Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordeari buruz
Estatuko zergen administrazioaren eta foru aldundien artean edo, bestela, foru aldundien eta edozein AEko administrazioren artean sortzen diren tributuei buruzko gatazkak eztabaidatu eta ebazten ditu Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordeak.
Arbitraje Batzordeak honako eginkizun hauek ditu:
a) Estatuko Administrazioaren eta foru-aldundien edo foru-aldundien eta beste edozein autonomia-erkidegotako administrazioaren artean sortzen diren gatazkak ebaztea, zerga itunduen lotura-puntuen aplikazioari eta administrazio bakoitzari dagokion proportzioa zehazteari dagokionez, sozietateen gaineko zerga edo balio erantsiaren gaineko zerga batera ordaintzen den kasuetan.
b) Banako zerga-harremanei buruzko kasu zehatzetan Ekonomia Itun hau interpretatu eta aplikatzearen ondorioz administrazio interesdunen artean sortzen diren gatazken berri izatea.
c) Zergadunen helbideratzearen inguruan sor daitezkeen desadostasunak ebaztea.
Arbitraje Batzordea hiru kidek osatzen dute. Hiru kide horien izendapena Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoak erabaki behar du (III. kapitulua, 3. atala), eta Ogasun Ministerioko titularrak eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko titularrak formalizatuko dute.
2008ko apirilaren 4an osatu zen.
Kide horiei ospe handiko adituak izatea eskatzen zaie, zerga edo ogasun arloan hamabost urte baino gehiago daramatenak.
Gaur egun, honako kide hauek ditu:
Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoak 2021eko uztailaren 29an erabaki eta Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2021eko irailaren 3ko Aginduaren (PDF, 221 KB) eta Ogasun eta Funtzio Publikoko ministroaren irailaren 1eko HFP/942/2021 Aginduaren bidez formalizatutako egungo osaera honako hau da:
- Presidentea: Violeta Ruiz Almendral
- Batzordekidea: Francisco Javier Muguruza Arrese
- Batzordekidea: Sofía Arana Landín
Arbitraje Batzordeko idazkaria ez da batzorde horretako kidea, eta Estatuko Administrazioaren edo Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren edo foru-aldundien zerbitzura dagoen pertsona bat izan behar du. Ogasun Ministerioko titularrak eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko titularrak izendatuko dute, txandaka eta hiru urterako. Gaur egun, Idazkaritzaren titularra Estatuko Administrazioaren zerbitzura dagoen pertsona bat da.
- Idazkaria: Pablo Urrecha Benguria (Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023eko ekainaren 15eko Aginduaren (PDF, 123 KB) bidez formalizatutako izendapena)
- E-posta: secretaria.juntaconcierto@sepg.hacienda.gob.es
Ekonomia Ituna
Arbitraje Batzordearen arautzea Ekonomia Ituneko III. Kapituluko 3. Sekzioan dago: 65. artikulua (Osaera), 66.a (Funtzioak), 67.a (Arbitraje Batzordearen akordioak) eta 68.a (Prozedura bereziak).
Bestalde, 66.2 artikuluak gatazkak ebazteko prozeduraren arau bidezko garapena aurreikusten du, eta aurreikuspen hori bete egin da Arbitraje Batzordearen araudia onartuz.
Ekonomia Ituna (III. Kapitulua 3. Atala) (PDF, 264 KB)
Araudia
Arbitraje Batzordearen funtzionamendu-, antolamendu- eta prozedura-arauak bi administrazioek (Estatukoak eta Euskal Autonomia Erkidegokoak) Ekonomia Ituneko 2007ko uztailaren 30eko Batzorde Mistoaren jatorrizko bertsioa onartu zuten araudian daude.
Arbitraje Batzordearen Erredelamendua abenduaren 28ko 1760/2007 Errege Dekretuaren bidez onartu zen, zeinaren bidez onartzen baita Arbitraje Batzordearen Erregelamendua Euskal Autonomia Ekidegoarekiko Ekonomia Ituenan (EAO, 14 zk., 2008/01/16), eta gerora eguneratu egin zen maiatzaren 9ko 335/2014 Errege Dekretuaren bidez, zeinaren bidez aldatzen baita Arbitraje Batzordearen Erregelamendua Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunean. 176/2007 Dekretua, abenduaren 28koa (EAO 130. zk., 2014/05/29).
Arbitraje Batzordearen Araudia (PDF, 173 KB)
Azken aldaketako data: