Partaidetza-tailerra: biodibertsitatearen eremuko informazioaren beharrak
Ingurumena kontserbatu eta babestu ez ezik, baliabideen eraginkortasuna sustatzea ere bada 2020ko Ingurumeneko Esparru Programaren lehentasunetako bat. Eusko Jaurlaritzak elementu transbertsal eta erabakigarri gisa txertatu du ingurumena, ongizateari, enplegua sortzeari eta ekonomia indatsu zein etorkizun handikoa garatzeari laguntzeko. Horretarako, biodibertsitateari onurak ekartzen dizkion proiektuak ari da jartzen martxan, arlo horretan inpaktu negatiboak saihesten direla ziurtatzeko asmoz.
Naturaguneak eta biodibertsitatea babesteko politika egokiak sortzeak biodibertsitateari buruzko informazio koherentea, aproposa eta egituratua abian jartzea dakar; horrela, erabakiak hartu ahal izango dira. Horretarako, Europako beste eskualde batzuekin batera, “Biodibertsitateari buruzko datuetatik erabakietara: Balio naturala hobetuta, eskualde garapeneko politika hobeen bidez” proiektuan ari gara lanean.
Proiektu honen helburua da balio naturala eskualde garapeneko politika hobeen bidez babestea, biodibertsitateari buruzko datuen eta kontserbazioari buruzko erabakiak hartzeko prozesuen arteko lotura sortu/sendotuta. Zehazki, biodibertsitateari buruzko informazioaren bilketa eta erabilera erraztu nahi du, informazio egokia baliatuta erabakiak hartzeko prozesuak eskainita.
Partaidetza-tailer honetan biodibertsitatearen eremuko informazioaren beharrak aztertuko ditugu.
09:30-09:45 Hasiera
- Gotzon Bernaola. Gizarte Berrikuntzaren zuzendaria. Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia
- Aitor Zulueta. Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendaria. Eusko Jaurlaritza
09:45-10:00 BID-REX proeiktua Euskadin (PDF, 949 KB). Marta Iturribarria. Gobierno Vasco.
10:00-13:30 Elhuyarrek dinamizatutako partaidetza-tailerra.
Sartu komunitatean nahi baduzu ekarpen gehiago egin
- Assessment of Current Regional Processes Related to Biodiversity Data. Data manager?s point of view
- Assessment of Current Regional Processes Related to Biodiversity Data. Decision-makers? point of view
- Quest_results_ES_15-02-2017.xlsx (XLSX, 40.11 KB)
- Respuestas Procesadas Data Managers (PDF, 581.51 KB)