Emakumeen eta Gizonen Berdintasuna
Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak, 4/2005 Emakumeen eta Gizonen Berdintasuna lortzeko eta Emakumeen kontrako Indarkeria Matxistarik gabe bizitzeko Legea betez, emakumeen eta gizonen berdintasunerako politikak sustatzen eta garatzen ditu zeharka, eta genero-ikuspegia txertatzen du bere administrazio-jardueran eta bere sektoreko politiketan: hizkuntza- politiketan, kultura- eta ondare-politiketan eta jarduera fisikoari eta kirol-jarduerari buruzkoetan.
2009. urtean Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Unitatea sortu zen sailean. Haren eginkizunak azaroaren 27ko 213/2007 Dekretuak arautzen ditu. Unitate hau saileko zuzendaritza eta arloekin eta, hala badagokio, erakunde autonomo eta erakunde publikoekin elkarlanean aritzeaz eta koordinatzeaz arduratzen da, 4/2005 Legean eta EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planean xedatutakoa gauzatzeko.
Kontaktua: kultura-hps-berdintasuna@euskadi.eus
- 1/2023 LEGEGINTZAKO DEKRETUA, martxoaren 16koa, emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duena. (PDF, 880 KB)
- Euskal Berdintasunerako Lege berriaren aurkezpen publikoa. Emakunde (2022ko apirila)
- Aurkezpena. Berdintasun legearen erreformaren aldaketak
- Jardunaldiaren bideoa (Gasteiz) (Youtube)
- EAE-ko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VII. Plana
- 213/2007 Dekretua, azaroaren 27koa, Eusko Jaurlaritzako sailetan, organismo autonomoetan eta erakunde publikoetan berdintasun-politikak bultzatu eta koordinatzeko ardura duten unitate administratiboak arautzen dituena
Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Plana (PDF, 4 MB) sail honek berdintasunaren alorrean sustatuko dituen politiken gidalerroak biltzen dituen esparru-agiria da.
Aipatutako agiriarekin sailak Emakumeen eta Gizonen Berdintasuna lortzeko eta Emakumeen kontrako Indarkeria Matxistarik gabeko bizitza buruzko Legearen (4/2005) 15. artikuluari aginduari erantzuten dio.
Bestalde, sailari atxikitako sozietate publiko eta erakundeek Berdintasunerako Planak ere martxan dituzte:
Kultura eta Hizkuntza Politika Saila lanean ari da genero-ikuspegia bere politiketan zeharka txertatzeko, baina proiektu eta ekintza espezifikoak ere garatzen ditu, euskararen, jarduera fisikoaren, kirolaren, kulturaren eta ondarearen eremuan emakumeen eta gizonen berdintasuna modu proaktiboan sustatzeko helburuarekin.
BERDINTASUNA JARDUERA FISIKOAN ETA KIROLEAN
BERDINTASUNA KULTURAN ETA ONDAREAN
- Kultura Auzolanean: Genero politikak eta programak EAEko Museo eta Arte Zentroetan (HAKOBA KULTURA)
- Kultura Auzolanean: Emakumeek kulturan duten presentzia eta parte-hartzea: -Beste sektoreak.
BERDINTASUNA HIZKUNTZA POLITIKAN
- Feminismoa eta Berdintasun Hiztegia
- Euskara eta genero berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko bekak 2023 (BERDINTZEN)
- 2019ko deialdiaren bekadunen ikerlanak:
- 1. zka. (PDF, 1 MB) (azaroaren 25 “Emakumeen aurkako Indarkeriari Aurre Egiteko Nazioarteko Egunaren” inguruan plazaratua)
- 2. zka. (PDF, 1 MB) (martxoaren 8an —Emakumeen Nazioarteko Egunaren—inguruan plazaratua)
- 3. zka. (PDF, 2 MB) (azaroaren 25 “Emakumeen aurkako Indarkeriari Aurre Egiteko Nazioarteko Egunaren” inguruan plazaratua)
- Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Hizkuntza Inklusiboaren Jarraibideak
- Egutegiak: