Arautegia

Inprimatu

579/2009 DEKRETUA, azaroaren 3koa, Osasun eta Kontsumo Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Osasun eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 214
  • Hurrenkera-zk.: 5952
  • Xedapen-zk.: 579
  • Xedapen-data: 2009/11/03
  • Argitaratze-data: 2009/11/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Lehendakariaren maiatzaren 8ko 4/2009 Dekre­tuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituenak, eta berorien funtzioak eta jokaera-arloak zehazten dituenak, honako hauek esleitu zizkion Osasun eta Kontsumo Sailari:

  1. Plangintza eta antolakuntza sanitarioa.

  2. Osasun publikoa eta elikapen-higienea.

  3. Zainketa epidemiologikoa.

  4. Farmazia-antolakuntza.

  5. Kontsumoa.

  6. Lege eta araudien arabera, erakunde autono­moak, zuzenbide pribatuko ente publikoak eta Sailaren menpeko edo adskribaturiko elkarte publi­koak gidatzea.

  7. Legeek eta araudiek esleitzen dizkioten gaine­rako eskumenak.

    Dekretu honen elaborazioan kontuan eduki dira aipatu 4/2009 Dekretuko Azken Xedapeneko lehenengoan, 2. atalean, aurreikusten diren antolaketa-irizpideak.

    Egitura berriarekin, Osasun eta Kontsumo Sailak helburutzat dauka Euskal Osasun Sistema eraginkor eta koordinatu bat lortzen laguntzea, Euskal Autonomia Erkidegoaren egoera sozial eta ekonomiko berrietara egokituta. Horretarako, antolaketa-oinarri egokienak finkatuko dira osasun- eta zuzentasun-lorpenetan aurrera jarraitzeko, sistemaren iraunkortasuna bermatzeko eta zerbitzuak modernizatzeko; zerbitzu horiek, gainera, prestatu egin behar dira, etorkizun-erronkei baldintzarik onenetan aurre eman ahal izateko.

    Antolaketa-aldakuntza honetarako funtsezko arrazoien artean, eta Sail honek aurre eman behar dien eginkizun ugari eta askotarikoei dagokienez, ondoko hauek azpimarratuko ditugu:

  1. Batetik, osasun publikoko politikak sendotzea; bestetik, bere lehentasun eta helburuak eramatea bai Osasun eta Kontsumo Sailaren esku hartze multzora eta bai baliabide publikoekin finantzaturiko asistentzia sanitariora; eta azkenik, politika-ekintzaren lorpen horretan Jaurlaritzako gainerako Sailen aldetiko eta euskal erakunde publikoen aldetiko lankidetza koordinatu eta erraztea.

  2. Gaitasun handiagoa pazientearen kalitate- eta segurtasun-politiketan esku hartzeko.

  3. Kontsumoaren eremu funtzionala kontuan edukitzea Osasun Sailaren egiturarekiko, 9/2007 Legean aurreikusten den autonomia funtzional eta antolatzailea emanez, eta aldi berean funtzio sanitarioei dagozkien eremuekiko sinergiak erraztuz (kontsumitzaileen segurtasuna eta babesa, kontsumo osasungarria,...).

  4. Goi-kargudunen egitura sinplifikatzea eta murriztea, Eusko Jaurlaritzak eman dituen jarraibideen arabera, koordinazio hobe baten eta administrazioko ekonomiaren mesedetan.

  5. Koordinazio- eta lankidetza-mekanismoak hobetzea, ez bakarrik Saileko unitate antolatzaileen artekoak, baizik eta ente, elkarte publiko eta Sailera adskribatutako fundazio eta institutu autonomoekikoak ere bai; horrela segurtatzeko lerrokatze estrategiko bat, banaketa funtzional egoki bat eta berauen arteko jardueren sinergia.

  6. Asistentzia sanitarioaren eta herritarrentzako atentzio-zerbitzuen modernizazioa eta berrikuntza, Osasun Sailari dagokion erantzukizunaren arloan, informazio-teknologia berrien erabilpen handiago eta eraginkorrago bat eginez.

    Sailaren eginkizuna betetzeko, bereziki funtsezkoa da Osakidetza-Servicio Vasco de Salud Ente Publikoko zuzendaritza-, koordinazio-, finantzazio- eta ebaluazio-mekanismoetan aldaketa esanguratsuak egitea, hau da, gako-arloetan: asistentziaren kalitatean, zerbitzuen integrazioan eta jadanik aipatu ditugun gaixotasunen prebentzioan eta osasunaren sustapenean.

    Helburu horiekin, Sailak bi Sailburuordetza izango ditu, eta horietako bakoitzean gestionatzen diren zehar-proiektuek Sailburuordetza batera zein bestera adskribatutako Zuzendaritzen edo unitate administratiboen partaidetza koordinatua eta bateratua beharko dute.

    Osasun Sailburuordetzak, gaur egungo antola­kuntzan jadanik existitzen denak, mantendu egingo ditu neurri handi batean bere funtzio eta eginkizunak, hau da, osasun publikoarekin, osasun-zerbitzuen aseguramendu eta finantzazioarekin, farmazia-prestazioarekin eta Saileko lurralde-egitura deszentralizatuaren koordinazioarekin erlazionaturi­koak; funtzio eta eginkizun horiei beste funtzio berri batzuk ere gehituko zaizkie; adibidez, erabiltzaileekiko harremana, osasun-zerbitzuei dagokienez.

    Sistemak behar dituen aldaketei arrakastaz ekiteko helburuarekin, gomendagarria da osasun zerbitzuen berrikuntza eta transformaziorako funtzioak eta unitateak berritzea eta sendotzea; beraz, bikaintasun klinikoan eta zerbitzuen gestioan etengabeko hobe­kuntzak egiten saiatuko da; osasunari buruzko ikerketa-ahalegina eta ikerketa horren emaitzak herritarren balioaren hobekuntzara aplikatzeko gaitasuna areagotuko da, eta Euskadiko osasun- eta zerbitzu-arloko sektore industrial berri bat bultzatuko da. Helburu horietarako, Kalitate, Ikerkuntza eta Berri­kuntza Sanitarioko Sailburuordetza sortu da; bere eginkizuna izango da, batetik, ohiko prozesu administratiboez arduratzea, Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzenda­ritzaren bidez, eta, bigarrenik, beste funtsezko prozesu batzuk inkorporatzea, plangintza sanitariorako, ikerketarako eta berrikuntzarako. Hori guztia Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko Zuzendaritza sortu berritik egingo du.

    Azkenik, eta Kontsumoak bete behar duen funtsezko eginkizunari dagokionez, gogorarazi behar da, batetik, ekainaren 29ko 9/2007 Legeak Kontsumobide-Euskal Institutua sortzen duela, bigarrenik Legetik eratorritako agindu legislatiboek eskumen eta eginkizun guztiak organismo horretan integratu behar direla eta, hirugarrenik, behin behineko konponbide bat gomendatzen dutela institutua abian jarri ez den bitartean. Beraz, kontsumo-arlorako den erakundearen erregulazio osagarri bat onartu egin da, zerbitzuei jarraitasuna eman ahal izateko, eta hori guztia Sailaren antolakuntzako gainerako arloekiko institutuaren konexio naturalari kalterik egin gabe.

