Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Gobernantzaren, Berrikuntza Publikoaren eta Gobernu Digitalaren Plan Estrategikoa, ARDATZ 2030

Zerbitzu Zuzendaritza

Zerbitzu ZuzendaritzaIñaki Aldekogarai Labaka

ARLOAK / EGINKIZUNAK

  1. Zerbitzu Zuzendaritzari eskudantzia hauek, bai dekretu honen 7. artikulua adierazitakoak, dagozkio:
    1. Sailburuari ikuspegi bateratua ematea sailaren estrategiei eta funtzionamenduari buruz, hain zuzen ere baliabideak nola esleitu eta politika publikoak eta programak nola ebaluatu erabakitzen laguntzeko, ikuspegi orokor batetik.
    2. Sailaren aholkularitza juridikoa, Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoa Antolatzeko ekainaren 2ko 7/2016 Legearen 4. eta 5,3. artikuluetan xedatutakoaren arabera, gainerako zuzendaritzekin koordinatuta. Egiteko horrek hauek ere hartzen ditu barnean: a) sailari eragiten dioten gaiei buruzko araudia, aurretiazko azterlan tekniko-juridikoak eta txosten juridikoak zuzendu eta egitea; b) dokumentazio-zerbitzuak eta izaera juridikoko dokumentu-oinarriak kudeatzea; c) nahitaezko txosten juridikoak egitea, beste organo batzuei esleitu zaizkienak izan ezik, eta d) Zerbitzu Juridiko Nagusiarekiko solaskidea izatea eta Koordinazio Juridikoaren Batzordean saila ordezkatzea. Hala badagokio, aholkularitza-organoei eta sailera atxikitako gainerako entitateei lankidetza eta babesa emango die.
    3. Jurisdikzio-prozeduren jarraipena eta kontrola egitea, eta Auzibide Zuzendaritzarekiko harremana zaintzea, sailak parte hartzen duen gaietan, eta, hala badagokio, gai horien gaineko ebazpenen jarraipena eta kontrola egitea, Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoaren apirilaren 25eko 144/2017 Dekretuaren 42.3 artikuluan ezarritako baldintzetan.
    4. Gobernu Kontseiluari edo bere organo eskuordetuei aurkeztu behar zaizkien espediente eta gaiak izapidetu eta kontrolatzea, bai eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo beste edozein egunkari ofizialetan argitaratu behar diren xedapenak eta administrazio-egintzak izapidetu eta kontrolatzea ere.
    5. Saileko zerbitzu orokorrak antolatzea eta administratzea, Sailburuordetza eta zuzendaritzen sistemak eta lan-metodoak koordinatzea, eta sailak Jaurlaritzako beste atalekin dituen administrazio harremanak koordinatzea.
    6. Kontratazio-espedienteak eta baliabide propio pertsonifikatuei eta zerbitzu teknikoei egin beharreko enkarguak izapidetzea.
    7. Sailaren eskumeneko arloetan, ekonomiari buruzko azterlan eta memoriak programatzea, koordinatzea, eta, hala badagokio, egitea.
    8. Itsaso eta Arrantzako Europako Funtsaren egiaztatze-organismo bitartekari gisa jardutea.
    9. Sailburuari bere egitekoetarako laguntza teknikoa ematea, Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzailea behar bezala dabilela gainbegiratzeko agintaritza eskuduna den aldetik, bai eta baimen-irizpideak betetzen direla zaintzeko ere.
    10. Dirulaguntzen egitarauekin bat etorriz, laguntza edo dirulaguntzen banaketa sailaren ardura izanez gero, delako laguntza edo dirulaguntza horien erabilera egokia bermatzeko behar diren ekintza guztien kudeaketa proposatu eta gauzatzea, saileko zuzendaritzekiko lankidetzan.
    11. Sailari dagozkion eskumenak kudeatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiarekin, antolaketarekin eta informatikarekin lotutako gaietan, bai eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiarekiko harremanak kudeatzea ere.
    12. Sailaren jarduna dela-eta sortzen diren ondare-erantzukizuneko prozedurak hasi eta instruitzea, eragindako zuzendaritzekin batera, eta zuzendaritza horiekin lankidetzan aritzea administrazio errekurtsoak ebazteko lanetan.
    13. Sailari atxikitako giza baliabideak kudeatzea, eta, horretarako, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeak eta indarrean dauden gainerako arauek esleitzen dizkioten eskumenak erabiltzea, eta, era berean, langileak prestatzeko eta hobetzeko planak lantzea, betiere, Funtzio Publikoko Zuzendaritzari eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari (IVAP) dagozkien eskumenak eragotzi gabe.
    14. Euskara-atalaren bitartez, sailean euskararen erabileraren normalizazioa eta langileen euskalduntze  prozesua sustatzea. Euskara-atalak aplikatu beharreko hizkuntza-irizpideak zehaztuko
      ditu eta horien jarraipena egingo, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren irizpideei jarraikiz. Atal horrek, halaber, eta sailari dagokionez, Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Erabilera Normalizatzeko indarrean dagoen VI. Planaren jarraipena eta ebaluazioak egingo ditu, bai eta Urteko Kudeaketa Planarenak ere, eta, gainera, VI. Normalizazio Planaren helburuak zehaztuko ditu.
    15. Sailak langile-premien inguruan egindako aurreikuspenak ebaluatzea, eta sailaren langile-taldeak eta lanpostu-zerrendak prestatzeko proposamenak egitea.
    16. Lanpostuen banaketa fisikoarekin, ekipamenduarekin eta eraberritze-lanekin zerikusia duten saileko unitate guztien jardunak zuzentzea; hala ere, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailari gai horretan esleitutako eskumenak errespetatuko dira. Saileko bulegoen barne-araubidea zaindu eta babestea, eta sailari atxikitako ondarea eta ekipamenduak administratu eta kontserbatzea.
    17. Proposamenak egitea saileko zerbitzuen eta sailean erabiltzen diren lan sistemen eta metodoen barne antolaketaz, arrazionalizazioaz, aplikazio informatikoez, administrazio digitalaz eta informatizazioaz, saileko beste organoekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko organo eskudunekin batera koordinatuta.
    18. Erregistro Orokorra, Artxibategia, Liburutegia eta sailaren gainerako dokumentazio-zentroak kudeatzea.
    19. Sailean kalitate-ereduak diseinatu eta garatzea.
    20. Eusko Jaurlaritzak kudeaketa-aurreratuaren, modernizazioaren, administrazio elektronikoaren, gobernantzaren eta berrikuntzaren arloetan garatutako proiektu orokorretan parte hartzea, eta proiektu horiek sailean sustatzea.
    21. Sailean herritarrentzako informazio- eta arreta-zerbitzuek egokiro funtzionatzen dutela bermatzea (arretarako 2. eta 3. maila), eta Zuzenean Herritarren Arreta Zerbitzuarekiko harremanak egokiro antolatzea, era bakoitzaren eskumeneko arloetan solaskide operatiboak daudela bermatzea.
    22. Informazio-, estatistika-, azterketa- eta analisi-sistemen arloan kudeaketa eta koordinazioa gauzatzea.
    23. Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean eta, hala egokituz gero, Emakume Nekazarien Estatutuari buruzko urriaren 15eko 8/2015 Legean aurreikusitako neurriak ezartzeko, neurri horien jarraipena egiteko eta ebaluatzeko sustatzea, koordinatzea eta lankidetzan aritzea sailaren Sailburuordetza eta zuzendaritzekin, bai eta sailari atxikitako entitateekin ere, Eusko Jaurlaritzak onetsitako berdintasun-planean jasotako jarraibideak eta gidalerroak kontuan hartuta.
    24. Informazioaren argitaratze aktiboa, informazio publikoa eskuragarri izateko eskubidea baliatuz egindako eskaerei ematen zaizkien erantzunak eta sailaren datu publikoen zabalkundea koordinatu eta guztien jarraipena egitea, betiere gardentasun-politikarekiko koherentziaz. Horrekin batera, bermatzea datu pertsonalak babesteko arauak betetzen direla.
    25. Koordinatzea sailak herritarrekin interakzioan aritzeko jarritako bide elektronikoak, eta bide presentzial edo birtualak sustatzea herritarrek parte har dezaten arauak planifikatzeko eta prestatzeko prozesuetan, bai eta politikak eta zerbitzu publikoen kalitatea ebaluatzeko prozesuetan ere. Halaber, bide horien guztien jarraipena egitea.
    26. Sailaren Segurtasun eta Osasun Unitatearen jardunak zuzentzea, betiere eragotzi gabe Prebentzio Zerbitzuak bere eskumenak betetzea.
    27. Jardun-arloaren barneko espedienteen ondoriozko gastua baimentzea, baimen hori beste organo baten eskumena ez bada. Halaber, transferentzia-gastuak baimenduko ditu, 5.000.000 euroko mugaraino.
  2. Zerbitzuen zuzendaria sailaren kontratazio-organoa izango da, 5.000.000 euroko eta hortik beherako oinarrizko lizitazio-aurrekontua duten kontratuetan; halaber, eskuduna izango da, baldintza beretan, baliabide propio pertsonifikatuei enkarguak egiteko, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren kontratazioaren araubidean aurreikusitakoari jarraituz.
  3. Zerbitzu Zuzendaritzari atxikitzen zaio sailaren berariazko estatistika-organoa.
  4. Zerbitzuen zuzendariari hauek dagozkio: sailaren aurrekontu-aurreproiektua prestatzea, jarraipena koordinatzea, gastuak xedatzeko eta obligazioak hartzeko eragiketak gauzatzea, eta, oro har, sailaren ekonomia eta aurrekontua kudeatzea. Orobat, organismo autonomoen, zuzenbide pribatuko ente publikoen eta sailari atxikitako gainerako sozietate publikoen aurrekontu proiektuak koordinatu beharko ditu, eta sailaren aurrekontuarekin bat datozela zaindu.

