Ogasun eta Finantza Saila

Arautegia

Inprimatu

95/1998 DEKRETUA, ekainaren 2koa, Landaberriren eta Landa Garapenerako Kontseilu Aholkulariaren antolamendu eta funtzioamenduari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Industria, Nekazaritza eta Arrantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 104
  • Hurrenkera-zk.: 2498
  • Xedapen-zk.: 95
  • Xedapen-data: 1998/06/02
  • Argitaratze-data: 1998/06/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Sailak; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuaren 24.1 atalean xedatzen denez, aldizkari horretan argitaratutako testuetan gerta daitezkeen tipografia edo inprimaketa mailako errakuntzak zuzentzea Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari dagokio, nahiz bere kabuz nahiz doakion organo edo erakundeak eskatuta; baina hori guztiori, baldin eta errakuntzek xedapenen esanahia aldatu edo horiei buruzko zalantzak sortzen badituzte.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren argitalpenak arautzen dituen apirilaren 7ko 67/1998 Dekretua 1998ko apirilaren 30ean argitaratu zen Euskal Herri Agintaritzaren Aldizkarian, 79 zenbakian, eta lehen aipatutako moduko akats bat gertatu denez, ondoren zuzentzen da akats hori:

7305. orrialdean, Azken Xedapenetatik lehenengoan, 2. puntuan, honakoa esan beharrean:

«2.– Dekretu hau indarrean sartu eta hilabete bira, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak Arazo Ekonomikoetarako Batzorde Ordezkariari bidaliko dio Argitalpenen Urteko Programa».

honakoa esan behar du:

«2.– Dekretu hau indarrean sartu eta hilabete bira, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak Arazo Ekonomikoetarako Batzorde Ordezkariari bidaliko dio Argitalpenen Urteko Programa, Batzordeak berak onar dezan».

Landa Ingurunearen Garapenerako apirilaren 8ko 10/1998 Legearen 9.3. atalean ezartzen denez, Eusko Jaurlaritzak —dekretu bidez— Landaberriren antolamendu eta jardunerako arauak ezarri behar ditu, baita Landa Garapenerako Kontseilu Aholkulariaren osaketa eta funtzionamendua (gehienez hamabost kide izango ditu), eta sortzen diren lantaldeena finkatu ere. Aldez aurretik, baina, foru aldundiei eta Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritasunik handiena duen udalerri elkarteari entzun behar die Eusko Jaurlaritzak.

Beraz, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiei eta EUDEL-Euskal Udalerrien Elkarteari entzun ondoren, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1998ko ekainaren 2an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hau

  1. atala.– Lehendakaria.

  1. – Lehendakariaren eginkizunak hauek dira:

    1. Landaberri ordezkatzea.

    2. Bilkura arruntetarako eta apartekoetarako deialdiak erabakitzea, eta bileretarako aztergaien zerrenda finkatzea, 4.1. atalean xedatutakoaren arabera.

    3. Bileretako buru jardutea, eztabaidak moderatzea, eta, bidezko arrazoirik egonez gero, eztabaidak etetea.

    4. Legeak betetzen direla bermatzea.

    5. Landaberriren erabakien ziurtagiriak eta aktak ikusonestea.

    6. Landaberriko lehendakaria izateari datxekion beste edozein eginkizun betetzea.

  2. – Lehendakaria absente edo gaixorik egon badadi, edo legezko beste arrazoirik gerta badadi, Landaberriko kideetariko batek ordazkatuko du lehendakaria. Landaberriren osoko bilkurak aukeratuko du ordezkoa.

  1. atala.– Landaberriko kideak.

  1. – Landaberriko kideen eginkizunak hauek dira:

    1. Bileretarako deialdia jasotzea, bilera eguna baino zazpi egun lehenago, beranduen jota. Deialdiarekin batera, aztergaien zerrenda eta aztergaiei buruzko informazioa jasoko dute. Informazioaren ezaugarriengatik, informazio osoa ematea oso garestia edo zaila bada, lehendakariak ahalmena izango du Landaberriko kideei informazioa nola eman erabakitzeko, epe beraren barruan betiere.

    2. Bileretako eztabaidetan parte hartzea. Landa Ingurunearen Garapenerako Legearen 9.1. atalaren azken lerroaldean ezarritakoaren ondorioz parte hartzen dutenei dagokienez, haien eskumeneko gaiak jorratzen direnean eta bilerara etortzeko deitzen zaienean hartuko dute parte, ez beste inoiz.

    3. Botoa emateko eskubidea erabiltzea eta boto partikularra azaltzea, baita botoaren nondik norakoa eta botorako arrazoiak adieraztea ere. Botazioetan ezin dira abstenitu.

