Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

BID-REX partaidetza-tailerra: INFORMAZIOA PREMIETARA EGOKITZEA

Ekitaldi-deskribapena

https://www.interregeurope.eu/bid-rex/

www.euskadi.eus/bid-rex  

Ingurumena kontserbatu eta babestu ez ezik, baliabideen eraginkortasuna sustatzea ere bada 2020ko Ingurumeneko Esparru Programaren lehentasunetako bat. Eusko Jaurlaritzak elementu transbertsal eta erabakigarri gisa txertatu du ingurumena, ongizateari, enplegua sortzeari eta ekonomia indatsu zein etorkizun handikoa garatzeari laguntzeko. Horretarako, biodibertsitateari onurak ekartzen dizkion proiektuak ari da jartzen martxan, arlo horretan inpaktu negatiboak saihesten direla ziurtatzeko asmoz.

Naturaguneak eta biodibertsitatea babesteko politika egokiak sortzeak biodibertsitateari buruzko informazio koherentea, aproposa eta egituratua abian jartzea dakar; horrela, erabakiak hartu ahal izango dira. Horretarako, Europako beste eskualde batzuekin batera, “Biodibertsitateari buruzko datuetatik erabakietara: Balio naturala hobetuta, eskualde garapeneko politika hobeen bidez” proiektuan ari gara lanean.

Proiektu honen helburua da balio naturala eskualde garapeneko politika hobeen bidez babestea, biodibertsitateari buruzko datuen eta kontserbazioari buruzko erabakiak hartzeko prozesuen arteko lotura sortu/sendotuta. Zehazki, biodibertsitateari buruzko informazioaren bilketa eta erabilera erraztu nahi du, informazio egokia baliatuta erabakiak hartzeko prozesuak eskainita.

2017ko otsailaren 6an egin zen Partaidetza-tailerra: biodibertsitatearen eremuko informazioaren beharrak erabakiak hartzeko informazio-premien gaia aztertu genuen, eta Euskal Autonomia Erkidegoan esparru honek zituen alderdi sendoak eta ahulak ezagutu genituen.

Bigarren tailer honetan gauzak ondo egiten ari ote garen eta guk sortutako informazioak gure beharrei erantzuten ote dien ebaluatzen ahaleginduko gara. Abiapuntu gisa ahultasuna eta alderdi sendoak eta hobetzeko proposamenak hartuko ditugu, baita egindako galdeketetan eta lehen tailerrean identifikatutakoak ere.

PROGRAMA

09:30-09:45 Hasiera

10:15-10:35 BID-REX proiektua: informazioaren beharrei buruzko tailerren ondorioak (Euskadi eta Valonia) (PDF, 1 MB). Marta Iturribarria. Eusko Jaurlaritza.

10:35-11:00 Natura 2000 Sarea eta Natura babesteko zuzentarauekin lotutako beharrezko informazioa (PDF, 1 MB)Marta Rozas. Eusko Jaurlaritza

11:00-11:30 Zer eman diezaiguke lurraldeko informazioa urrutiko atzemateak (kartografia, satelite bidezko irudiak, LIDAR deribatuak, etab.) (PDF, 2 MB) Juan Carlos Barroso. Eusko Jaurlaritza. Xabier Garitano. HAZI.

11:30-12:00 Etenaldia-kafea

12:00-13:15 Elhuyarrek dinamizatutako partaidetza-tailerra

13:15-14:00 Bazkaria

14:00-15:00 Elhuyarrek dinamizatutako partaidetza-tailerra (jarraipena)

15:00-16:00 Ondorioak

 

ERLAZIO DUTEN DOKUMENTUAK
Informazio zehatza
Hasiera data:
Amaiera data:
Eusko Jaurlaritza - 25 Gela (IVAP), Lakua I, -1
Donostia-San Sebastián1
Vitoria-GasteizAraba/Álava (España)
Izen-ematea
Izen-emate epea:
2017/05/05 - 2017/05/22
IZEN-EMATEAREN ORRIA