Arautegia

Inprimatu

106/2008 DEKRETUA, ekainaren 3koa, 2008ko martxoaren 14ko bileran Sanitateko Mahai Sektorialak lortutako Akordioa onartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 113
  • Hurrenkera-zk.: 3673
  • Xedapen-zk.: 106
  • Xedapen-data: 2008/06/03
  • Argitaratze-data: 2008/06/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Gizarte gaiak eta emplegua
  • Azpigaia: Sailak; Lana eta enplegua

Testu legala

Abenduaren 18ko 235/2007 Dekretuaren bidez onartu zen 2007., 2008. eta 2009. urteetarako Osakidetzako langileen lan-baldintzak arautzen dituen Akordioa. Akordio horrekin 2006an hasitako negoziazioari amaiera eman zitzaion, eta euskal sistema sanitario publikoaren bertuteak sustatzea lortu duten oinarriak finkatu ziren.

Iaz hasitako ildo berari jarraituz, eta Osasun Sailak eta Ente Publikoak biak batera bultzatutako negoziazio-prozesu irekiaren baitan, sanitateko Mahai Sektorialean lortutako Akordioak bultzada berri bat emango dio sistema-optimizatzeko, baliabideak sustatzeko eta langileen lan-baldintzak hobetzeko bideari. Izan ere, sinatzaileek ulertu dute jardun bateratuekin bakarrik lortuko dela sanitateko profesionalen kualifikazioa eta lehiakortasuna hobetzea. Zalantzarik gabe, faktore horiek hobetu egingo dute hiritarrei emandako zerbitzuen kalitatea.

Adostutako neurriek kategoria eta lanpostu funtzional desberdinen funtzioak definitu eta aztertzeko balioko dute. Neurri horien artean aipatzekoak dira, Lanpostu Funtzionalen Dekretua garatzea lanbidearen beraren eginkizunetan oinarrituta, kategoria profesional bakoitzean eskatzen diren ezagutza espezializatu teknikoak edo praktikoak, ardura hierarkiko eta kudeaketa-arduraren maila, karrera profesionalaren garapena ez bakarrik plantillako pertsonal finkoarentzat. Hori guztia adostu da, eta lan-karga eta lan-erritmoei buruzko azterketari dagokionez metodologia bat aplikatzeko konpromisoa hartu da. Gainera, neurri horiek pertsonalaren inplikazioa berariaz errekonozitzea ekarriko dute, hiritarren atentzioa hobetzeko.

Aipamen berezi bat egiten da Erizaintzak Osakidetzaren etorkizun hurbilean planteatuko duen egoera espezifikoari buruz, gure sistemaren hurrengo erronkak garatzeko kolektibo giltzarrietako bat gertatuko delarik.

Bestelako hobekuntzek egindako zerbitzuen kalitatea hobetzen lagunduko dute, esaterako, lana eta familia bateratzea, lanaldien erregimena, pertsonalaren mugikortasuna, aldi baterako kontratazio-erregimena eta euskalduntzea.

2005ean zerbitzuak ez kanporatzeko konpromisoa hartu zen eta gauza bera egiten da Akordio honetan ere. Akordio honek gure sistema sanitarioaren sistema orokor baten aldeko apustua egiten du.

Azkenik, aipatu beharra dago Osakidetzak erakundearen plantilla % 5ean gehitzeko hartutako konpromisoa, eta 2008an egin beharreko Enplegu Publikoaren Eskaintza berria eta urtero bi lekualdatze-lehiaketa egiteko konpromisoa.

Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legean negoziazio kolektiboari, ordezkapenari eta parte hartzeari buruz araututakoari jarraituz, eta ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legearen 28.9 artikuluan ezarritakoari jarraituz, Aurre-akordioaren baliotasunak Gobernu Kontseiluaren berariazko onarpen formala eskatzen du.

Goian esandakoagatik, Osasun sailburuak proposatuta, eta aldez aurretik 2008ko ekainaren 3ko bileran Gobernu Kontseiluak eztabaidatu eta onartu ondoren, hau

  1. – Mugikortasunaren gaineko akordioa.

    1. Akordio hau sinatu eta sei hilabeteko epean Mugikortasunari buruzko hitzarmen berri bat negoziatu eta izenpetzea. Negoziazio horretan honako alde hauek jasoko dira:

      1. 2000ko Mugikortasunaren Akordioa eguneratzea mugikortasun-modalitate desberdinei dagokienez.

      2. Mugikortasun-prozesu berriak martxan jartzea, ospitaleetako barne-mugikortasuna edo derrigorrezko mugikortasuna, esaterako, bi kasuetan Osakidetzako zerbitzu-erakunde guztietan aplikazio-irizpide orokorrak ezarriz.

      3. Arlo honi dagokionez, Osakidetzako Osasunagatiko Lekualdatze Batzorde Korporatibo bat eratuko da, Akordio hau sinatu duten sindikatu bakoitzak izendatutako ordezkariek eta Administrazioak osatua. Batzorde horren eginkizunak izango dira: osasun arrazoiak direla eta, zerbitzu-erakunde bakoitzean konpondu ezin diren lanpostuak egokitzeko eskabideak aztertzea, hala nola, osasunagatiko lekualdatzea finkatzea eskatzen duten kasuak aztertu eta erabakitzea.

      4. Behin betiko mugikortasun-prozedura azkar bat ezartzea zerbitzu-erakundeen artean, urtero bi lekualdatze-lehiaketa deitzea ahalbidetuko duena.

      5. Administrari laguntzaile eta erabiltzailearekiko arretaren lanpostu funtzionalen % 10 erreserbatzea erizaintzako laguntzaileek betetzeko, administrari laguntzaileez gain, dagokion barneko mugikortasun-prozesu baten bidez, aldez aurretik euren gaitasuna egiaztatuz.

    2. Zerbitzu-eginkizunetan eta barne-sustapenean mantentzen diren lanbide-sustapeneko prozedurak eguneratzea.

  2. – Lanpostu funtzionalen dekretua garatzea.

    Oinarritzat hartuta lanbidearen eginkizunak, kategoria profesional bakoitzean eskatzen diren ezagutza espezializatu teknikoak edo praktikoak, erantzukizun-maila hierarkikoa eta kudeaketaren erantzukizun-maila, Lanpostu Funtzionalen Dekretua garatzeko azterketa-, definizio-, negoziazio- eta akordio-prozesuari ekingo zaio, lanpostu desberdinen funtzioen definizioari eta gaitasunari dagokionez. Prozesu hori honako jarduerekin gauzatuko da:

  1. Lanpostu desberdinen funtzioak aztertuz.

  2. Lanpostu funtzional berriak egokitu eta sortuz.

  3. Behin beharrezkotzat jotako lanpostu funtzional berriak sortutakoan, lanpostu horiei dagozkien ordainketak egokitzeko konpromisoa hartuko da. Benetako onarpena 2009ko uztailaren 1etik aurrera izango da.

  4. Etengabeko jarraipen-sistema bat, teknikoa eta paritarioa, ezarriko da, alderdi horien gainean sor daitezkeen eztabaidak jarraitu eta erabakitzeko.

    Aurreko lan horiek garatzeko epea 2009ko martxoaren 31n amaituko da, eta Akordio hau sinatu dutenek berariaz sortutako lan-batzordeak bideratuko ditu lan horiek.

  1. – Aldi baterako kontratazioaren akordioa.

    Aldi baterako kontratazioaren akordio berri bat negoziatuko da 2006ko Enplegu Publikoaren Eskaintza amaitutakoan, aldi baterako kontrataziorako zerrendak egiteko irizpideak ezarri eta gaurkotzeko.

    Langileen kontratazioaren kalitatea (iraupena) hobetzeko konpromisoa hartu da, 2008ko urria igarotakoan egin beharreko azterketa batean oinarrituta, egindako kontratazioak ikusita. Azterketa hori egin ostean kontratazioaren kalitatea hobetzeko proposamenak egingo dira guztion artean adostuta. Akordioaren Batzorde Paritarioak aurkeztutako neurrien jarraipen- eta berraztertze-sistema bateratu bat ezarriko da.

  2. – Lan-Kontratadun Langileen Eta Funtzionarioen Estatutarizazioa.

    2009ko martxoaren 31 baino lehen, lan-kontratadun langileen eta funtzionarioen estatutarizazioaren dekretua negoziatu, tramitatu eta aplikatzea, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legean eta Autonomia Erkidegoko langileen administrazio-egoeren Araudian ezarritakoaren arabera. Estatutarizazio-prozesu hori estatutarizazioak eragindako langileen borondatezkotasunean oinarrituta bideratuko da.

  3. – Karrera / Garapen profesionala.