7. artikulua.- Saileko zuzendariak.

Saileko zuzendariei dagokie, zuzenean eta hierarkian dagokien sailburuordearen mende, edo sailburuaren mende baldin eta Kabinete eta Komunikazioaren zuzendaria eta Zerbitzuen zuzendaria badira, eskudantzia orokor hauek baliatzea:

  1. Beren jardun-arloetan, kudeaketa publikoko politikak garatzea, eta egin beharreko jardunak zehaztea.
  2. Nork bere jardun-arloari dagozkion helburuak zabaltzea, horretarako jarduerak eta erantzukizunak esleitzea, eta kudeaketan behar diren zuzenketak egitea.
  3. Nork bere jardun-arloaren antolamendu operatiboa proposatzea, eta barruko lan sistemak zehaztea.
  4. Nork bere jardun-arloaren jarduerak programatu, sustatu, zuzendu, koordinatu eta kontrolatzea.
  5. Nork bere jardun-arloaren jarduketak koordinatzea gainerako Zuzendaritzak tartean daudenean, prozeduraren batean batek baino gehiagok parte hartu behar dutenean.
  6. Nork bere jardun-arloko arauak garatzeko proposamenak egitea.
  7. Zuzendaritzari dagozkion gaietarako dirulaguntzak emateko bideak proposatzea.
  8. Esleituak dituzten egitekoak gauzatzeko beharrezkoak diren administrazio-egintzak ematea.
  9. Arin eta astun gisa tipifikatutako arau-hausteei buruzko zehapen-espedienteak hasi eta ebaztea. Horretaz gain, zehapen-espedienteak instruitzea ere badagokie. Hori guztia hala izango da, alde batera utzita Industria Administrazioko lurralde-ordezkaritzei dagozkienak.
  10. Errekurtsoak ebaztea, indarreko legerian aurreikusitako kasuetan.
  11. Eskaini beharreko zerbitzu eta jarduerei dagozkien tasa eta prezio publikoak kudeatu, likidatu, administratu eta, borondatez ordaintzeko epean, kobratzea.
  12. Zuzendaritzaren arlo funtzionaletako irizpenak, txostenak eta azterlanak prestatzea.
  13. Informazio publikoa eskuratzeko eskubideari buruzko eskaerak ebaztea.
  14. Euskararen erabilera normalizatzeko planean ezarritako helburuak definitzea bere eskumeneko arloan, Zerbitzu Zuzendaritzarekin koordinatuta, eta helburu horiek ezarri eta ebaluatzeko behar diren ekimenak garatzea.
  15. Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planaren helburuak definitzea dagokion alorrean, eta helburu horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak gauzatu eta ebaluatzea, emakumeen eta gizonen berdintasunerako politiken kudeaketa integratua eginez, Zerbitzu Zuzendaritzarekin koordinatua.
  16. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak agintzen dien beste edozein egiteko, edo, egiteko komunak, oro har, Jaurlaritzako zuzendariei atxikitzen zaizkienak.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Iñaki Aldekogarai Labaka
(2020/11/07 - 2024/06/26) Zerbitzu zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK