Biodibertsitateari buruzko Euskadiko Foro Soziala 2020
Ekitaldiaren deskribapena
Euskal Autonomia Erkidegoko 2030erako Biodibertsitate Estrategia natura-ondarearen arloko lehentasunak eta konpromisoak finkatzeko tresna da, begirada 2030. urtean jarrita. Eskualde aplikazioko ekimen bat den arren, ikuspegi globala ere badu eta Dibertsitate biologikorako 2011-2020 Estrategia-planarekin bat egiten du. Hala, aipatutako plana Dibertsitate Biologikoari buruzko Nazio Batuen Hitzarmenetik, 2020ra bitarteko Biodibertsitateari buruzko Europar Batasunaren Estrategiatik eta 2011-2017 aldirako Natura-ondarearen eta Biodibertsitatearen Estatuko Plan Estrategikotik sortu da. Gainera, Estrategia horren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko 2020rako IV. Ingurumen Esparru Programako 1. Helburu Estrategikoan ezarritakoa betetzea: «Gure kapital naturala babestea, kontserbatzea eta leheneratzea, ekosistemek ematen dizkiguten zerbitzuak zainduz.»
Estrategiaren 3. Xedean, Naturaren ezaguera eta kultura sustatzea, hauxe jasotzen da: partaidetzarako guneak izatea funtsezkoa da komunikazioa, elkarrizketa eta ezaguera-sorkuntza errazteko. Horrela, gainera, sektore askotako agenteak (ikerketa, enpresa pribatuak eta publikoak, sozietateak, hezkuntza-elkarteak, etab.) elkartu ahal izango dira. Gizartea sentsibilizatzea eta inplikatzea ingurune naturala kontserbatzeak duen garrantziaren inguruan eta informazioa sortu eta partekatzea jarduketa-lerroak ezartzen ditu.
Biodibertsitatearen Foro Soziala urteko partaidetzarako gunea da, hainbat eragile elkartu eta hitz egin dezaten.
2020ko Foroa BID-REX proiektuaren Euskadiko Ekintza Planaren aurrerapen-mailaren jarraipenari buruz izango da.
PROGRAMA
10:00 2020ko Foroaren irekiera
10:15 2019ko Foro Sozialaren ondorioak Aurkezpena (PDF, 359 KB)
10:30 Euskadiko naturaren egoera Aurkezpena (PDF, 2 MB)
10:45 BID-REX proiektuko Euskadiko Ekintza Planaren jarraipena (PDF, 5 MB)
- Euskadiko Naturari buruzko Informazio Sistema berria: I. fasearen aurrerapena
- Ezagutza-sarea: lankidetza-esparrua.
- Jaurlaritzaren beste ekintza batzuekiko elkarreragina.
- Finantzaketa publikorako irizpideak.
- Herritarren zientzia eta jarraipen-programak.
12:45 Bideoen emisioa: zure parte-hartzearen esperientzia BID-REXen
13:00 BID-REX proiektuaren amaiera ekitaldiari buruzko informazioa (on line Bartzelonatik irailaren 29an) eta 2020 Foroaren itxiera.
BIDEOA: ZURE PARTE-HARTZEAREN ESPERIENTZIA EUSKADIKO BID-REX PROIEKTUAN
Bidal iezaguzu irailaren 15a baino lehen (m-iturribarria@euskadi.eus) Euskadiko BID-REX proiektuan izan duzun parte-hartzeari buruzko bideo labur bat. Ingelesez bada, hobe; beste hizkuntza batean bada, guk ingelesera azpititulatuko dugu. Bideoak 2020ko Euskadiko Biodibertsitatearen Gizarte Foroan eta BID-REX proiektuaren amaiera ekitaldian emango dira.
FROM BIODIVERSITY DATA TO DECISIONS: ENHANCING NATURAL VALUES THROUGH IMPROVED REGIONAL DEVELOPMENT POLICIES FINAL EVENT – 29TH SEPTEMBER 2020 – ONLINE
Informazio zehatza
- Hasiera data - Amaiera data:
- -
- Lekuaren xehetasun gehiago:
- Gasteizko modalitate presentziala Foroaren egunean indarrean dauden osasun-irizpideen mende dago. Internet bidez ere emango da zuzenean: https://www.irekia.euskadi.eus/es/events/62806
Izen-ematea
- Prezioa:
- dohan
- Izen-emate epea:
- 2020/07/29 - 2020/09/27
- Jarraibideak:
EMAN IZENA ALDEZ AURRETIK,mesedez, antolaketa-arrazoiengatik.
Foroaren aurreko astean, Gasteizen modalitate presentziala hautatu duten pertsonei jakinaraziko zaie, aukera hori gauzatu ahal bada.