    Garapen profesionalaren sistema Osakidetzako talde profesional guztietan araututa azaroaren 22ko 395/2005, otsailaren 27ko 35/2007 eta 248/2007 Dekretuen bidez, honako egokitzapenak hitzartu dira:

    1) GARAPEN PROFESIONALEKO SISTEMAN SARTZEA.

    • Garapen profesionaleko sisteman sartzeko eremu subjektiboa Osakidetzan zerbitzuak eskaintzen dituen pertsonalari dagokio.

    • Beste osasun-zentro batetik edo beste edozein administrazio publiko batetik datorren pertsonala baina Osakidetzan benetan zerbitzu-eginkizunean lan egiten duen pertsonala, mailaren aitorpenera aurkeztu daiteke. Profesional horien ebaluazioa egokitu egingo da, Osakidetzan benetan egindako zerbitzuen arabera.

    • Aldi baterako barne-sustapenean dagoen pertsonalak izendapen finkoa dueneko kategorian bakarrik izan dezake garapen profesionala, eta kategoria horri dagokion garapen profesionalaren osagarria jasotzeko eskubidea izango du.

    • Administrazioan enplegu finkorik ez duen pertsonalak, deialdiaren ebazpenetan ezarritako baldintza orokorrez gain, beste honako hauek ere bete beharko ditu:

      1. – Garapen profesionala eskatzen duen kategoria berean gutxienez 3 urtez zerbitzuak eskaintzea Osakidetzan. Zerbitzu horiek aukeratutako deialdia baino aurre-aurreko 5 urte lehenagokoak izan behar dira.

      2. – Gainera, deitutako Enplegu Publikoaren Eskaintzaren azken prozesuan parte hartzea, garapen profesionalerako aukeratutako kategoriako azterketa eginez. Salbuespenez, ezinbesteko kasuetan probara aurkeztu ez bada, kontuan hartuko da baldin eta azterketara aurkezteko eskabidea egin badu.

        Pertsonal ez-finkoarentzako ebaluazio-prozedura, batez ere ebaluatzaileei eta ebaluazio-batzordeei dagokienez, dagokion deialdian zehaztu daiteke, eta bere emaitza hurrengo Enplegu Publikoaren Eskaintzetan baloratu ahalko da.

    • Zerbitzu berezietan dauden profesionalei eta sindikatu-ordezkaritzan dihardutenei antzinatasunagatik dagokien mailaren gutxieneko puntuazioa emango zaie.

      2) ZER HARTZEN DA EGINDAKO ZERBITZUTZAT GARAPEN PROFESIONALAREN ONDORIOETARAKO.

    • Garapen profesionalaren ondorioetarako, honako hau hartzen da egindako zerbitzutzat: garapen profesionaleko maila aitortzeko aukeratu duten kategoria profesionaleko lanpostu funtzionalean eta lanbide-talde bereko edo goragoko lanbide-taldeko kategorietan zerbitzu aktiboan edo asimilatuan benetan egindako zerbitzuen denboraldia, araudiak lanbide sanitarioei buruz ezar dezakeen salbuespenak izan ezik.

      Garapen profesionalaren eredua jarraitzeko batzorde teknikoan erabakiko da aitorpen-aukera egin duen kategoriakoa ez den beste lanbide-taldeetan edo kategorietan egindako zerbitzuen balioa.

    • Lanbide-talde berean beste administrazio publikoetan egindako zerbitzuak % 50ean konputatuko zaizkio pertsonal finkoari. Era berean, egiaztatu egin beharko ditu aurkezten den deialdia baino hiru urte lehenago Osakidetzan, zerbitzu aktiboan edo asimilatuan, benetan egindako zerbitzuak, garapen profesionaleko aitorpen-aukera egin nahi duen kategorian.

    • Barne-sustapenaren bidez ailegatu den pertsonala, kategoria berrian ez badu gutxieneko denborarik, jatorrizko kategorian aurkez daiteke ebaluaziora.

    • Profesional bakoitza ohiko aldiko lehen deialdian aurkezten denean, mailara iristeko egindako zerbitzu hauek konputatuko dira: ezartze-aldian lortutako azken mailarako behar diren zerbitzuez gainekoak. Era berean, eta ebaluaziori dagokionez, aurreko sei edo zazpi urteko merituak hartuko dira kontuan, maila bakoitzari dagokion aldiaren arabera.

