Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Biodibertsitateari buruzko Euskadiko Foro Soziala 2019

foroa

Euskal Autonomia Erkidegoko 2030erako Biodibertsitate Estrategia natura-ondarearen arloko lehentasunak eta konpromisoak finkatzeko tresna da, begirada 2030. urtean jarrita. Eskualde aplikazioko ekimen bat den arren, ikuspegi globala ere badu eta Dibertsitate biologikorako 2011-2020 Estrategia-planarekin bat egiten du. Hala, aipatutako plana Dibertsitate Biologikoari buruzko Nazio Batuen Hitzarmenetik, 2020ra bitarteko Biodibertsitateari buruzko Europar Batasunaren Estrategiatik eta 2011-2017 aldirako Natura-ondarearen eta Biodibertsitatearen Estatuko Plan Estrategikotik sortu da. Gainera, Estrategia horren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko 2020rako IV. Ingurumen Esparru Programako 1. Helburu Estrategikoan ezarritakoa betetzea: «Gure kapital naturala babestea, kontserbatzea eta leheneratzea, ekosistemek ematen dizkiguten zerbitzuak zainduz.»

Estrategiaren 3. Xedean, Naturaren ezaguera eta kultura sustatzea, hauxe jasotzen da: partaidetzarako guneak izatea funtsezkoa da komunikazioa, elkarrizketa eta ezaguera-sorkuntza errazteko. Horrela, gainera, sektore askotako agenteak (ikerketa, enpresa pribatuak eta publikoak, sozietateak, hezkuntza-elkarteak, etab.) elkartu ahal izango dira. Gizartea sentsibilizatzea eta inplikatzea ingurune naturala kontserbatzeak duen garrantziaren inguruan eta informazioa sortu eta partekatzea jarduketa-lerroak ezartzen ditu.

Biodibertsitatearen Foro Soziala urteko partaidetzarako gunea da, hainbat eragile elkartu eta hitz egin dezaten.

2019ko Foroa BID-REX proiektuaren Ekintza Planaren bi ardatzi buruz izango da, partaidetza-taillerrak erabilita (2 saio, bakoitza 4 ordukoa):

  • BIODIBERTSITATEARI BURUZKO EZAGUTZA SORTZEKO PROIEKTUAK DISEINATZEKO GIDA
  • EUSKADIKO NATURA EZAGUTZEKO SAREA

10:00 2019ko Foroaren hasiera
10:15 Biodibertsitateari buruzko ezagutza sortzeko proiektuak diseinatzeko gidaren aurkezpena (PDF, 3 MB) (leiho berri batean irekitzen da)
10:45 Partaidetza-tailerra: Gida balidatzea eta irizpideak lehenestea (ordu erdiko etenaldia egingo da)

13:15 Catering-bazkaria, zutik, berba egiteko eta ideiak elkarren artean trukatzeko
14:00 Euskadiko Natura Ezagutzeko Sarearen aurkezpena
14:15 Partaidezta-tailerra: Konpromisoak eta onurak sarearen kidentza
16:00 Amaiera

Hasiera data - Amaiera data:
-
Euskadiko Artxibo Historikoa
María Díaz de Haro3
BilbaoBizkaia (España)
Izen-emate epea:
2019/10/01 - 2019/10/29

IZEN-EMATEAREN ORRIA