Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Arautegia

Inprimatu

326/1994 DEKRETUA, uztailaren 28koa, Euskadiko Udal Kontseilua sortzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapena
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 162
  • Hurrenkera-zk.: 3027
  • Xedapen-zk.: 326
  • Xedapen-data: 1994/07/28
  • Argitaratze-data: 1994/08/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak

Testu legala

Euskal adiministrazio publikoek, biztanlegoak dituen beharrei dagokien zerbitzu publikoa egin nahiez, emankortasuna eta koordinazioa dituzte beren ihardunaren printzipio gidaritzat. Autogobernu urte hauetan zehar izandako esperientzia dela medio, printzipio horiek betetzeari buruzko iritziak elkarren artean planteiatzeko topaketaorganu baten beharra somatu da behin baino gehiagotan. Horiek horrela, bidezkotzat jo da, Udal Administrazioa eta gainontzeko euskal administrazioak elkartzeko eta euren arteko lankidetzaorganu iraunkor bat izango den topaketagune bat sortzea, era honetan, lurralde, biztanle eta, batzutan, material mailako eremu berdinean lanean ari diren administrazioek elkar ulertzeko egiazko gune bat izango luketela. Organu aunitza eta, gainera, aholkuemailea eta aztertzailea izango litzateke. Bere funtzionamendu ahalmenak eta sortzexedea, bat datoz elkarren artean. Bestalde, nabarmen jartzekoa da, antolaketarako eta funtzionamendurako askatasun zabala ematen zaiola, bere gain hartzen duen esperientzia konplexurako beharrezkoa duen autonomia eman nahiaren ondorioa izan delarik hori. Eta gure eraketa politikoa berezia denez, instituzioen arteko adostasuna hartuko du organu horrek, akordioak onartzeko formula gisa. Azkenik, koordinakuntza eta lankidetza bideek, kontseiluak dituen helburuak behar bezala lortzeko, bizkorrak eta malgutasundunak izan behar dutenez, egokitzat jo da, Euskadiko Udal Kontseilua sortzeko bidetzat dekretua erabiltzea. Ondorioz, udalen ordezkariei entzun ondoren, foru aldundiekin adostasuna lortu denez, Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako sailburuaren proposamenez eta Eusko Jaurlaritzak 1994ko uztailaren 28an egin zuen bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxeXEDATU DUT: 1. atala.- Xedea. 1.- Euskadiko Udal Kontseilua sortzen da, Euskal Autonomi Elkarteko Udal Administrazioaren, Administrazio Orokorraren eta lurralde historikoetako Administrazioaren arteko topagune izan dadin, egon daitezkeen beste lankidetzaorganu batzuren kaltetan gabe. 2.- Euskadiko Udal Kontseilua, aholkuemaile eta aztertzaile mailako organua izango da. 2. atala.- Egitekoak. 1.- Honako egiteko hauek dagozkio Euskadiko Udal Kontseiluari: a) Aurrekontu indarrik izan ez, legeek udalei horien gain eskuduntzak ematen dizkieten gaiak arautuko dituzten eta Euskal Autonomi Elkartearen legeaurreproiektuei eta lurralde historikoen foru arauei buruzko informeak ematea, era honetan, beren interesen gain eragina izan dezaketen gaietan parte hartzeko udalek duten eskubidea bete ahal izateko. b) Eusko Legebiltzarrean legemailako ekimenetarako eta Batzar Nagusien aurrean arau mailako ekimenak aurkezteko gaitasuna dutenei, udalen interesen gain eragina izan dezaketen Euskal Autonomi Elkartearen legeak eta lurralde Historikoetako foruarauak aldatzeko proposamenak aurkeztea. c) Toki mailako autonomiaren aurkakotzat jo eta ekintza publikoko sektore ezberdinak arautzen dituzten Estatuaren xedapenak aztertzea eta eztabaidatzea, agintea duten organuei xedapen horien kontrako murtziloak aurkeztu ahal izateko behar izan dadinean. d) Udal mailako eta guztientzako eta foru mailako instituzioen artean errekurtsoak banatzeko kontutan hartu beharko liratekeen irizpideei buruzko txostenak Finantza Publikoen Euskal Kontseiluari aurkeztea. e) Toki mailako entitateen eta Euskal Autonomi Elkarteko instituzioen arteko koordinazio eta lankidetzairizpideeiburuzko ekimenak, proposamenak, iradokizunak eta txostenak gertatzea. Nahiz bere iniziatibaz, nahiz Euskal Autonomi Elkarteko administrazio publikoek bere pean jarritako gaiei buruz egin ditzake proposamen horiek. f) Toki administrazioari eskuduntzak eman eta delegatzeari, kudeaketa-lanak izendatze eta zerbitzuetatik iare uzteari buruzko irizpideak aditzera ematea. g) Udal agintarien peko eremuen gain eragina duten ekintzetarako inbertsiopolitikak, oro har izan behar dituen helburu eta lehentasunekiko proposamenak lantzea. 2.- Euskadiko Udal Kontseiluak, gainontzeko legeek eman diezazkioten ahalmenak ere bereganatu ahal izango ditu. 3. atala.- Kideak. 1.- Parte hartzen duten instituzio ezberdinetako ordezkarien kidekopurua, berdina izango da Euskadiko Udal Kontseiluan. Parte hartzen duen instituzio bakoitzeko sei ordezkarik osatuko dute kontseilua. Kopuru hori aldatu ahal izango da, funtzionamendurako barnearauak kontutan hartuta. 2.- Dagokion gobernu-organuak izendatuko ditu bai Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorreko ordezkariak eta bai Foru Aldundi bakoitzekoak ere. 3.- Udaletako ordezkarien izendapena, Euskal Autonomi Elkartean indarrik handiena duen elkarteak egingo du. 4. atala.- Funtzionamendurako arauak. 1.- Kontseiluak berak finkatuko ditu funtzionamenduarauak.arauak. 2.- Kontseiluak berak aukeratuko du Kontseiluko lehendakaria, bertako kideen artetik. Bi urtetarako izango da eta epealdia luzatu ahal izango da. 3.- Euskadiko Udal Kontseiluan akordioak hartu ahal izateko, bertan ordezkariak dituzten instituzio bakoitzeko ordezkarien aldezko botoa izango da beharrezko. Instituzio maila bakoitzaren botoa, bertako kideen gehiengoaren botoen ondorioa izango da. 5. atala.- Lankidetza. Euskadiko Udal Kontseiluak, bertan ordezkariak dituzten administrazio publikoei eskatu ahal izango die laguntza teknikoa bere egitekoak bete ahal izateko. 6. atala.- Idazkaritza. Euskadiko Udal Kontseiluko idazkaritzalana, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorreko Toki Erregimen arloan agintea duen organuak beteko du. Idazkariak, idazkari denez, ez du izango botorik, baina bai hitz egiteko eskubidea. ALDIBATERAKO XEDAPENAK Lehenengoa.- Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako sailburuak, Kontseilua eratzebatzarrerako deialdia egingo du dekretu hau indarrean jarri eta hiru hilabeteko epearen barruan. Lehendakariaren behin-betiko izendapena egin arte, sailburua izango da lehendakari. Bigarrena.- Euskadiko Udal Kontseilurako, udalen lehenengo ordezkarien izendapena Euskadiko Udalen Elkarteak egingo du. AZKEN XEDAPENA Dekretu hau, EHAAn argitara dadin egunaren biharamunean jarriko da indarrean. Vitoria-Gasteizen, 1994ko uztailak 28. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako sailburua, JOSEBA M. DE ZUBIA Y ATXAERANDIO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.