      3) GARAPEN PROFESIONALEKO SISTEMAREN ORDAINKETA ONDORIOAK.

      2008ko urtarrilaren 1etik aurrera, 35/2007 eta 248/2007 Dekretuetan jasotako kategoria guztiei portzentaje komunak (I. maila: % 6,70; II. maila: % 13,41; III. maila: % 17,89; IV. maila: % 24,58) aplikatuko zaizkie, I. eranskinean jasotzen diren lanbide-taldeko gehiengoa duen kategoriaren ordainketei dagozkienak.

      Garapen Profesionaleko sistema aplikatzetik ondorioztatuko ordainketak, karrerako osagarriaren baitan sartzen dira. Karrerako osagarri hori osasun-zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatu Markoaren abenduaren 16ko 55/2003 Legearen 43.2.e) artikuluan arautzen da. Ordainketa horiek aldian-aldian egokitu eta eguneratuko dira, 2009ko uztailaren 1a baino lehen, urteroko Aurrekontuen Legeek edo beste lege batzuek xedatutakoen arabera, edo Akordio honen baitan ordainketaren xede diren kopuruak egokitzea errazte aldera lortuko diren akordioen arabera, gure inguruko osasun-sistema batzuetan jasotzen direnekin bateragarri izan daitezen.

      Ebaluazioa gainditu duen pertsonal ez-finkoak honako ondorio ekonomikoak izango ditu:

    • 2006ko EPEan destinoa lortzen dutenek: lanpostuaz jabetzeko datatik aurrera edo, edozein kasutan, 2008ko ekainaren 1etik aurrera, lanpostuaz jabetzea antolakuntza-arrazoiengatik atzeratzen bada.

    • Gainerako pertsonal ez-finkoek: 2008ko EPEa amaitzen den datatik aurrera edo, edozein kasutan, 2009ko uztailaren 1etik aurrera.

      4) ALDI BATERAKO EZARTZE ALDIAREN BEREZITASUNAK.

    • Aldi baterako ezartze-aldian, ibilbide profesional osoaren ebaluazioa eta balorazioa egingo da, jarduera-aldiei puntuazio bat emateko, eskura dugun informazioak hala eskatzen duenean. Antzinatasunagatik tokatu ahal zaion mailara iristen ez direnei ebaluazio ostean lortutako puntuazioa osatuko zaie horretara ailegatzeko puntuazio gehigarri bat esleituta, guztiko gehieneko puntuazioa lortuz, zeinak ezin baitu inolaz ere 199 puntu gainditu A eta B titulazio-taldeei dagokionez, eta 110 puntu C, D eta E titulazio-taldeei dagokienez.

    • Aldi baterako epe bakoitzean egiteke dauden karrera profesionaleko deialdietan 2008ko urtarrilaren 1ean zerbitzu aktiboan edo asimilatuan dagoen pertsonal finkoa sartuko da.

      5) GARAPEN PROFESIONALAREN EREDUAREN JARRAIPEN BATZORDE TEKNIKOA.

      Garapen profesionaleko ereduari jarraitzeko Batzorde Paritario bat eratu da, Osakidetzaren ordezkariek eta Akordioa sinatu duten sindikatuen ordezkariek osatua. Batzordearen helburua da garapen profesionaleko sistema-inplementazioan ezarritako akordioak bultzatzea, baloratzea, jarraipena egitea eta betetzeaz arduratzea.

      Batzordeak funtzio hauek izango ditu:

      1. Baremo-irizpideak negoziatzea, eta zehazki, aldi baterako epeko deialdietarako ebaluazio-irizpide objektiboen pisua zehaztea eta irizpide horiek berrikustea ohiko epea martxan jartzeko deialdi horien kudeaketa amaitutakoan, irizpide horiek Osakidetzako profesionalen errealitatera egokitzeko. Lan hori, edonola ere, ezingo da egin 2009ko uztailaren 1a baino beranduago.

      2. Gradu-aitorpenaren eta ebaluazio-prozeduren garapenaren gaineko informazioa jasotzea.

      3. Akordio hau aplikatzean sor daitezkeen zalantzak argitzea.

        Batzorde horren osaketa, azterketak eragindako profesionalen taldearen arabera egokitu beharko da, bere kideek une bakoitzean profesionalei eskatzen zaien titulazio bera edo handiagoa izan behar dutelarik.

  4. – Erizaintzaren egoera berezia.

    Erizaintzak Osakidetzari etorkizun hurbilean sortuko dion egoera bereziaren aurrean, zeinetan zeregin berri bat izango baituen, Sistema Sanitario Publikoaren hurrengo erronken garapenean giltzarri izango dena, eta kontuan hartuta Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legeak bultzatutako aldaketak, hitzartu da kuantitatiboki nahiz kualitatiboki pisu handikoa den kolektibo profesional garrantzitsu honentzat aitorpen berezi bat onartzea gure osasun-sistemaren baitan.

    Talde desberdinei egiten zaien aitorpen hori zehazteko eta bere rol profesional berriaren aitorpenera egokitzeko, hitzartzen da B1 Taldeko lanpostu funtzionalen oraingo Osagarri Espezifikoa urtean 2.404,36 eurotan gehitzea.

    Osagarri espezifiko gehitu hori bi urtetan zehar jasoko da. Horrela, 2008an -urtarrilaren 1etik aurrera- aipatutako zenbateko horren % 75 kobratuko da, eta 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera, berriz, % 100.

    2008ko urtarrilaren 1etik aurrera, Erizaintzako jarduera ebaluatuko da Lehen Mailako Atentzioan, jarduera horren ezaugarriei dagokienez, zein diren eta aitorpen ekonomikoa zehazteko.

  5. – Familia eta lana bateratzea.

    1. Baliabide materialak eskainiko dira (lokalak, altzariak, materiala, ...), langileentzako haurtzaindegiak jartzeko lantokietan.

    2. Aldeek familia eta lana bateratzeko proposatu ditzaketen neurri berriak aztertzeko konpromisoa hartu da, Akordioan sartzeko eta akordioa indarrean dagoen bitartean aplikatzeko.

    3. Akordioaren 44.2 artikulua (haurduntza lizentziari buruzkoa) emakume guztiei aplikatzea (ez bakarrik pertsonal sanitarioari), guardiak eta gauak erditze aurreko edo ondorengo hiru hilabetetan ez egiteari dagokionez.

  6. – Lanaldia eta erretiroa.

    1. Txandetan edo beti gauez lan egiten duen 60 urtetik gorako langileen gaueko faktore zuzentzailea gehitzea. Faktore hori 1,25ekoa izango da. Faktore zuzentzaile hori bera aplikatuko zaio pertsonal horri igande eta jaiegunetan.

    2. Azterketa aktuariala egiteko konpromisoa hartu da, Osakidetzak erretiro aurreratuak errazteko, Gizarte Segurantzari dagokionez ezarri daitezkeen arau garatzailearen arabera.

    3. Abenduaren 24ko eta 31ko gauetan egindako zerbitzuak gaueko eta jaieguneko kontzeptuagatik ezarritako balioaren bikoitza ordainduko da.

    4. Soldatarik gabeko baimena onartu da, urte oso baterainokoa, Osakidetzan 15 urte osoko zerbitzu aldi bakoitzeko. Baimen hori, gehienez bi urtetaraino luza daiteke 30 urteko zerbitzuengatik, langilea 65 urterekin erabat erretiratu aurre-aurreko bi urteetan hartzeko. Bi urte bitarteko epe horretan Gizarte Segurantzari osorik kotizatuko zaio baimena eman aurreko kotizazio-oinarrien arabera.

    5. Aurreko puntuan aipatutako baimenaren aukera bat ere aurreikusten da, langilea 65 urterekin erabat erretiratu aurre-aurreko bi urte horietan langileak lanaldia murriztea, Akordioan ezarritako baldintzetan. Lanaldi-murrizketa horrek gutxienez ohiko lanaldiaren heren baten eta gehienez ohiko lanaldiaren erdiaren artekoa izan behar du, epe horretan Gizarte Segurantzari osorik kotizatuko zaiolarik, murrizketa eman aurreko kotizazio-oinarrien arabera.

  7. – Antzinatasuna.

    Osagarri pertsonal bat ezarriko da, Auzitegi Gorenaren sententzia aplikatzearen ondorioz lerma ekonomikorik gerta ez dadin. Sententzia horren arabera, dagozkion hirurtekoak hobetzen diren unean betetzen duen kategoriaren arabera ordainduko da antzinatasuna.

  8. – Plantilla handitzea.

