EIMA - Euskarazko ikasmaterialen Onespena
Ziurtagiri bat da. Hezkuntza Sailak, EIMA programaren bitartez, kudeatzen duena.
Onespena eskuratzen duen euskarazko ikasmaterialak kalitate egokia baduela egiaztatzen du ziurtagiri horrek.
Onespenera aurkezten diren ikasmaterial guztiei hizkuntza-azterketa eta pedagogia-azterketa egiten zaizkie.
Pedagogia-azterketa egiterakoan bi alderdi izango dira kontuan: alderdi didaktiko-pedagogikoa (ikasmaterial guztietan aztertuko dena) eta alderdi tekniko-pedagogikoa (ikasmaterial digitaletan aztertuko dena).
Arloan arloko adituak arduratzen dira azterketa horiek egiteaz.
- Eskaera eta ikasmaterialaren edukia
Onespena eskuratzeko, aurkezten den ikasmaterial bakoitzeko eskaera bat egin behar da.
Eskaera horrekin batera, PDF bakarrean, ikasmaterialaren edukia (testuak eta irudiak) aurkeztu beharko da.
- Onespen-azterketak
Adituek ikasmaterialari dagozkion Onespen-azterketak egin ondoren, eskatzaileak Onespenaren ebazpena jasoko du.
OHARRA. Oporraldi garaian eskaerak bideratu ahalko dira baina ikasmaterialen azterraldiak eten egingo dira
- Onespenaren ebazpena
Onespenaren ebazpena egoitza elektronikoaren bidez jasoko du eskatzaileak, eskaera egin eta, gehienez, 2 hilabeteko epean.
- Azterketen emaitza
Emaitza onartzekoa bada
Ikasmaterialak Hezkuntza Sailaren Onespena lortu eta gero, ondorengo esaldia eta Onespenaren data egon beharko dira ikusgai ikasmaterialean bertan:
Ikasmaterial honek Hezkuntza sailaren Onespena du. (UUUU-HH-EE)
Onargarria izanik ere gerta daiteke ikasmaterialak aparteko oharrak izatea materiala bera hobetzeko asmoz.
Berregitekoa denean
Emaitza berregitekoa denean, eskatzaileak beharrezko aldaketak egingo ditu eta ikasmateriala bigarren azterraldira aurkeztu beharko du.
Horretarako, eskatzaileak ez du espediente berri bat sortuko. Ikasmateriala Onespenera aurkeztu zueneko espediente bera erabiliko du berregindako bertsioa aurkezteko.
Irekitako espedienteetako sarbidea Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren Nire Karpeta da. Nire karpeta - Egoitza elektronikoa - Euskadi.eus
Azterketaren emaitza edozein dela ere, aztertzaileek proposatutako zuzenketa eta egokitzapenak testu, edota, ikasmaterial osora eramango ditu eskatzaileak.
Azterraldiak
Ikasmaterial bakoitzari, gehienez, bi azterraldi egingo zaizkio.
Bigarren azterraldiaren emaitza Berregitekoa baldin bada, ikasmaterialak ez du Onespena eskuratuko.
Hezkuntza Sailaren Onespena eskuratzeko egin beharreko azterketetan erabiliko diren irizpideak ondorengoak dira:
- Hizkuntza-azterketa: Hezkuntza Sailaren Onespena eskuratzeko egin beharreko Hizkuntza-azterketan erabiliko diren irizpideak jasota daude Euskaltzaindiaren Euskara Batuaren Eskuliburuan (EBE) , Euskaltzaindiaren araugintzan eta Euskaltzaindiaren Jagonet zerbitzuan eta EIMA estilo-liburukietan.
Zuzentasunaren azterketan hizkuntzaren hainbat arlo izango dira kontuan:
- Morfosintaxia
- Lexikoa: aintzat hartuko dira Euskaltzaindiaren Hiztegiko formak eta gomendioak, eta arloko hiztegiak eta hiztegi espezifikoak.
- Puntuazioa: EIMA estilo-liburukian jasotako irizpideen arabera aztertuko da.
- Ortotipografia. EIMA estilo-liburukian eta Euskaltzaindiaren araugintzan jasotako irizpideen arabera aztertuko da.
- Testuinguruarekiko egokitasun-azterketa: testuaren koherentzia eta elkarreraginezko testuingurua (materiala nork norekin, non eta zertarako erabiliko den) izango dira kontuan.
Lagina
Testuaren tamainaren arabera testu osoa edo lagin bat aztertuko da. Laginaren kasuan aztertzaileek eginiko zuzenketak eta proposatutako aldaketak testu osora eraman beharko dira.
Eduki berririk ez
Berregitekoak diren materialen kasuan, eta hizkuntza-azterketako txostenean edo Ebazpenean bestelakorik adierazten ez bada, eskatzaileak ez ditu, bere kabuz, eduki berriak gehituko azterketara aurkeztutako testuan.
(Hizkuntza-azterketara aurkeztu aurretik erabili beharreko baliabideak aurkituko dituzue )
- Pedagogia-azterketa:
Ikasmateriala hezkuntza-eredu pedagogikoarekin bat datorren egiaztatuko da, indarrean dagoen araudiaren arabera.
Azterketa honetan bi alderdi, eta ondorengo elementu horiek, izango dira kontuan:
- Alderdi didaktiko-pedagogikoa.
- Curriculum- eta antolamendu-elementuak
- Ikas-materialarekin egiteko jardueren proposamena
- Inklusio eta pertsonalizazioa (IDU-Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsala)
- Antolaketa, metodologiak eta baliabideak
- Ebaluazioa
- Alderdi tekno-pedagogikoa
- Ekarpen teknologikoa
- Elkarreragin maila
- Ikasmaterialaren alde grafikoa eta multimedia.
- Alderdi didaktiko-pedagogikoa.
Tfnoa: 945 018 343 / 945 018 481
Postontzia: Hezkuntza, Euskarazko Ikasmaterialen Onespena