Lehendakaritza

Arautegia

Inprimatu

50/2008 DEKRETUA, martxoaren 18koa, euskal etxeentzako diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 69
  • Hurrenkera-zk.: 2143
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/03/18
  • Argitaratze-data: 2008/04/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Maiatzaren 7ko 94/1996 Dekretuaren bitartez, euskal etxeei laguntzeko programa bati ekin zitzaion. Diru-laguntza horien araubide hori ondoren ekainaren 6ko 97/2000 Dekretuz eta ekainaren 10eko 124/2003 Dekretuz aldatu zen.

2007ko uztailean Bilbon egin zen Euskal Gizataldeen IV. Mundu Biltzarrean, euskal etxeek indarrean zegoen dekretua aldatu eta berritzeko proposamen batzuk egin zituzten. Guzti horri deialdiz deialdi jasotako esperientzia gehituta, beharrezkotzat jotzen da araubide berria onartzea.

Araubidea bere osotasunean ezagutzera emateko, testu berri bat idaztea erabaki da, aurrekoa indargabetuz. Berrikuntzen artean aipagarrienak dira, alde batetik, diru-laguntza jaso ahal izateko gutxieneko puntuaketa batera iritsi beharra eta, bestetik, urtero-urtero, deialdia onartzen duen Ebazpenean etorriko direla jasota diruz lagunduko diren jarduera eremuak, eta baita zenbatekoak eta gutxieneko eta gehieneko kopuruak ere.

Ondorioz, Lehendakaritzaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2008ko martxoaren 18an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Dekretu honen helburua Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpoko euskal etxeei eta euskal etxeon federazio eta konfederazioei diru-laguntzak emateko araubidea ezartzea da.

Maiatzaren 27ko 8/1994 Legearen 2. eta 6. artikuluek aipatzen dituzten euskal etxeek eta euskal etxeon federazio eta konfederazioek eskatu ahal izango dituzte dekretu honen bitartez arautzen diren diru-laguntzak.

Euskal etxeek diru-laguntzok eskatu ahal izateko, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo dauden Euskal Etxeak aitortu eta erroldatzea arautzen duen 318/1994 Dekretuaren 4. eta 5. artikuluetan Euskal Etxeei ezartzen zaizkien betebeharrak bete beharko dituzte.

Horrez gain, diru-laguntzak jaso eta eskuratu ahal izateko, esleipendunek beste baldintza bat ere bete beharko dute, hots, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorrak edo horren erakunde autonomiadunek emandako tankera bereko diru-laguntza eskatzeko prozedura batean irekitako zigortzeko edo itzultzeko edozein prozedura amaitu egin beharko da, baldin eta oraindik izapidetzen ari bada.

  1. – Dekretu honetan aurreikusitako diru-laguntzak jarduerak eta gastu osoak edo gastuon zati bat finantzatzera bideratuko dira, honako helburu hauek betetzeko: euskal etxeen baldintzak hobetzea, eta kanpoko euskal gizataldeen artean eta kokatuta dauden herrialdeen eta Euskadiren artean kultura, gizarte eta ekonomia harremanak sustatu eta sendotzea. Zehazki, jarduerak honako arlo hauetakoak izan daitezke:

    • Euskal etxeen funtzionamendu gastuak, eta irabazi asmorik gabe egiten diren urteko programak edo jarduera zehatzak (IV. kapitulua), honako hauek lehenetsiz:

    • Gazteria.

    • Emakumea.

    • Kanpo irudia eta komunikazioa.

    • Memoria historikoaren berreskurapena.

    • Euskal Etxeen azpiegitura eta ekipamendu gastuak (VII. kapitulua), honako hauek lehenetsiz:

    • Katastrofeen ondoriozko kalteen konponketak.

    • Hesi arkitektonikoak ezabatzea.

    • Euskal Etxeen egoitza berriak eraikitzea.

    • Gazteentzako tokiak egokitzea.

    • Gazteen eta emakumeen ekitaldietarako teknologia berriak ezartzea.

  2. – Aurreko zatian jasotakoari dagokionean, urteroko deialdia onartzen duen Ebazpenean diru-laguntzaren xede izango diren jarduera eremuak eta zenbatekoak zehaztuko dira.

Gastu modalitate bakoitzean (IV. kapitulua edo VII. kapitulua) diru-laguntzak esleitzeko, lehiaketa prozedura erabiliko da, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Orokorraren Araubidearen Testu Bateginaren azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 51.4 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Horretarako, modalitate bakoitzean aurkeztutako eskabideak alderatuko dira, eskabideen artean lehentasun-ordena ezartzeko Dekretu honetan modalitate bakoitzeko ezarri diren balorazio irizpideen arabera. Aukeraketa fasean puntuen % 30a lortu dutenen artetik balorazio handienak lortu dituzten eskabideei esleituko zaizkie diru-laguntzak, gastu modalitate bakoitzeko kredituak agortu arte.

  1. – Diru-laguntzak esleitzeko irizpideak direla-eta, kontuan hartuko da, 8/1994 Legearen helburuekin bat egiteko, erakunde eskegilean nahiz programan, ekintzan edo jardunean bestelako baldintzarik gertatzen den aldi berean. Baldintza horiek urtero zehaztuko dira deialdi ebazpenean eta programa eta ekintzak baloratzeko eta aukeratzeko irizpidetzat erabiliko dira, honako arlo hauek gutxienez aipatuz:

    1. Azpiegitura eta ekipamendu gastuetarako:

      • Euskal etxea, federazioa edo konfederazioa sendotzeko edota handitzeko garrantzia.

      • Aurkeztutako proiektuaren bideragarritasuna.

      • Proiektuaren premia eta egokitasuna.

    2. Ohiko gastuetarako eta programak eta jardunak antolatzeko gastuetarako, honako irizpide hauek erabiliko dira:

      • Euskadirekiko eta beste herrialde batzuetan errotutako euskal gizataldeekiko harreman sozial, ekonomiko eta kulturalak indartzea, eta euskal kultura zabaltzea.

      • Euskal etxea, federazioa edo konfederazioa sendotzeko edota handitzeko garrantzia, barne kohesioa bultzatuz.

      • Erakunde eskegilearen jardun ibilbidea.

      • Burutuko diren programa, ekintza edo jardunen genero ikuspuntua.

  2. – Aurreko horietaz gain, urteroko deialdian beste baldintza batzuk har daitezke kontuan programak baloratzeko eta aukeratzeko irizpidetzat.

  3. – Deialdi ebazpenak aukeraketan erabiliko diren irizpideen neurri zehatza ezarriko du.

  1. – Emandako diru-laguntzek ezingo dute eskatzaileak eskatutako zenbatekoa gainditu eta euskal etxe, federazio edo konfederazio eskatzaileak aurkeztutako gastuen aurrekontuan jasotako gastu zenbatekoaren ehuneko ehunera (% 100) irits daitezke.

  2. – Baloratzeko eta aukeratzeko fasean 4. artikuluan jasotako puntuaketa jasotzen duten eskatzaileei ematen zaien diru-laguntzaren zenbatekoa zehazteko, aurrekontuan jasotako gastu zenbatekoa oinarri hartuta, bakoitzak lortutako puntuazioaren ehuneko baliokidea ezarriko zaio, eta puntuazio gehienetik gutxienera banatuko dira zenbatekoak, bakoitzari dagokiona esleituz.

  3. – Halere, urteroko deialdia egiten duen Ebazpenean diru-laguntzaren gehieneko eta gutxieneko zenbatekoak ezarri ahal izango dira. Hau da, aurreko atalean baloratzeko eta aukeratzeko fasean zenbatekoa zehazteko ezarritako formula erabilita ateratzen den zenbatekoa gutxieneko zenbateko hori baino txikiagoa ateratzen bada, ez da diru-laguntzarik emango.

  4. – Nolanahi ere, emandako diru-laguntzaren zenbatekoak hori kalkulatzeko kontuan izandako gastu aurrekontuarekiko suposatzen duen portzentaia bera izango da aplikatuko dena justifikazioaren ondoren likidazioa egin eta, hala badagokio, 15. artikuluaren jasotako datorren bigarren ordainketa egiteko orduan.

Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Zuzendaritzaren bitartez, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia arduratuko da diru-laguntzon araubideak berekin dakartzan kudeaketa lanez.

Lehendakaritzako idazkari nagusiak urtero egingo du dekretu honetan araututako diru-laguntzetarako biltzeko deia ebazpen bitartez.

Urteroko deialdi-ebazpenak honako hauek jasoko ditu: diru-laguntza xede izan daitezkeen jarduera eremuak eta horien zenbatekoak; aurrekontuetan jasotako diru kopurua gastu modalitate bakoitzean (IV. kapitulua edo VII. kapitulua) ekitaldi horretako diru-laguntzak esleitzeko; proiektuak baloratzeko eta aukeratzeko erabiliko diren irizpideak eta horien ponderazioa; eskabideak aurkezteko tokia eta epea eta eskabide eredua; eta 11. artikuluan aipatutako Ebaluazio Batzordearen kideak.

  1. – Euskal etxeek honako agiri hauek erantsi beharko dizkiete eskabideei:

    1. Diruz lagundu nahi den programa, ekintza edo jarduera deskribatzen duen txostena, horien arteko lehentasunak finkatuz.

    2. Programa, jarduera edo ekintza burutzeko kostuen aurrekontua, aurreikusitako irabazi eta gastuak berariaz adieraziz (azpiegitura edota ekipamendu inbertsioak direnean, profesional aditu batek egindako proiektua eta aurrekontua erantsi beharko dira).

      Aurrekontuak tokian tokiko moneta nazionalean aurkeztuko dira, eta Ebaluazio batzordeak egingo du trukea euroarekiko, eta horretarako urteroko deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den eguneko trukea ezarriko du.

    3. Euskal etxeak diru-laguntza deialdiaren aurreko urteko aurrekontu ekitaldian izan dituen diru sarreren eta gastuen balantzea.

    4. Euskal etxeak diru-laguntza deialdiaren aurreko urteko aurrekontu ekitaldian burutu dituen jardueren txostena.

    5. Diru-laguntza eskatu duen erakundearen zuzendaritza organoetan eta erakunde horrek antolatutako ekintzetan emakumeak duen parte hartzeari buruzko txostena.

  2. – Eskabideak euskal etxearen, etxeon federazio edo konfederazioaren legezko ordezkariak egin beharko ditu. Bestelako pertsona fisiko batek ere egin ahalko ditu euskal etxeak, etxeon federazio edo konfederazioak horretarako baimena ematen badio. Horrelakoetan, behar bezala egiaztatu beharko da horretarako ahalmena duela.

  1. – Diru-laguntza eskabideetan zehaztapen guztiak jaso ez badira edota eskabideari aurreko artikuluan adierazitako dokumenturen bat erantsi ez bazaio, erakunde eskatzaileari eskatuko zaio hutsa zuzen dezala edo beharrezko dokumentuak bidal ditzala hamar eguneko epean; eta adieraziko zaio horrela egiten ez badu eskabideari uko egin diola ulertuko dela.

  2. – Hutsa zuzentzeko edota beharrezko dokumentuak bidaltzeko epe hori igarota -jakinarazten den egunaren biharamunean hasiko da kontatzen epea-, eskabideari uko egin zaiola ulertu beharko da. Horretarako, ebazpen bat eman beharko da aurretik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 42. artikuluan jasotako baldintzetan.

Gastu modalitate bakoitzean aurkeztutako eskabideak aztertzeko, ebaluazio batzorde bat eratuko da deialdi bakoitzean. Honako hauek izango dira batzorde horretako kide: Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia edo eskuordetzen duen pertsona -batzordearen burua izango da-, Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako zuzendaria edo eskuordetzen duen pertsona, eta Lehendakaritzako hiru pertsona. Diru-laguntzen urteko deialdia egiteko ebazpenaren bitartez izendatuko dira hiru pertsona horiek.

Ebaluazio batzorde honek aurkeztutako eskabideak aztertuko ditu, horien edukia deialdiaren terminoetara egokituz. Horretarako aurrez euskal etxe eskatzailearekin harremanetan jarriko da eta bere onarpena eskatuko dio. Ondoren, baloratzeko eta aukeratzeko irizpideen arabera baloratuko ditu. Beraz, 6. artikuluan aurreikusitako kuantifikazio prozedura ezarriz, diru-laguntzak esleitzeko proposamena egingo dio organo eskudunari.

  1. – Lehendakaritzaren idazkari nagusiak, Ebaluazio Batzordeak egindako proposamena ikusirik, diru-laguntzen esleipena ebatziko du. Ebazpenak diru-laguntzen titularrak eta kuantifikazioa adieraziko ditu, ohiko gastuak eta inbertsio gastuak bereiziz.

  2. – Deialdiaren baldintzak bete arren deialdiko diru baliabideak agortzeagatik diruz lagundu gabeko euskal etxeak geratzen badira, ebazpenak beste hamar ere jaso ditzake, lehentasun ordenaren arabera, uko egiterik izanez gero ordezko izan daitezen. Kasu horretan, diru-laguntzak izan dezakeen gehienezko diru-kopurua zehaztuko da, ezingo delarik izan uko egiteetatik letorkeena baina handiagoa.

    Ordezkapenak eragina izateko, erakunde onuradunak ukoa aurkeztu beharko du 13.1 artikuluan ezarritako epean.

  3. – Ebazpenak amaiera emango dio Administrazio bideari eta euskal etxeei edo erakunde eskatzaileei jakinaraziko zaie bakoitzari bere komunikazioa bidaliz horretarako finkatu duten helbidera, urteroko deialdi ebazpena indarrean jarri eta sei hilabete igaro baino lehenago. Horrez gain, Euskal Autonomia Erkidegoaren Ogasun Orokorraren Araubidearen Legearen 49. artikuluan jasotakoa betetzeko eta guztion ezagutzarako Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ere argitaratuko da.

  4. – Epe hori igarota ebazpenik argitaratu ez bada, diru-laguntza eskabidea gaitzetsi dela ulertu beharko da, Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 44.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Dekretu honetan araututako diru-laguntzak jasotzen dituzten onuradunek honako betebehar hauek izango dituzte:

  1. – Esleitutako diru-laguntza onartzea. Horretarako, pertsona/erakunde onuradunek hamabost eguneko epea dute, diru-laguntza esleitu zaiela jakinarazteko idazkia jasotzen dutenetik aurrera, diru-laguntzari uko egiteko berariaz eta idatziz. Horrela egiten ez badute, diru-laguntza onartutzat emango da.

  2. – Agindutako helburua betetzeko erabiltzea diru-laguntza, 17. artikuluan ezarritakoa gertatzen ez bada.

  3. – Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak, beren eginkizunak betetzeko, deialdi bakoitzean jasotako diru-laguntzei buruz eskatzen dieten informazioa ematea.

  4. – Eusko Jaurlaritzaren esku uztea diruz lagundutako jardueraren kostua estaltzen duten agiriak; jatorrizko agiriak kontabilitate agiritegian gorde beharko dituzte Eusko Jaurlaritzak egin dezakeen edozein inspekziorako.

  5. – Erakunde publiko edo pribatuetatik helburu bera betetzeko bestelako diru-laguntza edo baliabiderik lortzen badute, horren berri ematea Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiari.

  6. – Diruz lagundutako programetan erabiltzen diren edozein motatako euskarrietan edo programa horiei buruzko argitalpenetan, Eusko Jaurlaritzaren laguntzaren berri ematea. Horretarako, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiari galdetuko diote zein den Korporazio-Identitateari buruzko Eskuliburuan jasotakoen artetik markarik egokiena.

Dekretu honetan aurreikusitako diru-laguntzak bateragarriak dira beste edozein erakunde publiko zein pribatuk helburu bera lortzeko eman ditzakeen beste laguntza batzuekin, beti ere horrek gain-finantzaketarik ez badakar. Gain-finantzaketarik izanez gero, ahalik eta gehien gutxituko da diru-laguntzaren zenbatekoa.

Honela zatikatuko da diru-laguntzaren ordainketa:

  1. Diru-laguntzaren % 75 diru-laguntza onartu ondoren ordainduko da.

  2. Gainontzeko % 25, diruz lagundutako jardueraren kostu guztiari dagozkion agiriak jaso eta aztertu ondoren, beti ere aurkeztutako aurrekontuaren % 100 estaltzen badute.

  1. – Diru-laguntza jasotzen duten erakundeek ondoko agiri hauek aurkeztu beharko dituzte diruz lagundutako ekintza amaitu eta handik sei hilabete igaro baino lehen, eta gehienez ere, hurrengo ekitaldiko martxoaren 31 baino lehen:

    1. Diru-laguntza jaso duen programa, jarduera edo ekintza burutzeari buruzko txosten zehatza.

    2. Diruz lagundutako ekintzak sortutako gastuak justifikatzeko agiriak.

  2. – Agiriok onartzeko, argi eta garbi adierazi beharko dute gastua eragin duen kontzeptua, gastu hori burutzeko denbora-eremua, baita dokumentua eman duen erakundearen izena eta jaso duenarena ere.

  3. – Justifikatu beharreko kopuruak zenbatzeko, lehenengo ordainketa burutzen den eguneko moneta trukea hartuko da aintzat.

  1. – Diru-laguntza emateko kontuan hartu diren baldintzak aldatzen badira -beti ere, diru-laguntzaren helburua bete dela ulertuz gero- edota beste edozein erakunde publiko edo pribaturik helburu bera betetzeko bestelako diru-laguntzarik lortu bada, diru-laguntzen esleipen ebazpena aldatzea ekarriko du horrek. Horretarako, Lehendakaritzako idazkari nagusiak aldatze ebazpena emango du esleitutako diru-laguntzen zenbatekoak egokitzeko.

  2. – Programa, jarduera edo ekintza bat euskal etxeen aurrekontuen kontura diruz lagundu eta, dena delakoarengatik, eskaeran ezarritako baldintzetan aurrera eramaterik ez badago, egoera horren berri eman beharko zaio Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiari. Horrelakoetan, eta esleipen ebazpena aldatzea egoki ez bada, Lehendakaritzaren idazkari nagusiak beste ebazpen bat emango du emandako diru zenbatekoa itzul dadin eskatzeko, hala balegokio.

Egindako gastuak Dekretu honetan jasotakoaren arabera justifikatzen ez badira, aurkeztutako datuak okerrak badira, jasotako diru-laguntza eskabidean adierazitako helburuaz bestera erabiltzen bada, edo Dekretu honetan edo urteko deialdiaren ebazpenean ezarritako baldintzak betetzen ez badira, ordura arte jasotako diru-laguntza guztia gehi legezko interesak itzuli beharko dira, Euskal Autonomi Erkidegoaren Ogasun orokorraren Araubidearen Legean eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren II tituluan diru-laguntzak itzultzeko jardunbide orokorraz aurreikusitakoaren arabera.

Diru-laguntzok berekin dakartzaten betebeharrak ez betetzea lege-haustetzat jo daiteke -aurretik zigor espedienteari hasiera eman bazaio-, eta horrek, Euskal Autonomi Erkidegoaren Ogasun orokorraren Araubidearen Legearen 63. artikuluan eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren II tituluan diru-laguntzak itzultzeko jardunbide orokorrean ezarritakoaren arabera, zigorra ekar dezake.

Dekretu hau indarrean jartzen denean, indargabetuta geratuko da ekainaren 10eko 124/2003 Dekretua, euskal etxeentzako diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duena.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2008ko martxoaren 18an.

Lehendakaria,

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (12)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.