    Osakidetzaren egungo egiturazko plantilla % 5 handitzeko konpromiso orokorra, horretarako 1.132 lanpostu gutxienez gehitu beharko direlarik, planteamendu hauek kontuan hartuta:

    1. Egiturazko plantilla handitzeko konpromisoa talde profesional guztietan, 2007-2009 aldian, gutxienez 787 lanpostu gehituz, horrela banatuta:

LMTko medikuak eta pediatrak

202

At. Espezializatuko medikuak

200

Lehen Mailako Atentzioko EUD

100

Emaginak

20

Fisioterapeutak

10

Teknikari espezialistak

35

Lehen Mailako Atentzioko Erabiltzaileak Atenditzeko langileak

50

Erizaintzako laguntzaileak

80

Beste kategoria batzuk (A2, C2, C3, D2, zeladoreak eta abar)

90

  1. Beharrezkotzat jotzen bada, zenbait unitateko lan-erritmoak eta lan-kargak aztertzeko konpromisoa, akordio hau sinatu duten alderdiekin batera, dotazio berrien esleitzeari dagokionez adostuta hartzen diren ondorioak onartuko direlarik. Konpromiso hori burutuko da adostuko diren Atentzio Espezializatuko 15 unitatetan, akordio hau sinatu dutenekin adostutako ebaluazio-irizpide orokorren arabera, akordioa sinatu eta lehenengo zortzi hilabetetan. Era berean, adostu egin da edozein kasutan ere gutxienez EUDen 90 lanposturi eta erizaintzako laguntzaileen 25 lanposturi eragingo diela.

  2. Aurreko ataleko konpromisoa bukatutakoan, Atentzio Espezializatuko beste 15 unitate batzuk adostuko dira azterlan hau berriro egiteko. Sei hilabetetan bukatzeko konpromisoa adostu da eta edozein kasutan ere gutxienez EUDen 90 lanposturi eta erizaintzako laguntzaileen 25 lanposturi eragingo diela.

  3. Aurreko ataleko konpromisoa bukatutakoan, Atentzio Espezializatuko beste 15 unitate batzuk adostuko dira azterlan hau berriro egiteko. Sei hilabetetan bukatzeko konpromisoa adostu da eta edozein kasutan ere gutxienez EUDen 90 lanposturi eta erizaintzako laguntzaileen 25 lanposturi eragingo diela.

  4. Ebaluazio-irizpideetarako proposamena:

    • Ohe-kopurua

    • Batezbesteko egonaldia

    • Errotazio-indizea

    • Pazienteen profila

    • Paziente periferikoen % (ektopikoak edo desplazatuak)

    • Arratsaldeko jarduera

    • Ingresu programatu/urgenteen zerrenda

    • Pertsonal-dotazioa oheko

    • Pertsonaleko errefortzuak erabiltzea aldi batean

    • Unitate bereziren batek agian behar izango dituen beste irizpide espezifiko batzuk

  5. Konpromiso hauek bukatutakoan, metodologia hau erabiltzen jarraituko da unitateetako pertsonal ez fakultatiboaren dotazioak ezartzeko.

    1. – Euskalduntzea.

      1. Hizkuntz eskakizunak egiaztatzeko urtean deialdi bi egitea.

      2. Ikasteko kreditua bukatuta edukitzeagatik IVAPek matrikula ordaintzen ez duenean, langile horiei Osakidetzak euskera ikastaro horiek finantzatzea, zenbait baldintzatan.

      3. Euskera ikasteko liberazioen diru-dotazioa % 30 handitzea.

      4. Akordio hau sinatu dutenek Euskera Planaren Jarraipen Batzordea osatuko dute, alde batetik, Euskera Planaren abiaraztea ebaluatu, garatu eta sustatzeko eta beste alde batetik, horren esparru orokorrean euskeraren erabilera sustatzeko plan hori definitzeko profesional eta erabiltzaile euskaldunen arteko eguneroko harremanetan. Testuinguru horretan aztertuko da nola ezarri sistema bat, hizkuntz eskakizunak egiaztatzeko prozesuan arrakastarik ez duten langile finko euskaldunek Osakidetzako ziurtagiri espezifiko bat lortu ahal izateko. Ziurtagiriak bermatuko du langile horrek baduela gaitasun-maila nahikoa euskerazko ahozko komunikazioan eta horrela, deitzen diren mugikortasun-prozesuen barruan, derrigortasun-data igarota duten lanpostuetan lanean hasteko aukera izango du.

    2. – Guardiak (etengabeko atentzioa).

      Guardiak ordaintzea orduko balioan (I. eranskina + Ospitalizazioko osagarria; zati urteko lanaldi arruntaren orduak), hiru urteko aldi batean (2007-2009), etengabeko atentzioko zerbitzu asistentzialak egiten dituzten kategoria guztiei, eskualde sanitarioetako landa-inguruneetako guardiak barne.

    3. – Zerbitzuak kanporatzea.

      Osakidetzak konpromisoa hartzen du beste arlo edo zerbitzu batzuk ez kanporatu edo pribatizatzeko.

      Dena dela, eta salbuespeneko kasuetan, Ente Publikoak berak lehentasunez hartuko du bere gain arlo edo zerbitzu hori.

      Edozein kasutan ere, eta jadanik badiren zerbitzuak azpikontratatu edo kanpora ateratzeari dagokionez, baldintza hauek bete beharko dira:

      • Azpikontratatutako enpresetako langileei bermatuko zaie gutxienez, ordainsariei eta lan-baldintzei dagokienez, euren jardueragatik aplikatu behar zaien sektore-hitzarmena, homologatzeko beharrezko prozesuak betetzen badira.

      • Azpikontratatutako zerbitzuak esleitzen zaizkion enpresek ezin izango dizkiote zerbitzu horiek hirugarren enpresa bati esleitu.

      • Zerbitzu bera berriro esleitzen denean, eta plantillen egonkortasuna lortu ahal izateko, esleipendun berri horiek bermatu behar izango dute langileen subrogazioa.

      • Baldintza-pleguek Lan Arriskuak Prebenitzeko Legea bermatzeaz gain, ezbehar-indizerik txikienak saritu beharko dituzte.

      • Plantilla egonkorreko indizerik altuena duten enpresak sarituko dira.

      • Euren jarduera burutzeko, enpresa esleipendunek harreman zuzena izaten badute Osakidetzako bezeroekin, enpresa horiei eskatu beharko zaie Hizkuntz Normalizazioko Planak ezarritako baldintzak betetzea arlo edo alde horietarako.

      • Osakidetzak hilabeteko epean ondorengo alderdien berri emango die arlo horretako langileen ordezkariei:

      • Enpresa esleipendunaren identitatea.

      • Kontrataren helburua eta iraupena.

      • Langile-kopurua eta kontratatzeko moduak.

      • Jarduera garatuko den lekua.

        Goian aipatutako horiek kontrataziorako baldintza orokorren pleguan sartu behar izango dira akordio hau sinatu eta gehienez hiru hilabeteko apean.

        Osakidetzak, akordio hau sinatuta, bere gain hartzen du Bizkairako ikuztegi zerbitzu propioa sortzeko konpromisoa. Konpromiso horren arabera, zerbitzua akordio honen indarraldian zehar abiaraziko da eta Osakidetzako zentroek azpikontratatutako zerbitzuak arian-arian hartuko ditu Osakidetzak bere gain, dagozkien kontratuak amaitu ahala.

    4. – Autokontzertazioa.

      Printzipio orokor gisa, aldi baterako kontratazioari emango zaio lehentasuna, Osakidetzako aldi baterako kontratazioko zerrendetan dauden langileen bidez, ezinezkoa denean izan ezik. Azken kasu horretan itxaronzerrendako produktibitate-osagarriaren bidez ordainduko da.

      Adostutakoaren jarraipena egin ahal izateko, Osakidetzak bidaliko dizkie Akordioaren Batzorde Paritarioko kideei betetze-mailaren gaineko aldizkako txostenak, sei hilez behin.

    5. – Enplegu publikorako eskaintza 2008.

      2008an egingo den Enplegu Publikorako Eskaintzaren gainean, bere egunean adostu zena, gutxienez 2.000 lanpostu sartzeko konpromisoa hartu da, prozesua behin betiko ebazten denean zenbatu beharreko kopurua, lanpostu sortu berriak eta prozesuan zehar sortzen diren lanpostu hutsak gehituz.

    6. – 2007-2009 akordioaren gehigarriak.

      1. Pertsonal fakultatiboari buruz aipatutakoek kategoria guztietarako balio dute, hala dagokionean.

        10. artikuluaren 4. atalak, Lehen Mailako Atentzioko Foroari dagokionak, landa-inguruneko erizaintzako pertsonalaren trebakuntza ere jasoko du.

