"Europa Geopolitikoa: Mendekotasunetik Autonomia Estrategikora" Jardunaldia
Ekitaldiaren deskribapena
Datorren azaroaren 22an, astelehena (9:00-14:00), EuroBasquek eta Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak "Europa geopolitikoa: mendekotasunetik autonomia estrategikora" jardunaldia antolatuko dute Donostiako Kursaal Jauregian.
Besteak beste, Marian Elorza (Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia), Enri Juliana (Abangoardiako zuzendari laguntzailea), Alicia Garcia-Herrero (Hong Kongeko Zientzia eta Teknologia Unibertsitateko irakaslea eta Bruegel think tank europarraren ikertzailea), Antonio De Lecea (Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea), Francisco Aldecoa (CFEMEko presidentea), Isabel Alvarez (Nazioarteko Ikasketen Institutu Konplutenseko zuzendaria), Raquel Jorge-Ricart (Elcano Errege Institutuan politika teknologiko eta digitaleko analista).
Programa adituen bi mahaitan egituratuko da, honako ardatz hauei buruzkoak:
- Europako mendekotasunen diagnostikoa.
- Autonomia estrategikoa, Europako kalteberatasunari erantzuteko.
Mikel Anton Europako Gaietarako zuzendariak gidatuko du lehen mahaia.
Ondorioen panela Maria Eugenia Lopez-Jacoiste Nafarroako Unibertsitateko Nazioarteko Zuzenbide Publikoaren eta Nazioarteko Harremanen irakasle titularrak egingo du.
Jardunaldi hau Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia Europaren Etorkizunari buruzko Konferentzia dela-eta egiten ari den jardunaldien zikloaren barruan kokatzen da. Guztira bost jardunaldi antolatuko dira, horietako bi 2021ean (lehenengoa ekainaren 22an izan zen) eta hiru 2022an.
JARDUNALDIKO EGITARAUA
Informazio zehatza
- Antolatzailea:
- Eusko Jaurlaritza | Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak | Europako Gaietarako Zuzendaritza
- Ekitaldi-mota:
- Jardunaldiak, kongresuak eta azokak
- Hasiera data - Amaiera data:
- -
- Ordutegia:
- 9:00 - 14:00
- Lekuaren xehetasun gehiago:
- Zurriola Hiribidea, 1, 20002 Donostia, Gipuzkoa