Osasun Saila

Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

11. artikulua.– Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritza.

Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzak, dekretu honen 7. artikuluan aipatzen diren egitekoez gain, beste hauek ere izango ditu:

  1. Programak, plan estrategikoak eta sektorialak eta beste jarduera batzuk egitea eta egikaritzea, nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-industrien lehiakortasuna hobetzeko, elikagaien artisau-ekoizpena hobetzeko eta elikagaien balio-katea sustatzeko, ekoizpen primariotik gastronomiara.
  2. EAEko Nekazaritza eta Elikagai Industrien Erregistroa kudeatzea, bai eta haren barruan dauden erregistro eta errolda hauek ere: Ardo eta Edari Alkoholdunen Botilatzaileen eta Ontziratzaileen EAEko Erregistroa; EAEko Nekazaritza eta Elikagai Elkarteen Errolda, eta zuzendaritzaren eskumeneko gainerako erregistro, errolda eta zerrendak –barnean hartuta mahastizaintza eta ardogintza sektoreko eta olio-sektoreko nahitaezko aitorpenen erregistroa, INFOVI eta SIMO aplikazioak, hurrenez hurren–.
  3. Nekazaritza- eta elikagai-sektoreetako produktuak eraldatzen eta merkaturatzen jarduten duten industrien inbertsioetarako, enpresa-kudeaketarako eta lehiakortasuna hobetzeko laguntza-programak eta finantzaketarako tresnak prestatu eta gauzatzea, nekazaritza- eta elikagai-sektoreetako produktuen proiektu berrien garapena eta ezarpena sustatuz.
  4. Enpresa- edo sektore-ekimenei eta -proiektuei eskaintzen zaien aholkularitza babestea, nekazaritza- eta elikagai-produktuen merkaturatzea garatze aldera.
  5. Zuzendaritzaren berezko jardun-arloetan, Europar Batasunak eta nazioarteko beste organismo batzuek burutzen dituzten jardueren ondoriozko programak idazten laguntzea eta programok gauzatzea, kasuan-kasuan kudeaketaren ardura duen agintaritzarekin lankidetzan.
  6. EAEko nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-sektoreen parte-hartzea sustatu eta kudeatzea azoketan, erakusketetan, merkataritza-ekimenetan eta promozioetan, bai Euskal Autonomia Erkidegoan, bai kanpoan.
  7. Nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-sektoreetako industriek eraldatutako eta merkaturatutako produktuak dibertsifikatzeko eta sustatzeko laguntza-programak prestatu eta gauzatzea.
  8. Ardo eta edari alkoholdunen industrietan, praktika enologikoak sustatu eta kudeatzea, eta garapen enoturistiko jasangarria sustatzea.
  9. Nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-industrietan asoziazionismoa, profesionaltasuna eta enpresa-lankidetza babesteko eta sustatzeko politikak eta, oro har, sektorea egituratzeko praktikak ezartzea, nekazaritzaren eta elikagaien lanbide-arteko antolakundeak barne.
  10. Baso-antolamendua eta zuraren baso-sektoreko lehenengo eta bigarren eraldaketako industriak sustatzea.
  11. PCTaren esparruan, nekazaritza-, elikagai- eta arrantza-arloetako I+G+B nahiz elikagai-produktuen osasun- eta kalitate-baldintzak planifikatu eta bultzatzea, arlo horretako hainbat jardun-ildo koordinatuz, sustatuz eta kudeatuz, gainerako zuzendaritzekin lankidetzan, haien eskumeneko esparruetan.
  12. Nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-arloetan, ikertzaileen eta teknologoen prestakuntza sustatzea, eta arlo horietako eta ozeanografiako ikerketaren emaitzak ezagutaraztea, ekoizpen-sistema primarioetan eta eraldaketa-sistemetan aplika daitezen.
  13. Nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-sektoreetako enpresekin lankidetza sustatzea, I+G+B proiektuak sortzeko.
  14. Elikagai-segurtasunari eta elikagai iraunkorren ekoizpen eta kontsumoari buruzko ikerketa sustatu eta koordinatzea.
  15. Nekazaritza-, arrantza-, elikagai- eta gastronomia-ikerketako zentroen eta I+Gko zentroen arteko lankidetza zientifikoa sustatu eta sendotzea, Europar Batasunaren edo ikerketa finantzatzen duten beste organismo batzuen programetan batera parte hartuz.
  16. Elikagaiak alferrik ez galtzea eta elikaduraren balio-katearen iraunkortasuna sustatzea, bai eta elikagaien industriatik datozen hondakinak kudeatzea ere.
  17. Sektorean belaunaldi-erreleboarekin eta nekazaritzaren eta gastronomia eta elikaduraren arloko oinarrizko ekintzailetzarekin eta ekintzailetza aurreratuarekin lotutako ad hoc politikak bultzatzea eta koordinatzea.

Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzak beharrezko laguntza tekniko eta administratiboa emango dio Nekazaritza eta Elikagaigintzako Berrikuntza Foroari.

7. artikulua.– Saileko zuzendaritzak.

Saileko zuzendariei dagokie, hierarkikoki zuzenean dagokion sailburuordearen mende daudela, edo sailburuaren mende, bestela, Kabinete eta Komunikazioko zuzendariaren eta Zerbitzuen zuzendariaren kasuan, honako eskuduntza orokor hauek baliatzea:

  1. Beren jardun-arloetan, kudeaketa publikoko politikak garatzea, eta egin beharreko jardunak zehaztea.
  2. Nork bere jardun-arloari dagozkion helburuak zabaltzea, horretarako jarduerak eta erantzukizunak esleitzea, lorpenak kontrolatzea eta kudeaketan behar diren zuzenketak egitea.
  3. Nork bere jardun-arloaren antolamendu operatiboa proposatzea, eta barruko lan-sistemak zehaztea.
  4. Nork bere jardun-arloaren jarduerak programatu, sustatu, zuzendu, koordinatu eta kontrolatzea.
  5. Nork bere jardun-arloaren jarduketak koordinatzea gainerako zuzendaritzak tartean daudenean, prozeduraren batean batek baino gehiagok parte hartu behar dutenean.
  6. Nork bere jardun-arloko arauak garatzeko proposamenak egitea.
  7. Zuzendaritzari dagozkion gaietarako dirulaguntzak emateko bideak proposatzea.
  8. Esleituak dituzten egitekoak gauzatzeko beharrezkoak diren administrazio-egintzak ematea.
  9. Arau-hauste arin eta astun gisa tipifikatutako zehapen-espedienteak hastea eta ebaztea, arloko legeriak eskumen hori beste organo bati esleitzen dionean izan ezik.
  10. Errekurtsoak ebaztea, indarreko legerian aurreikusitako kasuetan.
  11. Eskaini beharreko zerbitzu eta jarduerei dagozkien tasa eta prezio publikoak kudeatu, likidatu, administratu eta, borondatez ordaintzeko epean, kobratzea.
  12. Zuzendaritzaren arlo funtzionaletako irizpenak, txostenak eta azterlanak prestatzea.
  13. Informazio publikoa eskuratzeko eskubideari buruzko eskaerak ebaztea.
  14. Euskararen erabilera normalizatzeko planean ezarritako helburuak definitzea nork bere eskumeneko arloan, Zerbitzu Zuzendaritzarekin koordinatuta, eta horiek ezartzeko eta ebaluatzeko behar diren ekimenak garatzea.
  15. Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planeko helburuak definitzea beren arloan, eta helburu horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak gauzatu eta ebaluatzea, emakumeen eta gizonen berdintasunerako politiken kudeaketa integratua eginez, beren zuzendaritzako zerbitzuburuekin lankidetzan; hori guztia Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Emakunde Emakumearen Euskal Erakundearekin elkarlanean.
  16. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak agintzen dien beste edozein egiteko, edo, egiteko komunak, oro har, Jaurlaritzako zuzendariei atxikitzen zaizkienak.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba

Telefonoa/k

Posta elektronikoa/k

Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Iker Iglesias Eguia
(2024/12/20 - ) Elikagai Politika eta Industriako zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK