Egurraren Sektoreko Plan Estrategikoa
- Erakundea:
- Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza
- Organoa:
- Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza
- Egoera:
- Proiektua aribidean
Helburuak
Euskadiko Egurgintzaren Industriaren 2012-2014 aldirako Plan Estrategikoaren jardute epea amaituta, eta bere balorazio positiboa egin eta gero, basogintza eta egurgintza sektoreak gogoeta prozesua egiten jarraitu du, bai bere barne antolamenduaren gainean bai planaren balioaren gainean.
Planaren helburu orokorrek eta ildo estrategikoek indarrean jarraitzen badute ere, beharrezkoa ikusi da 5 jarduketa berri sortzea, antzemandako arazo nagusiei konponbidea emateko. Hauek dira jarduketa horiek:
- Sektoreak teknologiaren eta prestakuntzaren aldetik behar dituen konponbideak
- Enpresei laguntzeko jarduketak
- Egurraren mobilizazioa
- Egurraren pertzepzio soziala eta bere erabileraren sustapena
- Izaera sektorialeko tresnak
Bere barne antolamenduari dagokionez, basogintzaren sektoreak egindako gogoetaren ondorioz egitura sektorialak berrantolatu eta bateratu dira, Baskegur sortuz. Baskegur izango da basogintza-egurraren sektorearen ordezkari nagusia eta, era berean, bera arduratuko da sektorearen intereserako diren dinamikak eta ekintzak abian jartzeaz.
Egurraren sektoreko Plan Estrategikoa
2021-2024 Egurraren Sektoreko Plan Estrategikoaren jarduketak
Atxikitzen zaion plana
Euskadiko Basogintza Plana 1994-2030
Eremua
Euskadiko Autonomi Erkidegoa
Parte-hartzaileak eta eragileak
Eusko Jaurlaritza
Azken aldaketako data: