Gaviota
Energyworks Vit-Vall
Esnelat, S.L.U.
Gerdau Aceros Especiales Europa, Planta de Azkoitia
Gerdau Aceros Especiales Europa, Planta de Basauri
Gerdau Aceros Especiales Europa, Planta de Vitoria
Guardian Llodio Uno SL
Hidroeléctrica Ibérica (Ciclo Combinado - Grupo 4)
Mercedes-Benz España SA - Fábrica de Vitoria
Michelín España Portugal, S.A. - Lasarte
Michelín España Portugal, S.A. - Vitoria Gasteiz
Moyresa Girasol S.L., Planta Zierbena
Munksjö Paper SA
Nervacero SA
Onduline Materiales de Construcción SA
Papel Aralar SA
Papelera del Oria SA
Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SA
Papresa SA + Cogeneración
Petróleos del Norte SA
Productos Tubulares SAU
Sarriopapel y Celulosa SA (Berrobi -Uranga-)
Smurfit Kappa Nervión SA - Iurreta
Sociedad Financiera y Minera SA (Arrigorriaga)
Sociedad Financiera y Minera SA (Donosti - Añorga)
Tubos Reunidos Industriales SLU
Unilever Foods España, S.A.
Vidriera y Cristalería de Lamiaco S.A. (VICRILA)
Zubialde SA
Azken aldaketako data: