Lehendakaritza

Arautegia

Inprimatu

38/2015 DEKRETUA, martxoaren 31koa, Gaztemundu programa arautzen duen Dekretua aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 65
  • Hurrenkera-zk.: 1605
  • Xedapen-zk.: 38
  • Xedapen-data: 2015/03/31
  • Argitaratze-data: 2015/04/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Abenduaren 23ko 316/2003 Dekretuak arautzen du Gaztemundu programa. Dekretu hori onartu zenetik oso tresna baliagarria izan da Euskadik, euskal gizarteak eta haren erakundeek Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo diren euskal gizatalde eta etxeekin dituzten harremanak sustatu, babestu eta areagotzeko.

Abiarazi zenetik hona hamarkada bat igaro denez, ikusi da beharrezkoa dela dekretu horretan jasotako zenbait alor eguneratzea. Hain zuzen, parte-hartzaileek adin tarte batekoak izateko betebeharra jaso da, programaren helburuak bat etor daitezen hartzaileen adinarekin. Aldaketa honen bitartez, baita ere, eskabideak baloratzeko zenbait irizpide objektibo erantsi zaizkio dekretuari, izan ere, ebazpen bidez onartzen ziren irizpide horiek aurreko deialdietan. Ildo horretan, balorazio irizpide bakoitzeko gehieneko puntuazioa eta dagokion haztapena ezarri dira diru-laguntzak ebazteko. Halaber, programaren aukeratze prozesuan sartzeko gutxieneko puntuazioa ezarri da.

Bestalde, aldaketa honen bitartez egokitu egingo da dekretu hori Lehendakaritzaren egitura organiko eta egiteko berrietara apirilaren 9ko 187/2013 Dekretuan ezarri ziren egitura eta egiteko horiek. Egitura eta egiteko horien arabera, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren titularrari dagokio Gaztemundu programaren deialdia egitea; eta Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzaren titularrari, diru-laguntza horiek ebaztea. Aldaketa honen arabera, ebazpen horrek ez du administrazio bidea amaitzen eta bere aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian. Ebaluazio Batzordeko kideak ere aldatuko dira, beraz, gora jotzeko errekurtsoak ebatzi behar izanez gero, horiek ebatzi behar dituena batzordetik kentzeko, objektibotasun eta inpartzialtasun handiagoa bermatze aldera.

Horregatik guztiarengatik, beharrezkoa da 316/2003 Dekretuaren aldaketa sustatzea (316/2003 Dekretua, abenduaren 23koa, Gaztemundu programa arautzen duena).

Ondorioz, Lehendakaritzak proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2015eko martxoaren 31n egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

  1. Ikerketa eta azterlanaren balorazioa. Gehienez ere, 40 punturekin baloratuko dira deialdiaren xederako aurkeztu den lanaren kalitatea eta, espezifikoki, dena delako gaiaren egungo egoera hobetzeko proposamenak.

  2. Eskatzaileak zenbateraino parte hartzen duen erakundean. Gehienez ere, 40 punturekin baloratuko da bazkideak erakundean duen antzinatasuna, baita erakunde horien gobernu batzordeetan ardurarik izatea unean edo lehenago.

  3. Euskara jakitea. Gehienez ere, 10 punturekin baloratuko da hizkuntza jakitea egiaztatzea. Eusko Jaurlaritzak homologatutako zentroen ziurtagiriak edo bestelako dokumentuak aurkeztu beharko dira euskara menperatzen dela edo ikasten emandako urteak egiaztatzeko.

  4. Euskal Herrian inoiz egon gabekoa izatea. 10 puntu emango zaizkie hori egiaztatzen dutenei eskatzaileak izenpetutako erantzukizunpeko aitorpenaren bitartez.

Gutxienez, 50 puntu lortu beharko dituzte eskatzaileek, aukeratze prozeduran onartuak izateko.

Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia arduratuko da, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzaren bitartez, programa honen kudeaketa lanak egiteaz.

  1. Urtero, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak emango duen ebazpenaren bitartez, deialdia egingo da, dekretu honek arautzen duen Gaztemundu programan parte hartzeko plazak eskaintzeko, zenbat plaza diren zehaztuta. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Ebazpen horretan beti jasoko dira deialdiaren xedea, programan parte hartzeko gutxieneko adina, eskaintzen diren egonaldien kopurua, ekitaldiko aurrekontuan programarako jarri den horniduraren zenbatekoa, eskabideak baloratzeko irizpideen azalpen zehatza eta haztapena, eskatzen den gutxieneko puntuazioa, programa gauzatzeko aldia, eskabideak aurkezteko lekua eta epea eta eskabideen eredu normalizatua. Halaber, dekretu honen 11. artikuluan aipatutako Ebaluazio Batzordeko kideak izendatuko dira.

  1. Deialdi bakoitzean aurkezten diren eskabideak aztertzeko, Ebaluazio Batzordea eratuko da. Hauek izango dira batzorde horretako kideak:

    Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria, batzordeburua.

    Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiari atxikitako bi pertsona, bokalak.

    Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiari atxikitako pertsona bat, idazkaria; ahotsa izango du, baina ez, botorik.

    Ebaluazio Batzordeak 6. artikuluan ezarri diren ebaluazio irizpideak erabiliko ditu eta 5. artikuluan ezarritako hautaketa prozedura beteko du. Azkenik, organo eskudunari ebazpen-proposamena egingo dio Gaztemundu programan parte hartu behar dutenak hautatzeko.

  1. Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariak, Ebaluazio Batzordearen proposamena ikusirik, Gaztemundu programako parte-hartzaileak aukeratzeko prozedura ebatziko du. Programan parte hartzeko aukeratutako eskatzaileen zerrenda jasoko da ebazpenean.

  1. Gaztemundu programako parte-hartzaileak aukeratzeko ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da sei hilabeteko epean, urteko deialdia egiteko ebazpena aldizkari horretan argitaratutako egunaren biharamunean kontatzen hasita. Ebazpen horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren titularrari hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunean hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz. Halaber, aukeratze prozesuaren emaitzei buruzko jakinarazpen bana bidaliko zaie prozesuan parte hartu dutenei, informatzeko helburu soilarekin.

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Vitoria-Gasteizen, 2015eko martxoaren 31n.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.