Hezkuntza Saila

Egile-eskubideak

Ikastetxeentzako jarraibideak egile- eskubideak errespetatzeko

Hezkuntza Administrazioak egile- eskubideen gaineko errespetua bultzatu behar du geletan eta ikastetxeen eguneroko kudeaketan eta jardueran. Hori dela eta, hezkuntza-komunitateko kide guztiek jakin behar dute literatura-, arte- edo zientzia- lanen jabetza intelektuala lanaren egilearena dela, berak sortu duelako. Beraz, egileak eskubide jakin batzuk ditu, eta denok errespetatu behar ditugu.

Jabetza Intelektualaren Legeak eskubide horiek arautzen ditu, eta aplikatzen zaizkien mugak ere deskribatzen dizkigu (32. artikulua).

Zehatz esanda, hezkuntza arautuko irakasleek ez dute egilearen baimenik behar lan-zatitxoak edo lan plastiko edo fotografiko figuratiboak banaka kopiatu eta ikasleen artean banatu eta zabaltzeko.

Dena den, hori bakarrik egin daiteke ikasgeletan hezkuntza-jarduerak azaltzeko; lanak, berriz, zatika baino ez dira erabiliko. Horretarako, lanek jendarteratuta egon behar dute, eta, ahal izanez gero, irakasleek aipatu egin beharko dute nor den egilea eta zein iturritatik atera duten zatia.

Salbuespena dira unibertsitateko testuliburuak eta eskuliburuak; izan ere, babestutako lanaren egilearen baimenik gabe ezin izango dira osorik edo zatika kopiatu, banatu edo zabaldu.