    Hori horrela eta Osasun eta Kontsumoko sailburuaren proposamenari erantzunez, Lehenda­kariaren aurretiazko onarpenarekin eta Gobernu Kontseiluak azaroak 3an eginiko bileran aztertu eta onartu ondoren, zera

Osasun eta Kontsumo Sailari dagozkio maiatzaren 8ko Lehendakariaren 4/2009 Dekretuko 13. artiku­luan zehazten diren eginkizun eta jarduketa arloak, dekretu horretan ezartzen baitira Euskal Herriko Auto­nomia Erkidegoko Administrazioko Sailen sorkuntza, ezabatze eta aldaketak, bai eta barauei dagozkien eginkizun eta jarduketak zehaztea ere.

  1. Aurreko artikuluan adierazitako eskumenak burutzeko, Osasun eta Kontsumo Saila honako organo hauetan egituratuta dago:

    1. Organo zentralak:

    1. Osasun eta Kontsumoko sailburua.

      1. Sailburuaren Kabineteko Zuzendaritza.

    2. Osasun Sailburuordetza.

      1. Osasun Publikoko Zuzendaritza.

      2. Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko Zuzendaritza.

      3. Farmazia Zuzendaritza.

    3. Kalitate, Ikerketa eta Berrikuntzako Sailbu­ruordetza.

      1. Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko Zuzen­daritza.

      2. Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.

    1. Organo periferikoak:

    1. Osasun eta Kontsumo Saileko Lurralde Zuzendaritzak:

      1. Araba.

      2. Bizkaia.

      3. Gipuzkoa.

  2. Legez eta kasu bakoitzaren arabera, Osasun eta Kontsumo Sailarekin menpekotasun- edo lotura-egoeran dauden honako erakunde hauek:

    1. Osakidetza-Servicio Vasco de Salud Erakunde Publikoa, Euskadiko Antolakuntza Sanitarioko ekainaren 26ko 8/1997 Legeaz sortua.

    2. Kontsumobide-Instituto Vasco de Consumo, ekainaren 29ko 9/2007 Legeaz sortua.

    3. Berrikuntza eta Ikerketa Sanitarioko Euskal Fundazioa, zeinaren sorkuntza 2002ko uztailaren16ko Gobernu Kontseiluaren Akordioz baimendua izan baitzen.

  3. Osasun eta Kontsumo Sailera adskribatuta daude era berean, organo kolegiatuen zerrenda ez oso honetan aipatzen direnak:

    1. Euskadiko Sanitate Batzordea eta Osasunaren Arloko Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Batzordeak, ekainaren 22ko 260/1999 Dekretuaz sortuak.

    2. Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko Elikapen Segurtasun eta Higieneko Batzordea, maiatzaren 2ko 79/2001 Dekretuaz sortua.

    3. Publizitate Sanitarioaren Kontroleko Batzordea, urriaren 15eko 550/1991 Dekretuaren, publizitate sanitarioa erregulatzen duenaren arabera sortua.

    4. Profesio Sanitarioetako Etengabeko Presta­kuntzako Euskal Batzordea, abuztuaren 31ko 319/1999 Dekretuaz sortua.

    5. Beren araubide espezifikoaren arabera eta maiatzaren 24ko 121/2005 Dekretuan, Osasun Saileko Batzorde Aholkularien Araubideari buruz­koan, aurreikusten den araubideari jarraiki sorturiko Aholkularitza Batzordeak.

      G.O.D.M ezartzeko Segimendu Batzordea, azaroaren 3ko 303/1992 Dekretuaren arabera sortua, zeinaren bitartez erregulatzen baita Ospitale Altako gutxieneko oinarrizko datuen multzoa eta Euskadiko Ospitale Alten erregistroa sortzen baita.

    1. Asistentzia Etikako Batzordeen akreditaziorako Batzordea, otsailaren 7ko 143/1995 Dekretuaren arabera sortua, aipatu dekretuak xedatzen baititu Asistentzia Etikako Batzordeen sorkuntza eta akreditazioa.

    2. Euskadiko Bioetikako Batzordea, irailaren 11ko 139/2007 Dekretuaz sortua.

    3. Agiri klinikoak baloratzeko, aukeratzeko eta garbitzeko Batzordea (AKBAGABA), martxoaren 17ko 45/1998 Dekretuaz sortua, zeinaren bidez ezartzen baitira Ospitaleetako larrialdi-zerbitzuetako jarduera klinikoen Erregistroko edukia, Ospitaleetako Historia Klinikoetako edukia eta bertako agirien balorazioa, kontserbazioa eta garbiketa.

    4. Kontsumo Publikoko Uren Kontrol Sanitarioko Batzorde Iraunkorrak, uztailaren 16ko 178/2002 Dekretuaren arabera sortuak, dekretu horren bidez arautzen baita kontsumo publikoko uren kalitatearen kontrol, zainketa eta informazio sistema.

Osasun eta Kontsumoko sailburua presidentea izanik, Zuzendaritza Batzorde bat egongo da hari ondoko hauetan laguntzeko: jardueren plangintza orokorrean, Saileko politiken gainbegiratze eta segimenduan, eta agintzen zaizkion eginkizun guztietan. Batzorde honetan parte hartuko dute Sanitate eta Kalitateko, Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Sailburuordetzetako pertsona titularrek, Osakidetza-Servicio Vasco de Saludeko Zuzendaritza Orokorrekoek eta Osasun eta Kontsumoko sailburuak erabakiko duen gainerako pertsona guztiek.

Sailburuordetza bakoitzaren arduradun, Sailbu­ruaren esanetara, Sailburuorde batek jardungo du eginkizun hauek garatzen:

  1. Sailburuordetzako organo eta jarduera guztien koordinazioa, sustapena, programazioa, kontrola eta ikuskapena.

  2. Jarduketa- eta proiektu-politikak elaboratu eta Sailburuari proposatzea, eta laguntza teknikoa ematea berari dagozkion eginkizunen aroan.

  3. Enpresa, entitate eta korporazioekin Akordioak edo hitzarmenak harpidetzea, baldin eta bakoitzari dagozkion eskumenen erabilpena beste organo baten esku utzita ez badago.

  4. Sailburuordetzako zuzendariek eta, dagokien kasuen, organo periferikoek emaniko ebazpenen aurka jarritako errekurtsoak ezagutu eta ebaztea, baldin eta berauen gainean izaera goragoko hierarkia badauka.

  5. Ahalmen zigortzailea erabiltzea bere eskumeneko eremuan, oso larri gisa tipifikatuta dauden zigorrak ezarriz, eskumen hori espresuki beste organoren bati esleitzen zaionean izan ezik.

  6. Indarrean dagoen antolamendu juridikoak espresuki esleitzen dizkienak eta izaera arrunta daukatenak, Sailburuordeei era orokorrean esleituta daudelako.

Osasun eta Kontsumo Saileko Zuzendariei dagozkie, orokorki:

  1. Sailburuaren eta Sailburuordeen ebazpenak betearaztea eta delegatzen zaizkien eskumenak erabiltzea.

  2. Zuzendaritzaren helburuen programazioa, sustapena, zuzendaritza, koordinazioa eta ebaluazioa, organo eskudunek ezarritako arauei jarraiki, bai eta beren jarduketa Saileko gainerako Zuzendaritzekin koordinaturik garatzea ere, jarduketa eta erabaki horiek berauengan eraginik izan badezakete.

  3. Beren zuzendaritzara adskribatuta dagoen pertsonalaren antolakuntza, segimendua eta zuzen­daritza egitea, bai eta lan-sistemak antolatzea ere. Hori guztia organo eskudunek ezarritako arauak betez.

  4. Beren eskumenari esleituriko arloetan jokaera planak proposatzea.

  5. Ahalmen zigortzailea erabiltzea bere eskumeneko eremuan, arin eta larri gisa tipifikatuta dauden zigorrak ezarriz, aplika daitekeen legeriaren arabera.

  6. Oro har, beste edozein eginkizun, baldin indarrean dagoen antolakuntza juridikoak esleitzen badizkie edo izaera arruntekoak badira orokorki Jaurlaritzako Zuzendariei esleituta daudelako.

  1. Osasun eta Kontsumoko sailburuari dagokio ekainaren 30eko 7/1981 Legeko 26 eta 28 artiku­luetan ezartzen diren eskumenak erabiltzea, bai eta, eginkizun-eremu eta jarduketa-arloetan, indarrean dagoen legeriak esleitzen dizkion eta Osasun eta Kontsumokoak diren guztiak ere.

  2. Saileko organo goren gisa, Sailburuari dagokio bertako organo eta jarduketa guztiak zuzentzea, koordinatzea eta kontrolatzea.

  3. Sailburuari dagozkio era berean:

    1. Izendapen libreko postuak hornitzea, aurretiaz deialdi publikoa eginda, bai eta aldi baterako pertsonala aukeratzea ere.

    2. Sailaren barruko organoen arteko eskumen-gatazkak ebaztea eta horien planteamendua egitea beste Sailei dagokienez.

    3. Ogasun-erantzukizuneko espedienteen ebazpena, Osakidetza-Servicio Vasco de Salud Ente Publikoaren Estatutu Sozialetako 5.3 artikuluan xedatzen denaren kaltetan izan gabe.

Kabinete Zuzendaritzak, 5. artikuluan orokorki ezartzen direnez gainera, honako eginkizun hauek beteko ditu:

  1. Sailburuari laguntzea Osasun eta Kontsumo Sailari dagozkion eskumenen jardueran eta Osakidetza-Servicio Vasco de Salud Ente Publikoko Administrazio Batzordeko Buru gisa dagozkion eginkizunetan.

  2. Saileko komunikazio politikaren definizioa, zuzendaritza eta koordinazioa eta, zentzu horretan, komunikabide sozialeko profesionalekin Saileko hizketakide gisa jardutea, Sailarekin loturiko jarduera, erabaki eta politiken zabalpena eta difusioa errazteko.

  3. Sailburuaren Agendaren plangintza eta segi­mendua.

  4. Sailak Eusko Legebiltzarrarekin, Arartekoarekin eta beste zenbait erakunderekin egiteko erabakitzen dituen partaidetzak bideratzea, Jaurlaritzako Lehendakaritzari dagozkion eskumenen kaltetan izan gabe.

  5. Sailak Osasun Sistema Nazionaleko Lurraldeen arteko Batzordearekin izaten dituen harremanak bideratzea.

  6. Sailaren eta Europar Batasuneko Erakundeen artean erabakitzen den partaidetza bideratzea.

  7. Saileko ekitaldi publiko eta ofizialen antolaketa.

  8. Sailaren argitalpen- eta publizitate-jarduera zuzentzea eta koordinatzea, Justizia eta Herri Admi­nistrazio Sailari dagozkion eskumenen kaltetan izan gabe.

  1. Osasun Sailburuordetzari dagozkio, Dekretu honen 4. artikuluan, izaera orokorraz, ezartzen diren eginkizunez gainera, jarduketen zuzendaritza eta koordinazioa arlo hauetan:

    1. Zainketa sanitarioa eta osasun publikoa.

    2. Farmazia-antolaketa eta -prestazioa.

    3. Atentzio sanitarioa: finantzaketa eta kontratazio sanitarioak, dela prestatzaile publikoekin zein priba­tuekin.

    4. Herritarrekiko harremana eta aseguramendua, osasun zerbitzuei dagokienez.

    5. Osasun Zerbitzuen ikuskaritza eta Ezgaitasun iragankorraren kontrola.

  2. Osasun Sailburuordeari dagokio, halaber, bere eskumeneko arloetan, honako eginkizun hauek gauzatzea:

    1. Euskadiko Osasun Plana zuzentzea, koordinatzea, gauzatzea eta ebaluatzea.

    2. Kontratu-programa izenpetzea Osakidetza-Servicio Vasco de Salud Ente Publikoko antolakuntza zentralarekin.

    3. Osakidetza-Servicio Vasco de Salud Ente Publikoko kontratu-programak zerbitzu sanitarioko erakundeekin izenpetzea, baldin eta beren jarduketa-eremua Autonomia Erkidegokoa bada.

    4. Zerbitzu sanitarioak kontratazioa, hitzarturiko prestazioak izaera orokorraz Osasun Eremu bat baino gehiagora zuzenduak direnean. Kasu horietan berari dagokio errekurtso berezia ebaztea, urriaren 30eko 30/2007 Legeak, Sektore Publikoko Hitzarmenei buruzkoak, bere 37.4 artikuluan, kontratazioen arloan, xedatzen duenaren arabera.

    5. Emergentziako espedienteen onarpena, apirilaren 8ko 77/1997 Dekretuak, zeinak ezartzen baititu zerbitzu sanitarioen hitzarmenerako oinarriak, bere 10.2 artikuluan aurreikusten duenarekin bat etorriz.

  3. Osasun Sailburuordetzaren menpe egongo dira hierarkikoki Osasun Publikoko Zuzendaritza, Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko Zuzendaritza eta Farmazia Zuzendaritza.

  1. Osasun Publikoko Zuzendaritzak, Dekretu honen 5. artikuluan izaera orokorraz ezartzen direnez gain, honako eginkizun hauek gauzatuko ditu:

    1. Euskadiko Osasun Planeko osasun helbu­ruetarako proposamenak elaboratzea, horiek gauza­tzeko estrategiak eta segimendua egiteko adieraz­leak, bai eta betetze mailei buruzko ebaluazio txostenak elaboratzea ere, eta hori guztia Dekretu honetan eremu horiei dagokienez, beste organo batzuei esleitu zaizkien eginkizunen kaltetan izan gabe.

    2. Osasunaren babeseko politikak garatzea eta gauzatzea, batez ere ingurumen, elikapen eta uren segurtasun eta osasunarekin zerikusia daukaten programa guztiak, arrisku fisiko, kimiko zein biologikoei dagokienez.

    3. Osasunaren eta horren determinatzaileen zainketa eta analisi epidemiologikoa, eta orobat gaixotasunek populazio talde desberdinetan daukaten intzidentzia eta banaketari dagokienez.

    4. Gaixotasunen prebentzioa eta osasunaren sustapena, dela programa bertikalak diseinatuz eta gauzatuz, dela helburu horietara zuzenduriko asistentzia zerbitzuetan hainbat jarduketa barne hartuz.

    5. Herritarren artean osasun- eta ekitate-maila altuagoak lortzeko diren politikak eta esku hartzeak bultzatzea bai Jaurlaritzako beste Sailetan, bai Erakunde publikoetan eta bai, eta batez ere, udalerrietan.

    6. Sailaren jarduketen koordinazioa, hartutako giza-immunoeskasiaren birusa prebenitzeko arloan.

    7. Jarduketa sanitarioen koordinazioa eta Jaur­laritzako organo arduradunekiko lankidetza drogamen­pekotasunaren aurrean, dela prebentzio-programen arloan, dela tratamenduari eta kaltea arintzeari dagokionez.

    8. Arduradun sanitario gisa, indarrean dagoen legerian aurreikusten diren eskumen administratiboak erabiltzea, hau da, kontrol sanitario eta erregistroa, arriskuen ebaluazio eta esku hartze publikoak gauzatzea higiene eta elikapen segurtasunean, kontsumo publikoko uren kalitatean, ingurumenaren osasungarritasunean, bioziden arloan, eta osasun publikoaren babesarekin erlazionaturiko gainerako jarduketa guztietan.

    9. Baimen administratibo-sanitarioen ebazpena Zuzendaritzaren jarduketa arloetan eragina duten gaietan, Lurralde Zuzendaritzei dagozkien eskumenen kaltetan izan gabe.

    10. Jarduketa sanitarioen koordinazioa osasun publikoko eremuko mota guztietako alerta egoeren aurrean.

    11. Osasun publikoko laborategia koordinatzea, programatzea eta zuzentzea, dituen egoitza guztietan.

    12. Establezimenduak ixteko edo berauen funtzionamendua eteteko neurriak har ditzan, baina betiere zigor izaerarik ez dutenak, Zuzendaritzako arloetan.

  2. Hiru Lurralde Historikoetako Osasun Publikoko Zuzendariordetzek Osasun Publikoko Zuzendaritzaren menpekotasun funtzionala edukiko dute.

Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko Zuzendaritzak, Dekretu honen 5. artikuluan izaera orokorraz ezartzen direnez gain, honako eginkizun hauek gauzatuko ditu:

  1. Estrategia aseguramendu sanitario publikoaren arloan definitzea. Hor barne osasun txartel indibidualaren espezifikazioen definizioaz eta gestioaz arduratuko da, txartela aseguramendu publikoaren dokumentu akreditatzailea delako; bai eta txartel hori osasun txartel elektronikora egokitzeaz eta horren arabera garatzeaz ere, bera baita Administrazio sanitarioaren eta erabiltzaileen arteko harreman elektronikoko sistema segurua.

  2. Autonomia Erkidegoko aseguramendu sani­tario publikoaren erregistro zentrala gestionatzea, eta beharrezko prozesuen diseinuaz eta gestioaz arduratuko da, eguneratua eta egokitua edukitzeko. Erabilgarritasun berrien garapenaz ere arduratuko da, erlazionaturiko erabiltzaile guztiei kalitateko zerbitzua eskaini ahal izateko.

  3. Aurreko puntua betetzearekin zerikusia daukaten espedienteen tramitazioa eta gestioa, alten, bajen, aldaketen eta ezeztatzeen tramitazio eta gestioari dagokionez, eta orobat bide judizialaren aurretiazko errekurtsoen ebazpenak ere, indarrean dagoen aseguramendu sanitario publikoko araubideko alta eta bajen arloan.

  4. Zerbitzu sanitarioen arloko erosketa-estrategiaren definizioa, asistentzia-eskaintzaren eragin­kor­tasuna bilatuz, betiere mugatzat hartuz dauden baliabide ekonomikoak eta herritarren osasun premiak, Dekretu honetan eremu horiei dagokienez, beste organo batzuei esleitu zaizkien eginkizunen kaltetan izan gabe.

  5. Gida-lerro eta irizpide orokorra elaboratuko du, zerbitzu sanitarioen kontratazio-funtzioa gara­tzeko, berauen definizio estrategikoaren arabera. Horretarako, Osakidetzako zerbitzu sanitarioetako erakundeei irizpide bereiziak proposatuko ditu, helburu eta baliabide ekonomikoak esleitzerakoan, programa-kontratuen bitartez, eta beste agente sanitario batzuei kontratazio ereduen bitartez; eta erosketa-plan orokorrak ere ezarriko ditu, hala eskatzen duten prestazioei dagokienez.

  6. Kontratazioari ezar dakiokeen prezioen oina­rrizko politika proposatzea.

  7. Zerbitzu sanitarioen kontratazio publikoaren gauzatze eta ebaluazioa Osasun Sailaren eskumen-eremuan eta Saileko gainerako organoekiko koordinazio estuan.

  8. Zerbitzu sozialetan erantzukizuna daukaten erakunde eta instituzioekiko lankidetza-akordioak bultzatzea eta proposatzea, herritarrentzako balioaren bilaketara bideraturiko kontratazio integratuko ereduen definizioaren markoan.

  9. Osasun eta Kontsumo Sailaren eskumen eremuan, Ezintasun Iragankorraren gestio funtzioa zuzentzea, bultzatzea, koordinatzea eta ebaluatzea eta euskal osasun sistema publikoaren erreferente izatea prestazio horren kontrolean inplikaturiko gainerako erakundeekin koordinaturik (Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala eta Lan Istripu eta Gaixotasun Profesionaletako Mutualitateak).

  10. Ikuskaritza funtzioaren irizpideen ezarpena eta koordinazioa, prestazio sanitarioei dagokienez, Saileko beste organo eskudun batzuekin koordinaturik.

  11. interpretazio eta aplikazio homogeneoko irizpideak ezartzea aurretiazko baimenen eta asistentzia sanitarioagatiko gastuen ordainketaren arloan, berari dagozkiolarik gai horietan formulatzen diren bide judizialera jo aurreko erreklamazio guztien ebazpena eta, batez ere, beren zenbatekoa 25.000 eurotik pasatzen ez den eskabideen ebazpenak.

  12. Osakidetza-Servicio Vasco de Saludeko Ogasun Erantzukizuneko espedienteen peritu txostenak elabo­ratzea.

  1. Euskadiko Osasun Sistemara adskribaturiko baliabide sanitarioen gestioaren hobekuntzara bidera­turiko azterketak eta jarduketa-proposamenak elabo­ratzea.

  2. Zerbitzu sanitarioei dagokienez, euskal osasun sistema publikoan aseguraturiko pertsonen esku­bide eta betebeharren konplimendua zaintzeko meka­nis­moen azterketa, erregulazio-proposamena eta anto­laketa.

  1. Osasun sistema publikoko herritar, erabiltzaile eta pazienteen iritzi-azterketak planifikatzea eta gauzatzea, hobetu beharreko alderdiak identifikatuz.

  2. Herritarren elkartegintza bultzatzea eta garatzea osasunaren arloko arazoetan, auto-laguntzako erakundeak eta osasun boluntarioak babestuz, asistentzia-eskaintzako eragile gisa betetzen duten funtzioa arautuz eta sustatuz, eta berauen dimentsioa eta ekarpena egokituz eta osasun sisteman identifikatzen diren premietara bideratuz.

  3. Saileko beste organo batzuekiko lankidetzan, herritarren eta administrazio sanitarioaren arteko elkarrekintza bideratzeko eta errazteko mekanismoen planifikazioa, definizioa, garapena eta gestioa.

