Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Euskadiko Erakundearteko Ekintzailetza Planak 2024 (EEP 2024)

Helburuak

Euskadiko Erakundearteko Ekintzailetza Planak 2024 (EEP 2024), “Gure ekonomia eraldatzen – Euskal Ekintzailetzarenl bide-orria”, 2021-2024 urteetan EAEko eragile publiko nagusien ekintzailetzari laguntzeko konpromiso partekatua aurkezten du, Euskadiren suspertze ekonomikoa eta soziala sustatzeko eta zain dauden lehentasunezko trantsizioei ekiteko.

Plana ikuspegi integralarekin prestatu da, erakundeen arteko, departamentuen arteko eta arlo publiko eta pribatuaren arteko lankidetzari esker. Hirugarren EEP da, 2013-2016 eta 2017-2020 aldiei dagozkienen ondokoa.

Bere helburu nagusia ekintzailetza mota guztiak sustatzea da, proiektu, enpresa eta lanpostu lehiakor eta iraunkorrak jaio eta hazten direla bermatzeko, Euskadiren susperraldi ekonomikoaren, hazkunde inklusiboaren eta garapen jasangarriaren etapa berri baten motor gisa. Horrela, Europako, estatuko eta Euskadiko esparruan ezarritako helburuak ilortzen  lagunduko da,Euskadi mailan ezarritako helburuetako bitan bereziki: langabezia %10etik behera murriztea eta industriako BPGren %40 gainditzea.industrian eta zerbitzu aurreratuetan.

Gure ekintzailetza-ekosistemak 11 erronka ditu 2030erako:

  1. Ekintzailetza Euskadiren lehentasun gisa.
  2. Industria adimendunean espezializatzea.
  3. Misio ekintzaile berriak.
  4. Ehun ekonomikoa eta enplegua berritzea.
  5. Talentu ekintzailearen “harrobia”.
  6. Potentzial handiko proiektuak “eraikitzea”.
  7. Koinbertsio publiko-pribatua.
  8. Ekintzailetzaren zerbitzurako zerga-sistema.
  9. Ekintzailetza teknologiko-industrialaren ardatz gisa kokatzea.
  10. Ekosistemaren sofistikazioa.
  11. Konplexutasunaren eta ziurgabetasunaren aurrean egokitzeko gai izatea.

Legegintzaldia

XII. Legegintzaldia

Garatzeko jarduerak eta baliabideak

Aipatutako erronkekin, lehentasunezko 35 erronka planteatzen dira 2021-2024an, gure erresilientzia areagotzera, laguntza prozesuen eta dinamiken eraginkortasuna hobetzera eta ekintzailetzaren ahalmenak ahalik eta gehien aprobetxatzera bideratuak.

Erronka horek 9 jarduera-ildotan biltzen dira:

  1. Ekintzailtza-kultura eta -balioak.
  2. Giza kapitala.
  3. Ekintzailetza-iturriak eta -ideiak.
  4. Finantzaketa eta inbertsiorako aukera.
  5. Merkatuan sartzeko aukera.
  6. Laguntza-prozesuak, -zerbitzuak eta -programak.
  7. Zerga-sistema eta araudi lagungarriak.
  8. Azpiegitura adimendunak.
  9. Ekosistema. 

Oro har, EEP 2024k 41 lan-ildo eta ia 800 ekintza biltzen ditu (horietatik ia % 90 ekosistemako 2 agente edo gehiagoren arteko elkarlanean garatuko da) eta ekintzailetzarako aukera, arlo eta lehentasunezko sektore berriak zehazten dira.

Era berean, Planean parte-hartzeari eta aurrekontuei begirakogobernantza indartzen da, 389 milioi euro.

Denborazko konpromisoa

EEP 2024k 4 urteko iraupena du: 2021–2024.