      1. Konpromisoa hartu da zentroetako diplomatu sanitarioen osasun-zientzietako irakaskuntzako tutoreen figurak 2008ko abenduaren 31 baino lehen arautzeko, horrela aitorpen ekonomikoa eman eta karrera profesionalean baloratzeko.

      2. Osakidetzak onartu du prestakuntzan dauden emaginentzako (BAEE) plaza gehiago eskaintzeko bitartekoak jartzea. Halaber onartu da akordio hau sinatu eta hiru hilabeteko epean azterketa bat egitea, eremu horretako langileen aldi baterako aitorpen ekonomikoa egin ahal izateko, aitorpen hori onartuko balitz.

      3. Ikastaroak egiten badira Osakidetzak hala eskatuta, ikastaro horietan emandako denbora guztia benetan lan egindako denboratzat hartuko da (19. artikulua).

        38.9. artikulua. Zerbitzu-beharrak direla eta, zuzendaritzak langileei egutegian jarritako oporrak aldatzen badizkie, bi lanegunen konpentsazioa benetako lanordu bezala kontatuko da.

        54. artikulua. Baimena ematea BAME (Barne Mediku Egoiliarra) edo BAEE (Barne Erizain Egoiliarra) azterketa egitera joateagatik.

      1. Sei hilabeteko epean onartuko da Osakidetzan lanean sexu-erasoei aurre egiteko protokoloa.

      2. Sei hilabeteko epean onartuko da Osakidetzan sexuagatiko bazterkeriari aurre egiteko protokoloa.

      3. Osakidetzako Zuzendaritzaren eta sindikatu sinatzaileen artean formalizatuko da Osasun Sistema Publikoko langileak ez erasotzeko adierazpen publikoa.

      4. Lehen Mailako Atentzioan larunbatetan eman beharreko zerbitzuak betetzeko sistema aztertu eta adostuko da berau antolatzeko eta ordaintzeko berariazko sistema bat erabiliz. Sistema hori eta berorren ordainsari-ondorioak 2008ko beranduenik uztailaren 1ean hasiko dira.

      5. Akordioaren 97. artikuluan jasotzen da pertsonal medikoari osagarri pertsonala aitortzen zaiola lanpostu berriak sortzearen ondorioz kupoak birbanatzen direnean. Hori guztia aplikatuko zaio egoera berean dagoen kupoko eta zonako erizaintzari eta EAPko pertsonalari ere.

      1. 103. artikuluaren hirugarren paragrafoko betekizuna, ospitalizazioko osagarriari buruzkoa, kentzea adostu da.

      2. Konpromisoa hartu da normalizatutako jardunaldia gainditzen duten ohiko jardunaldiengatik edo estandarizatu gabeko ordutegiengatik sortzen diren egoerak sei hilabeteko epean aztertzeko, balizko mantenu-ordaina edo aplikatu beharreko sistemari dagokionez.

      3. Konpromisoa hartu da Lehen Mailako Atentzioko Erizaintzako pertsonalari ohiko jardunaldian lan-baldintza bereziak ordaintzeko moduak adosteko, batik bat, lehen mailako atentzioan sakabanatutako zentro bitan edo gehiagotan emandako zerbitzuengatik.

      4. Akordioaren 20. artikuluan jasotako borondatezko erretiroagatiko sariak gehitu egingo dira, ondorengoak izango direnak:

Adina

Hileko-kopurua

60 urte

21 hileko

61 urte

17 hileko

62 urte

13 hileko

63 urte

7 hileko

64 urte

4 hileko

  1. Akordioaren I. eranskineko 1. puntuan (OLT/EUD Espezialisten kategoriaren zerrenda) Lan-Osasuneko Unitateak sartuko dira.

  2. Lan-osasuneko Osakidetzako sistema korporatiboaren OHSAS egiaztapenaren prozesua dela eta, prebentzioko ordezkariek horretarako denbora gehiago behar izango dutela kontuan izanda, akordio hau sinatzen duten sindikatuetako prebentzioko ordezkariek horretarako behar izango duten ordu-kreditua egokituko da.

  3. Senideen gaixotasun larria, ospitalizazioa edo heriotzagatiko lizentzia dela eta, akordioaren 47.1. artikuluaren a) eta b) ataletan jasotako egun baliodunen aipamena ulertuko da karteldegiaren araberako lanegun efektiboei buruzkoa dela, txandaka lan egiten duten langileentzat.