  4. Prestazio ortoprotesikoaren gestioa, Lurralde Zuzendaritzei dagozkien eskumenen kaltetan izan gabe.

    1. Aurretiazko Borondateen Euskal Erregistroko Bulegoa, azaroaren 4ko 270/2003 Dekretuak sortu eta arautzen duena, Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko Zuzendaritzara adskribatuta gelditzen da.

Farmazia Zuzendaritzak, Dekretu honen 5. artikuluan izaera orokorraz ezartzen direnez gain, honako eginkizun hauek gauzatuko ditu:

  1. Establezimenduen eta farmazia-atentzioko zerbitzuen antolaketarekin erlazionaturiko jarduketa administratiboen garapena eta, orobat, albaitaritzako establezimendu eta medikamentuen banaketa- eta dispentsatze-zerbitzuei dagokienez.

  2. Farmazia-produktuen legeak betearaztearekin erlazionaturiko jarduketa administratiboen garapena.

  3. Baimen administratibo-sanitarioen ebazpena Zuzendaritzaren eskumen-arloei dagozkien gaietan, Lurralde Zuzendaritzei dagozkien eskumenen kaltetan izan gabe.

  4. Medikamentuei buruz Informatzeko Euskal Zentroaren (MIEZ) zuzendaritza.

  5. Medikamentuen ebaluazioko eta gomendio espezifikoetako txostenak elaboratzea, medikamentuen erabilpen egokirako, eta Medikamentuen Informazio eta Ebaluazio Batzordeen sarearen funtzionamendua koordinatzea.

  6. Medikamentuei buruzko hezkuntza sanitarioko programak elaboratzea, publiko orokorrari zuzen­duak.

  7. Farmakozaintzarekin eta produktu sanitarioen zainketarekin erlazionaturiko jarduketak zuzentzea eta koordinatzea.

  8. Medikamentuekiko eta produktu sanitarioekiko ikerketa klinikoarekin erlazionaturiko jarduketak garatzea eta koordinatzea, eta medikamentu eta produktu sanitarioen ikerketaren legeriaren betearaz­tearekin erlazionaturiko jarduketa administratiboei dagokienez.

  9. Medikamentuen, produktu sanitarioen eta dietoterapikoen erabilpen zuhurra sustatzea.

  10. Prestazio farmazeutiko eta dietoterapikoaren kalitate- eta eraginkortasun-adierazleak elaboratzea eta ebaluatzea bai hornitzaile sanitarioekin eta, batez ere, Osakidetza-Servicio Vasco de Salud Ente Publikoarekin, programa-kontratuaren.

  11. Farmazia-bulegoekiko kontratazio eta akor­dioen garapena eta gestioa, prestazio eta atentzio farmazeutikoaren arloan.

  12. Medikamentu, dietoterapiko eta gainerako efektu eta akzesorioen preskribatze eta dispentsatzeari dagozkion informazio-sistemak garatzea eta gestionatzea. Errezeta elektronikoaren ezarpena bultzatu eta lideratuko du; preskripzioen bisatua ere ezarriko du, eta finantzazio-irizpideak elaboratu.

  1. Farmakoekonomiaren arloko jarduketak zuzen­tzea eta koordinatzea.

  2. Medikamentu eta Produktu Sanitarioen Agentzia Espainiarreko Ikuskapen Batzorde Teknikoan parte hartzea.

  1. Sailburuari proposatzea establezimenduak ixteko edo berauen funtzionamendua eteteko neurriak har ditzan, baina betiere zigor izaerarik ez dutenak, antolakuntza farmazeutikoaren arloan, 11/1994 Legeko 44. artikuluan aurreikusten denaren arabera.

  1. Kalitate, Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Sailburuordetza, Dekretu honen 4. artikuluan izaera orokorraz ezartzen diren eskumenez gain, jarraian aipatzen diren jarduketen zuzendaritzaz eta koordinazioaz arduratuko da, eta adierazten diren eginkizunak beteko ditu, honako jarduketa arlo hauetan:

    1. Ikerketa eta berrikuntza sustatzea osasunaren arloan, euskal osasun sistemaren bikaintasuna eta eraginkortasuna bultzatzeko helburuaz eta, aldi berean, enplegua eta aberastasuna sortzeko Euskadiko zuntz ekonomikoa zabalduko duten jarduera berriekin.

    2. Euskal osasun sistemako pazientearentzako kalitate- eta segurtasun-sistemak.

    3. Bikaintasun klinikoa eta teknologia sanitarioen ebaluazioa.

    4. Zentro, zerbitzu eta establezimendu sanitarioen antolaketa eta akreditazioa.

    5. Osasuneko profesionalen plangintza eta berauen eskumenen garapena.

    6. Saileko prozesu administratiboak modernizatzea eta informazioaren teknologia berriak sartzea, Sailaren jarduera eremu guztietan administrazio elektronikoa bultzatuz eta Justizia eta Herri Administrazio Sailari dagozkion eskumenekin koherente izanik.

    7. Osalan-Instituto Vasco de Seguridad y Saludek tramitatzen dituen prozedura zigortzaileen ebazpena, laneko osasunaren jarduketa eremuan eginiko arau hauste sanitarioei dagokienez.

    8. Vitoria-Gasteizko Erizain Eskolak garatzen duen jarduerari buruz, Sailari dagokion babesa emateko behar den laguntza teknikoaren prestazioa.

  2. Kalitate, Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Sailburuordetzaren menpe daude hierarkikoki Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko Zuzendaritza eta Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.

  1. Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko Zuzendaritzak, Dekretu honen 5. artikuluan izaera orokorraz ezartzen direnez gain, honako eginkizun hauek gauzatuko ditu:

    1. Euskal osasun sistemaren kalitatea eta bikaintasun klinikoa sustatzea, eta horretarako proposatuko dio aipatu sistemari ezar ditzala asistentzia-planak, praktika klinikoko gidak, estrategiak eta praktika oneko kodeak, helburu horretara orientatuak.

    2. Zerbitzu sanitarioetan ebidentzia zientifikoa, berrikuntza eta asistentzia- zein antolakuntza-praktikarik onenak integratzea, erakunde profesionalen, elkarte zientifikoen eta eginkizun honetan adituak diren profesionalen barne hartzea sustatuz.

    3. Beharrezkotzat jotzen diren kalitate, bikaintasun kliniko eta gestioko tresna guztiak (akreditazio teknikoa eta profesionala barne) sustatzea, bermatzea eta armonizatzea, Osakidetza-Servicio Vasco de Saluden eremuan, arlo bakoitzeko kalitate unitateekin lankidetzan jardunez.

    4. Osasun sistemaren emaitzen ebaluazioa ezartzea; beraz, eredu eta sistemak proposatuko dira, euskal osasun sistemako eragileek (profesional, gestore, finantzario eta erregulatzaileek) emaitza horiek etengabeko hobekuntzarako ezagutu eta erabil ditzaten.

    5. Teknologia sanitarioen ebaluazioa eta asegu­ramendu publikoko sistemaren prestazio sanitarioen zerrendari dagozkion azterketa, irizpide eta gomendioen elaborazioa.

    6. Osasun eta Kontsumo Sailak definituriko helburu estrategikoak lortzeko orientatuta dauden osasun zerbitzuetako berrikuntza esperientzien sustapena eta ebaluazioa. Esperientzia positiboak ahalik azkarren ohiko asistentzia praktikara eramatea erraztuko da.

    7. Antolakuntza teknikoarekin, ikuskatzailetzarekin, zerbitzuen erregistro eta homologazioarekin, zentro eta establezimendu sanitario publiko zein pribatuekin erlazionaturiko jarduketa administratiboen garapena.

    8. Administrazio sanitarioari dagokion antola­kuntza tekniko eta profesionaleko jardueraren garapena, aseguru libreko erakundeek, mutualitateek, erakunde laguntzaileek, laneko arriskuen prebentzioko zerbitzuek eta beste hainbat zentro sanitariok ematen dituzten zerbitzuen arloan.

    9. Baimen administratibo-sanitarioen ebazpena Zuzendaritzaren jarduketa-eremuei dagozkien eta Dekretu honetan Saileko Lurralde Zuzendaritzei esleituak ez dauden gaietan; bereziki, honako hauei dagozkienak: ospitale eta barnerapen-zentro gisa sailkatuta dauden zentro sanitarioei, barnerapen gabeko asistentzia sanitarioa ematen duten zentro polibalente gisa sailkatuei, eta lan istripu eta gaixotasun profesionaletako mutualitateetako zentro eta asistentzia-zerbitzuei eta gizarte segurantzako erakunde laguntzaileei.

    10. Euskal osasun sistemaren plangintza profesionala, Euskal Autonomia Erkidegoko oraingo zein etorkizuneko osasun sistemak beharko dituen profesio guztien baliagarritasun egokia lortzen ahaleginduz.

    11. Euskadiko Profesional Sanitarioen Erregistroaren gestioa, zaintza eta garapena.

    12. Asistentzia sanitarioaren kalitate, segurtasun eta berrikuntzara orientaturiko gaitasun profesionalen garapena, lanbide sanitarioen antolakuntzaren esparruan.

    1. Publizitate sanitarioaren kontrola.

    2. Ikerketa sanitarioaren plangintza, koordinazioa eta sustapena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari dagozkion eskumenen kalterik gabe.

    1. Ofizialki ezarritako erregistro sistemen eta estatistika sanitarioen mantentzea, batetik; berauen funtzioen lorpenerako beharrezko gertatuko direnena, bestetik, eta gainera Sailaren Liburutegiaren eta gainerako dokumentazio zentroen antolaketa eta zuzendaritza ere bai, Justizia eta Administrazio Publikoko organo eskudunei dagozkien atribuzioen kaltetan izan gabe.

    2. Sailburuari proposatzea establezimenduak ixteko edo beren funtzionamendua eteteko zigor izaerarik ez duten neurri garbitzaileak har ditzan, Zuzendaritzako arloetan.

  2. Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko Zuzendaritzari adskribatzen zaio azaroaren 28ko 238/2000 Dekretuak arauturiko Saileko Estatistika Organo Espezifikoa.

    1. atalean deskribatzen diren funtzioen garapenerako, Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko Zuzendaritzak ondokoekin koordinatuko ditu bere jarduketak: Bioef Fundazioko Ikerketa Sanitarioko (Olker) eta Berrikuntzako (Oberri) Institutuekin, bai eta Osakidetza-Servicio Vasco de Saludeko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzarekin ere.

  1. Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritzak Dekretu honen 5. artikuluan izaera orokorraz ezartzen direnez gain, honako eginkizun hauek gauzatuko ditu:

    1. Lege Aurreproiektuen eta izaera orokorreko xedapenen elaborazioa koordinatzea, zuzentzea eta sustatzea, Osasun eta Kontsumo Sailari edo horri adskribaturiko, menpeko edo loturiko erakundeei dagozkien gaietan.

    2. Azterketak eta txosten juridikoak elaboratzea, Osasun eta Kontsumo Sailari dagozkion gaietan.

    3. Gobernu Kontseiluaren menpe eta Gobernu Kontseiluko Batzorde Delegatuen menpe jarri behar diren arazoak koordinatzea eta tramitatzea; bai eta argitaratu beharreko xedapen edo ekintza administratiboak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo beste edozein Egunkari Ofizialetan jartzea ere.

    4. Osakidetza-Servicio Vasco de Salud Ente Publikoko Administrazio Kontseiluaren menpe jarri beharreko arazoen koordinazioa eta tramitazioa.

    5. Ebazpen-proposamen eta txostenen elaborazioa, Saileko organoen ebazpenen aurka formulatzen diren errekurtsoei dagokienez.

    6. Txostenen eta, behar izanez gero, ebazpen-proposamenen elaborazioa, bide judizialera jo aurreko erreklamazioei dagokienez.

    7. Sailari eta honi adskribaturiko, menpeko edo loturiko erakundeei erasaten dieten prozedura judizialen segimendua egitea, eta, beharrezko habilitazioak egin ondoren, esku hartzea haien ordezkaritza eta defentsa judizial eta estrajudizialean.

    8. Sailaren jarduera dela eta sortzen diren ogasun-erantzukizuneko prozedurei hasira ematea eta instrukzioa egitea.

    9. Saileko aurrekontuaren aurreproiektua presta­tzeko, sarreren eta gastuen egoera koordinatzea eta elaboratzea eta Sailari dagozkion segimenduaren eta ekonomia- eta aurrekontu-gestioaren jarduketak gauzatzea.

    10. Sailera adskribaturiko pertsonalaren buruza­gitzaz eta gestioaz arduratzea, Euskal Funtzio Publikoko 6/1989 Legeko 10. artikuluak ezartzen dituen eskumenak erabiliz, Dekretu 6. artikuluan aurreikusten den salbuespenarekin.

    11. Saileko organoek egiten dituzten pertsonalaren premien aurreikuspenak ebaluatzea eta proposamenak egitea dimentsionamendurako, plantillen elabora­ziorako eta lanpostuen zehaztapenerako.

    12. IVAPekin lankidetzan, pertsonalaren presta­kuntza eta hobekuntzarako plan eta programak sustatzea.

    1. Pertsonalari buruz edozein organok igortzen dituen mota guztietako akordio, instrukzio eta zirkularrak Saileko pertsonalari jakinaraztea, eta bete daitezen arduratzea.

    2. Giza baliabideen eta lan sistema eta metodoen antolaketa eta razionalizazioko proposamenak elaboratzea.

    1. Teknologia berrien ezarpen eta aprobetxa­mendurako proposamenak elaboratzea.

    2. Osasun eta Kontsumo Sailari, sistema infor­matikoen arloan, dagokion gestio administratiboa zuzentzea eta koordinatzea, Eusko Jaurlaritzako Elkarte Informatikoarekiko erlazio-tresnen harpidetza eta segimendua barne hartuz.

    3. Sailaren eremuko prozesu administratiboen gobernu elektronikoa eta digitalizazioa bultzatzea eta garatzea, Justizia eta Herri Administrazio Sailari dagozkion eskumenen kalterik gabe.

    4. Sailaren eremuan, izaera pertsonaleko datuen babesa koordinatzea.

    5. Sailaren eremuan, bertako unitateek lanpostuen banaketa fisikoarekin eta ekipamenduarekin eta erreforma lanekin erlazionaturik gauzatzen dituzten jarduketak zuzentzea; halaber, Saileko guneen barne araubidea zaintzea eta beroni adskribaturiko ogasunaren eta bere ekipamenduaren administrazioaz eta kontserbazioaz arduratzea.

    6. Erregistro Orokorreko eta Artxibategiko bule­goak antolatzea eta zuzentzea.

    7. Laneko Segurtasun eta Osasunerako Saileko Unitatearen jarduketak zuzentzea eta antolatzea, Prebentzio Zerbitzuari dagozkion eskumenen kaltetan izan gabe.

    8. Itzulpen-premiak zuzentzea eta koordinatzea eta hizkuntzaren normalizaziorako planak ezarri eta horien segimendua eta ebaluazioa egitea. Halaber, hizkuntzaren normalizazioa eta Saileko pertsonalaren euskalduntze-prozesua bultzatzea eta euskararen erabilpena sustatzea.

    9. Saileko eremu eta zuzendaritzekiko eta bertara adskribatuta dauden erakunde autonomo eta organoekiko lankidetza, bultzada eta koordinazioa, otsailaren 18ko 4/2005 Legean, hots, Gizon eta Emakumeen Berdintasunerako Legean eta Eusko Jaurlaritzak onarturiko Berdintasunerako Planean aurreikusten diren neurriak betearazteko.

  2. Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendariari dagozkio, izaera arruntaz Saileko kontratazio organoari esleituta dauden funtzio guztiak, bai eta urriaren 30eko 30/2007 Legeak, Sektore Publikoko Kontratuei buruzkoak, bere 37.4 artikuluan xedatzen den kontratazio arloko errekurtso berezia ebaztea ere, hori guztia gai honetan eta kontratazio espezifikoko organo gisa, Dekretu honetan Saileko beste organo batzuei esleitzen zaizkien eskumenen kaltetan izan gabe.

  3. Artikulu honetan esleitzen zaizkion funtzioak era egokian bete ahal izateko, Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendariak koordinatuko ditu funtzionalki Osakidetza-Servicio Vasco de Salud Ente Publikoaren zerbitzu juridikoak.

  1. Osasun eta Kontsumo Saileko Lurralde Zuzendaritzak dira Sailaren organo periferikoak eta horien jarduketa-eremua Autonomia Erkidegoko Osasun Arloetako bakoitzari dagokio.

  2. Lurralde Zuzendaritzetako titularrei Zuzendari maila organikoa dagokie, ekainaren 30eko 7/1981 Gobernu Legean aurreikusten diren eraginetarako.

  3. Lurralde Zuzendaritzek, Osasun Sailburuor­detzarekin daukaten menpekotasun organiko nagu­siaren kaltetan izan gabe, Dekretu honetan aurrei­kusten diren bi Sailburuordetzekin menpe­kotasun funtzional partekatua edukiko dute, dagokien eremu material eta funtzionalaren arabera.

  4. Lurralde Zuzendariei dagokie Saileko arazoen administrazioa eta gestio periferikoa, bakoitzaren Osasun Eremuan. Bereziki, honako eskumen hauek erabiltzea dagokie:

    1. Euskadiko Osasun Planerako helburuak propo­satzea eta bakoitzari dagokion Osasun Eremuan lortu diren emaitzei buruzko ebaluazio-txostenak egitea.

    2. Sailean programatzen diren osasun publikoko programak eta jarduerak betearaztea, berauen eraginkortasunerako Osasun Eremu bakoitzean indarrean dagoen eskualdekako egitura baliatuz eta beharrezko jarduera materialak burutuz ikuskapen eta kontrol sanitarioari dagokienez.

    3. Elikagaien Erregistro Orokor Sanitarioan inskribatu beharrik ez daukaten elikapen estable­zimendu, jarduera eta industrien baimen administratibo-sanitarioen ebazpena.

    4. Arau hauste sanitarioak direla eta aurretiazko jarduerak eta espediente zigortzaileen hasiera proposatzea eta berauen instrukzioaz eta, behar izanez gero, idazkaritzaz nor arduratuko diren erabakitzea. Behin espedienteak hasitakoan, beraiei dagokie, unitate administratibo berezi gisa, espediente horien instrukzioa, tramitazioa eta ebazpen-proposamena eta, behar izanez gero, neurri prebentibo edo kautelazko egokiak hartuko dituzte, establezimenduen ixtea eta jarduera etenaraztea barne.

    5. Baimen administratibo-sanitarioko prozeduren ebazpena ondokoei ematea: barnerapen gabeko asistentziaren hornitzaile gisa sailkaturiko zentro sanitarioei, Dekretu honetan espresuki beste organo batzuei esleitu zaizkienei salbu, erakunde ez sanitarioren batean integratuta dauden zerbitzu sanitarioei, eta optika, ortopedia eta audioprotesietako establezimenduei.

    6. Prozedura administratiboak gestionatzea eta ebaztea. Prozedura horiek, batetik, Euskadiko Osasun Sistemaren kargura daude eta, bestetik, prozedura kirurgiko programatu-ez-urgenteez baliatzeko diren gehieneko epeei buruzko araudia aplikatzetik eratortzen dira.

    7. Euskadiko Osasun Sisteman bigarren iritzi medikorako eskubidea erregulatzen duen araudiaren aplikaziorik eratorritako prozedura administratiboen gestioa eta ebazpena.

    8. Lurralde Zuzendaritza bakoitzari adskribaturiko Erregistro Orokorraren eta Erregistro Lagungarrien antolaketa, zuzendaritza eta gestioa.

    9. Lankidetza-akordioak ezartzea Zerbitzu sozialetan erantzukizuna daukaten Osasunaren Arloko erakunde eta instituzioekin, atentzio soziosanitariorako, akordio horietatik eratortzen diren eragiketa lanak gauzatzea eta ebaluatzea.

    10. Farmazia Zuzendaritzarekin lankidetzan Farmaziako programa eta jarduketak gauzatzea eta ebaluatzea.

    11. Populazioari publikoki segurtatzen zaizkion prestazio sanitario indibidualen estaldurarako beharrezko diren eragiketa lanak gauzatzea eta, horren arabera:

      1. Asistentzia planak elaboratzea Osasun Arloko eremuan, organo eskudunak zerbitzu sanitarioen kontrataziorako onarturiko ildo estrategikoak eta irizpide orokorrak oinarritzat hartuta.

      2. Altak eta bajak tramitatzea eta ebaztea indarrean dagoen aseguramendu sanitario publikoko araubideari jarraiki eta, orobat, Autonomia Erkidegoko aseguramenduko erregistro zentralaren konfiguraziorako beharrezko den gestio periferikoari dagokionez ere.

      3. Beharrezko azterketak egitea, erabiltzaileek Osasun Arloan daukaten estaldurari, erabilpenari eta eskuragarritasunari buru; eta baita ere zerbitzu sanitario publiko zein hitzartuetan tramitatu diren kexa eta erreklamazioei eta gogobetetasun mailei buruzko informazioa jasotzea eta integratzea.

      4. Ezintasun iragankorreko prozesuen ikuskapen, kontrol eta segimendu sanitarioa egitea.

      5. Bisatua behar duten errezeten eskabideak ebaztea.

      6. Aurretiazko baimenen eta asistentzia sanitarioko gastuen ordainketa-espedienteak trami­tatzea eta 25.000 eurorainoko zenbatekoa duten eskabideak ebaztea.