    4. Erregu-galderak egitea.

    5. Esleitutako eginkizunak betetzeko behar den informazioa lortzea. Landa Ingurunearen Garapenerako Legearen 9.1. atalaren azken lerroaldean aipaturiko pertsonek haien eskumeneko gaiei buruzko informazioa lortuko dute.

    6. Landaberriko kidea izateari datxekion beste edozein eginkizun betetzea.

  2. – Landaberriko kideren bat absente edo gaixorik egon badadi, edo legezko beste arrazoirik gerta badadi, hauek izango dira ordezkoak:

    1. Eusko Jaurlaritzako sailburuen kasuan, kideak berak ordezko izendatzen duen sailburua.

    2. Foru diputatuen kasuan, foru aldundi bakoitzaren arauekin bat etorriz izendatuko dira ordezkoak.

    3. Udalerrien ordezkarien kasuan, udalerrien elkarteak izendatuko ditu ordezkoak.

    4. Gainerako herri administrazioen ordezkarien kasuan, administrazioek aukeratuko dituzte ordezkoak, zeinek bere arauen eredura.

  3. atala.– Idazkaria.

  1. – Landaberriko lehendakariak aukeratuko du idazkaria, Landaberri atxikita dagoeneko Sailaren menpeko langileen artetik. Idazkaria absente edo gaixorik egon badadi, edo legezko beste arrazoirik gerta badadi, lehendakariak izendatuko du aldi baterako ordezkoa.

  2. – Idazkariaren eginkizunak hauek dira:

    1. Bileretara joatea, hizpidez baina hautespiderik gabe.

    2. Lehendakariaren aginduz, bileretarako deialdia egitea, eta kideentzako zitazioak egitea.

    3. Landaberriko kideen komunikazioak jasotzea, eta, beraz, jakinarazpenak, datu eskaerak, zuzenketak eta ezagutu behar dituen gainerako idazkiak jasotzea.

    4. Arazoak bideratzeko modua prestatzea, eta bileretako aktak idaztea eta kautotzea.

    5. Kontsultei, irizpenei, txostenei eta hartutako erabakiei buruzko ziurtagiriak luzatzea.

    6. Landaberriko idazkaria izateari datxekion beste edozein eginkizun betetzea.

      1. atala.– Deialdiak eta bilerak.

      1. – Deialdia idatziz egingo da, harako bilera egin baino zazpi egun lehenago beranduenez, 2.1.a) atalaren bigarren lerroaldean zehaztutako balizkoetan izan ezik. Landaberrik berak erabakiko du zenbatero egingo diren bilera arruntak. Lehendakariak beharrezkotzat jotzen duenean egingo da aparteko bileretako deia, edota, gutxienez, foru aldundien ordezkari guztiek edo landa udalerrien ordezkari guztiek hala eskatzen dutenean.

        Lehendakariak bileretarako deia egiteko epea laburtu ahal izango du, baldin eta horrela egitea beharrezkoa bada Landa Ingurunearen Garapenareko Legearen 10.b) atalean aipaturiko txostenak egiteko epeak bete daitezen. Deialdia egiteko epea, edonola ere, berrogeita zortzi ordukoa izango da gutxienez.

      2. – Lehendakariari dagokio beste sailburu edo foru diputatu batzuei, edota gainerako herri administrazioen ordezkariren bati deitzea, bileran jorratu behar diren gaiak sailburu, foru diputatu edo ordezkari horien eskumenekoak direnean.

      3. – Bilerak baliozkotasunez egin ahal izateko, lehenengo deialdiaz, beharrezkoa da, lehendakariaz eta idazkariaz gain, kideen erdiak bertaratu daitezen. Bigarren deialdiaz, bilerak egin ahal izateko, beharrezkoa da ordubete igaro dadin lehenego deialdia egiten denetik, eta beharrezkoa da, halaber, lehendakaria, idazkaria eta beste hiru kide bertaratu daitezen.

      4. – Ezin da aztergaien zerrendan ez dagoen gairik aztertu, eta, beraz, ezin da halako ezein gairi buruzko erabakirik hartu, Landaberriko kide guztiak bileran egon ezik, eta delako gai hori gehiengoaren botoaz presazkotzat jo ezik. Arazo horrek eragina badu Eusko Jaurlaritzako edo foru aldundietako beste Sailen baten eskumenetan, edota beste Administrazioren baten eskumenetan, orduan beharrezkoa izango da ukituriko sailburua, foru diputatua edo ordezkaria bileran egotea.

      5. – Erabakiak botoen gehiengoaz hartuko dira.

      6. – Landaberriren erabakien ziurtagiriek eta aktek bat etorri behar dute 30/1992 Legearen 27. atalean xedatutakoarekin.

      1. atala.– Lantaldeak.

      1. – Landa Ingurunearen Garapenareko Legearen 9. 2. atalean ezarritakoarekin bat etorriz, Landaberrik lantaldeak eratu ahal izango ditu, ezaugarri bereziak izan eta tratamendu espezializatua merezi duten arazoak aztertzeko. Lantalde bat eratzeko erabakian bertan zehaztuko da delako lantalde horrek zer aztertuko duen eta zenbateko indarraldia izango duen. Esleitutako gaiei buruzko azterlanak, txostenak eta proposamenak egitea da lantaldeen zeregina, eta ez beste ezein. Hortaz, lantaldeek ezin dute erabakirik hartu, eginkizun hori Landaberriren osoko bilkurari baitagokio.

      2. – Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Komunen ordezkariak, Lurralde Historikoetako foru organoen ordezkariak eta landa udalerrien ordezkariak izango dira lantaldeetako kideak. Gehienez hamar kide izango dira.

        Lantalde bakoitza eratzeko erabakian zehaztuko da zein erakunde egongo den lantaldean ordezkaturik eta zeini dagokion lantaldearen lehendakaritza. Landaberriko lehendakariak aukeratuko du lantaldeko idazkaria, Landaberri atxikita dagoeneko Sailaren menpeko langileen artetik. Lantaldeko lehendakaria absente edo gaixorik egon badadi, edo legezko beste arrazoirik gerta badadi, berak ordezkatzen duen erakundeari egokituko zaio —erakundearen beraren arauekin bat etorriz— aldi baterako ordezkoa izendatu beharra. Idazkariaren kasuan, Landaberriko lehendakariak izendatuko du ordezkoa.

      3. – Lantaldeen funtzionamenduak bat etorri behar du dekretu honen 4. atalean ezarritakoarekin. Dekretu honen 1, 2 eta 3. atalek Landaberriko lehendakariari, kideei eta idazkariari esleitutako eginkizunak izango dira, hurrenez hurren, lantaldeko lehendakariari, kideei eta idazkariari dagozkien eginkizunak.

      4. – Ukituriko landa eremuetako interes sozial eta ekonomikoak ordezkatzen dituzten elkateetako kideei eta bestelako adituei deitzeko ahalmena izango du lantaldeko lehendakariak, bileretara etor daitezen eta haiekin zerikusia duten gaiei buruzko iritzia eman dezaten.

  1. atala.– Osaketa.

  1. – Landa Garapenerako Kontseilu Aholkularia osatuko duten kideak hauek izango dira:

    1. Lehendakaria: Eusko Jaurlaritzan nekazaritza eta landa garapenaren ardura duen sailburuak izendaturiko zuzendari bat.

    2. Kontseilukideak:

      • Hiru foru aldundietan nekazaritza eta landa garapenaren ardura duten foru diputatuek izendaturiko ordezkari bana.

      • Nekazaritzarako Aholku-mahai Nazionalean ordezkaritza duten nekazaritza-elkarte profesional orokorren ordezkari bana.

      • Euskadiko Nekazarien Kooperatiben Federazioko ordezkari bat.

      • Mendi-nekazaritzako elkarteen edo landa garapenerako elkarteen hiru ordezkari, bat Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Historiko bakoitzeko.

      • Euskal Autonomia Erkidegoko elkarte enpresarialen ordezkari bat.

    3. Idazkaria: Kontseilu Aholkulariko lehendakariari dagokio bere Saileko funtzionarioen artetik idazkaria izendatzea.

  2. – Kontseiluko kideren bat absente edo gaixorik egon badadi, edo legezko beste arrazoirik gerta badadi, ordezkaturiko erakundeei egokituko zaie ordezkoa edo ordezkoak izendatu beharra.

  3. – Gainera, lehendakariak beste edonori deitu ahal izango dio bileretara, baldin eta, aztertu beharreko gaien ezaugarriak kontutan harturik, hala egitea beharrezkoa iruditzen bazaio.

  1. atala.– Eginkizunak.

  1. – Landa Garapenerako Kontseilu Aholkulariaren eginkizunak hauek dira:

    1. Landa garapenarekin zerikusia duten agente ekonomiko eta sozialei kontsulta egiteko eta haiekin elkarlanean aritzeko organoa izatea.

    2. Landa ingurunearen garapenerako programetarako hasierako proposamenei buruzko txostenak egitea, Erakunde Komunen eskumeneko gaietan.

  2. – Landa Garapenerako Kontseilu Aholkulariko lehendakariaren eginkizunak hauek dira:

    1. Kontseilua ordezkatzea.

    2. Bilkura arruntetarako eta apartekoetarako deialdiak erabakitzea, eta bileretarako aztergaien zerrenda finkatzea.

    3. Bileretako buru jardutea, eztabaidak moderatzea, eta, bidezko arrazoirik egonez gero, eztabaidak etetea.

    4. Legeak betetzen direla bermatzea.

    5. Kontseiluaren erabakien ziurtagiriak eta aktak ikusonestea.

    6. Kontseiluko lehendakaria izateari datxekion beste edozein eginkizun betetzea.

  3. – Landa Garapenerako Kontseilu Aholkulariko kideen eginkizunak hauek dira:

    1. Bileretarako deialdia jasotzea, bilera eguna baino zazpi egun lehenago, beranduen jota. Deialdiarekin batera, aztergaien zerrenda eta aztergaiei buruzko informazioa jasoko dute. Informazioaren ezaugarriengatik, informazio osoa ematea oso garestia edo zaila bada, lehendakariak ahalmena izango du kontseilukideei informazioa nola eman erabakitzeko, epe beraren barruan betiere.

    2. Bileretako eztabaidetan parte hartzea.

    3. Botoa emateko eskubidea erabiltzea eta boto partikularra azaltzea, baita botoaren nondik norakoa eta botorako arrazoiak adieraztea ere.

    4. Erregu-galderak egitea.

    5. Esleitutako eginkizunak betetzeko behar den informazioa lortzea.

    6. Kontseilukidea izateari datxekion beste edozein eginkizun betetzea.

  4. – Kontseiluko idazkariaren egikizunak hauek dira:

    1. Bileretara joatea, hizpidez baina hautespiderik gabe.

    2. Lehendakariaren aginduz, bileretarako deialdia egitea, eta kideentzako zitazioak egitea.

    3. Kontseiluko kideen komunikazioak jasotzea, eta, beraz, jakinarazpenak, datu eskaerak, zuzenketak eta ezagutu behar dituen gainerako idazkiak jasotzea.

    4. Arazoak bideratzeko modua prestatzea, eta bileretako aktak idaztea eta kautotzea.

    5. Egindako kontsulta, irizpen eta txostenei buruzko ziurtagiriak luzatzea.

    6. Idazkaria izateari datxekion beste edozein eginkizun betetzea.

      1. atala.– Deialdiak eta bilerak.

      1. – Deialdia idatziz egingo da, harako bilera egin baino zazpi egun lehenago beranduenez, 7.3.a) atalaren bigarren lerroaldean zehaztutako balizkoetan izan ezik. Landa garapenerako programetarako hasierako proposamenak aztertu behar direnean, edota Administrazio eskudunek agente sozial eta ekonomikoei kontsulta egiteko eta haiekin elkarlanean aritzeko eskatu, eta eskaera hori aztertu behar denean, lehendakariaren ardura izango da bileretarako deia egiteko erabakia hartzea. Dena dela, kontutan hartuko dira gainerako kideen eskaerak, behar adina denboraz egiten badira.

        Lehendakariak bileretarako deia egiteko epea laburtu ahal izango du, baldin eta horrela egitea beharrezkoa bada 7. atalaren 1.b) idazatian aipaturiko txostenak egiteko epeak bete daitezen. Deialdia egiteko epea, edonola ere, berrogeita zortzi ordukoa izango da gutxienez.

      2. – Bilerak baliozkotasunez egin ahal izateko, lehenengo deialdiaz, beharrezkoa da, lehendakariaz eta idazkariaz gain, kontseilukideen erdiak bertaratu daitezen. Bigarren deialdiaz, bilerak egin ahal izateko, beharrezkoa da ordubete igaro dadin lehenego deialdia egiten denetik, eta beharrezkoa da, halaber, lehendakaria, idazkaria eta beste bost kontseilukide bertaratu daitezen.

      3. – Ezin da aztergaien zerrendan ez dagoen gairik aztertu, eta, beraz, ezin da halako ezein gairi buruzko erabakirik hartu, kontseiluko kide guztiak bileran egon ezik, eta delako gai hori gehiengoaren botoaz presazkotzat jo ezik.

      4. – Erabakiak botoen gehiengoaz hartuko dira.

        GEHIGARRIZKO XEDAPENA

        Organo kolegiatuei dagokienez, 30/1992 Legean ezarritakoa aplikatuko da dekretu honetan aurreikusi ez den guztian.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen de egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Gernika-Lumon, 1998ko ekainaren 2an.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburua,

JAVIER RETEGUI AYASTUY.