Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Biodibertsitateari buruzko Euskadiko Foro Soziala 2024-2025

Euskal Autonomia Erkidegoko 2030erako Biodibertsitate Estrategia natura-ondarearen arloko lehentasunak eta konpromisoak finkatzeko tresna da, begirada 2030. urtean jarrita. Estrategiaren 3. Xedean, Naturaren ezaguera eta kultura sustatzea, hauxe jasotzen da: partaidetzarako guneak izatea funtsezkoa da komunikazioa, elkarrizketa eta ezaguera-sorkuntza errazteko. Horrela, gainera, sektore askotako agenteak (ikerketa, enpresa pribatuak eta publikoak, sozietateak, hezkuntza-elkarteak, etab.) elkartu ahal izango dira. Gizartea sentsibilizatzea eta inplikatzea ingurune naturala kontserbatzeak duen garrantziaren inguruan eta informazioa sortu eta partekatzea jarduketa-lerroak ezartzen ditu.

Biodibertsitatearen Foro Soziala urteko partaidetzarako gunea da, hainbat eragile elkartu eta hitz egin dezaten. Foro honetan, 2019-2024 aldirako espezieen eta habitaten kontserbazio-egoeraren ebaluazioan izandako esperientzia partekatuko dugu.

Antolatzailea:
Eusko Jaurlaritza
Ekitaldi ematen den hizkuntza:
Gaztelania
Hasiera data - Amaiera data:
-
Gipuzkoa (España)
Prezioa:
dohan
Izen-emate epea:
2024/10/01 - 2025/01/23

IZEN-EMATEAREN ORRIA