      7. Prestazio ortoprotesikoari eta farmazeutikoari dagozkien espedienteak tramitatzea eta ebaztea.

      8. Aurretiazko homologazioa gauzatzea eta, kontratazioko organo espezifikoa denez, zerbitzu sanitarioetako hitzarmenen tramitazioa, izenpetzea, intzidentzien ebazpena, segimendua eta ebaluazioa egitea, hitzartutako zerbitzuak bere eskumeneko Osasun Arlora zuzenduak direnean, Sailean ezartzen diren gida-erro eta irizpideen arabera. Kasu horietan berari dagokio urriaren 30eko 30/2007 Legeak, Sektore Publikoko Hitzarmenei buruzkoak, bere 37.4 artikuluan xedatzen duen kontratazioaren arloko errekurtso berezia ebaztea.

      9. Osakidetza-Servicio Vasco de Salud Ente Publikoko zerbitzu sanitarioetako erakundeekiko Programa-Hitzarmenen tramitazioa, izenpetzea, intzidentzien ebazpena, segimendua eta ebaluazioa, Sailean ezartzen diren gida-erro eta irizpideei jarraituz horretarako.

      10. Zerbitzu sanitarioen kontratazio-espedienteen tramitazioa segimendua eta ebaluazioa egitea, baldin eta espediente horiek Osasun Sailburuordetzari badagozkio eta organo hartatik ematen diren argibideei jarraituz.

        Xedapen gehigarri bakarra. Ordezpen araubidea.

        Dekretu honek aipatzen dituen organoetako titularren bakantea, absentzia edo gaixotasuna gertatuz gero, ordezkapenak honako arau hauei jarraituz ebatziko dira:

        1. Osasun Sailburuordetzako titularraren ordezkotza eta Kalitate, Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Sailburuordetzako titularraren ordezkotza organo horien menpeko Zuzendariei dagokie, Dekretu honetako 2. artikuluan ageri diren ordenaren arabera; Zuzendari horien ordezkotza aurreko hurrengo ordenan ageri den Zuzendariari dagokio; agerpen-ordenan agertzen den lehenbizikoaren ordezkapena, Sailburuordetza horretako titularrari berari dagokio.

        2. Sailburuaren Kabineteko Zuzendaritzako titula­rraren ordezkapena Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendariari dagokio.

        3. Lurralde Zuzendarien ordezkapena Lurralde Zuzendaritza bakoitzean dauden Zuzendariordeei dagokie, Zuzendaritzak erabakitzen duen arabera.

Lehenengoa. Tramitazioan dauden espedienteak.

Dekretu hau indarrean jartzen denean tramitazioan dauden espedienteak, bertan ezartzen den arabera gertatzen diren organo eskudunek ebatziko dituzte.

Bigarrena. Kontsumo Zuzendaritza.

  1. Ekainaren 29ko 9/2007 Legeak, Kontsumobide-Instituto Vasco de Consumoaren sorkuntzakoak, bere Xedapen Gehigarrietan jasoak dauzkan aurreikuspenak betearazten ez diren bitartean, aipatu Institutuari esleituta dauden eskumenak iragankorki Kontsumo Zuzendaritzak garatuko ditu. Zuzendaritza hori Sailaren titularraren menpe egongo da zuzen-zuzen.

  2. Kontsumo Zuzendaritzak, Dekretu honen 5. artikuluan izaera orokorrez ezartzen direnez gainera, honako eginkizun hauek beteko ditu:

    1. Azterketak egitea, estrategiak diseinatzea eta proiektu arauemaileak elaboratzea pertsona kontsumi­tzaile eta erabiltzaileen babes eta defentsaren arloan, eta horrez gain, pertsona horien elkarteen eta inplikaturiko sektoreen arteko ko-erregulazioa sustatzea.

    2. Pertsona kontsumitzaileari atentzioa eskaintzea, kontsumoaren arloan formulatzen diren kontsulta eta erreklamazioen ebazpena bizkortuko duten asistentzia baliabideen bitartez.

    3. Pertsona kontsumitzaile eta erabiltzaileen Erakundeen partaidetza sustatzea; eta iruzur, gehiegikeria, salakuntza eta kontsumoko delitu kasuetan herritarren interesen defentsan egiten duten lana babestea.

    4. Kontsumitzailearen informaziorako Udal Bulegoen hedapena bultzatzea, beren eginkizuna hobeto bete ahal izateko behar duten aholkularitza guztia ematea, eta lankidetza-hitzarmenak izenpetzea beren helburuak betetzeko hobekuntza tekniko eta materialen horniketa partekatzeko.

    5. Kontsumoaren Informazio eta Arretako Zen­troen (KIAZ) atentzio sarea zuzentzea.

    6. Pertsona kontsumitzaileen prestakuntzarako programak sustatzea, eta dibulgazio-materialaren argitalpena zuzentzea eta gainbegiratzea.

    7. Kontsumo-bitartekaritza sustatzea.

    8. Kontsumoko Arbitraje Sistema gestionatzea eta sustatzea.

    9. Pertsona kontsumitzaileak informatzea, heztea eta sentsibilizatzea, horretarako tresna egokienak eta teknologia berriak baliatuz, beren osasunaren babesa, segurtasuna eta dagozkion interes ekonomikoen defentsa bermatzeko behar besteko informazioa emateko.

    10. Azken kontsumitzaileari eskaintzen zaizkion produktu eta zerbitzuen Merkatu Ikuskapen eta Kontroleko zerbitzuak planifikatzea eta zuzentzea; Europako alerta- eta segurtasun-sarean sartuta dauden produktu arriskutsuak ibilgetu eta baztertu egingo ditu, hala behar izanez gero.

    11. Oro har, kontsumoaren arloan agintzen zaizkion gainerako funtzio guztiak garatzea.

  3. Kontsumo Zuzendaritzara adskribatzen dira Kontsumoko Kontsulta Batzordea eta Kontsumoko Arbitraje Junta.

  4. Kontsumoko Zuzendaritzaren menpe daude hierarkikoki Kontsumoko eremuak, eta horiei dagozkie orain arte Industria, Merkataritza eta Turismo Sail iraungiak bere Lurralde Bulegoetan, pertsona kontsumitzaileen eskubide eta interesen defentsan garatzen zituen jarduketak, horien artean honako hauek barne hartzen direlarik:

    1. Pertsona kontsumitzaileen Informazioa.

    2. Lurralde-mailako jarduketen koordinazioa, bai gatazken ebazpenari eta bai merkatuaren kontrolari dagozkionak.

    3. Kexa, salaketa eta erreklamazioen ebazpena.

    4. Zigor espedienteen proposamena.

    5. Kontsumoaren arloan agintzen zaizkion gaine­rako guztiak.

  5. Osasun eta Kontsumo Saileko Estatistika Organo Espezifikoak bere betebeharrei ekingo die; eta Kontsumoko arloari dagozkion funtzioak ere asumituko ditu, hierarkikoki, Kontsumobide-Instituto Vasco de Consumoa abian jarri arte.

Indargabetu egiten da 268/2001 Dekretua, aza­roaren 6koa, zeinaren bitartez ezartzen baita Osasun Sailaren egitura organiko eta funtzionala.

Dekretu hau indarrean egoten hasiko da Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean.

Vitoria-Gasteizen emana, 2009ko azaroaren 3a.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ

El Consejero de Sanidad y Consumo,

JAVIER RAFAEL BENGOA RENTERÍA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (17)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.