Ogasun eta Finantza Saila

Arautegia

Inprimatu

HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: 1184/2023 Ebazpena, ekainaren 19koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez arautzen diren Osakidetzaren mendeko zerbitzu-erakundeetako profesionalentzako 2022ko ekitaldiko lanbide-garapenaren maila esleitzeko ohiko deialdiaren baldintzak, eskabideak eta ebaluazio- eta esleipen-prozedurak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 131
  • Hurrenkera-zk.: 3317
  • Xedapen-zk.: 1184
  • Xedapen-data: 2023/06/29
  • Argitaratze-data: 2023/07/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Halako akatsak detektatu dira honako ebazpen honetan: 1184/2023 Ebazpena, ekainaren 19koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez arautzen diren Osakidetzaren mendeko zerbitzu-erakundeetako profesionalentzako 2022ko ekitaldiko lanbide-garapenaren maila esleitzeko ohiko deialdiaren baldintzak, eskabideak eta ebaluazio- eta esleipen-prozedurak (2023ko ekainaren 28ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria 122 zk.). Hala, ikusi da falta dela V. eranskina, E titulazio-taldeko merezimenduen baremoari buruzkoa, eta, huts hori konpontzeko, osorik argitaratzen da aipatutako eranskina.

A blokea: jarduera, gaitasun eta betetze profesionala: gehienez, 85 puntu.

A blokea honako item hauek osatzen dute. Item horiek kargudunak ebaluatzen ditu profesionalak betetako eskabidean jasotako Ebaluaziorako Ekarpen Fitxak kontuan hartuta.

(Ikus .PDF)

B blokea: prestakuntza, irakaskuntza eta ezagutzaren hedapena eta berrikuntza.

Baremo honetan aipatutako merituak baloratze aldera, honako hau zehazten da:

Ez dira meritutzat hartzen betetzen den lanpostuan egiten den ohiko lan, lan horren eduki propio eta espezifikoko jarduerak. Ebaluazio-batzordeak erabakiko ditu zein diren jarduera horiek.

Prestakuntza- edo irakaskuntza-jarduera baten entitate antolatzailea jarduera agindu eta kudeatzen duen entitatea da. Zuzenean eman dezake, edota beste erakunde batzuen bitartez. Edonola ere, erakunde antolatzailetzat honako hau hartuko da: bertaratuak jarduera egin duela ziurtatzen duen erakundea eta/edo jarduerari dagozkion titulazioak edo egiaztagiriak ematen dituen erakundea.

Nazioarteko, estatuko edo autonomietako merituen baremoa egiaztagirietan zehaztutakoaren araberakoa izango da edo, horrelakorik ezean, gertakariak gutxienez lau herrialdetan barreiatzen direnean nazioartekoak direla esaten da, eta herrialde batean (bertako autonomia edo lurraldea) barreiatzen direnean, berriz, naziokoak direla.

Konputurako gehieneko denbora-muga bat duten merituak, profesionalak parte hartzen duen deialdi bakoitzerako direla ulertu behar da.

Prestakuntza.

Atal honetan, egindako prestakuntza baloratuko da, betiere titulu ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baterako prestakuntza ez bada.

Hurrengo erakundeek antolatu eta ziurtatutako etengabeko prestakuntza bakarrik hartuko da kontuan:

Unibertsitateak eta Unibertsitate Eskolak.

Ikastetxe publikoak (kontzertatuak barne, titulu ofizialak ematen dituztenean).

Osasun Sistema Nazionaleko edo Europar Batasunekoetako organismo eta osasun zentroak eta Administrazioko entitate eta organismoak.

Elkargo Profesionalak, Elkarte Zientifikoak eta Profesionalen Elkarteak.

Estatuko Administrazio publikoek izenpetutako Etengabeko Prestakuntzako Akordioen ondorioz emandako eta egiaztatutako ikastaroak.

Prestakuntza-jarduerak kredituen arabera puntuatzen dira, baldin eta honako hauek emandako kredituak badira:

Estatuko Unibertsitateen kredituak.

Europako ECTS kredituak (Unibertsitateen kredituen 2,5 kreditu balio dute).

Etengabeko Prestakuntzako Batzordearen kredituak.

Jarduerak ez badu horrelako krediturik, jasotako prestakuntza-orduen arabera puntuatuko da (ez dira sartzen praktiketarako orduak edo titulazioa edo dagokion egiaztagiria lortzeko eska daitezkeen erakundeetan egindako egonaldi-orduak).

Titulazioa eta Etengabeko Prestakuntza:

Etengabeko prestakuntzatzat hartuko dira: behin oinarrizko titulazio edo dagokion espezialitatea atera ostean, gaitasun profesionala mantendu, areagotu edo hobetzeko prestakuntza-jarduerak; ikastaroak, mintegiak, tailerrak, etab...

Ez krediturik ez ordurik jartzen ez duten jarduerak irakastegunen arabera puntuatuko dira, baldin eta behar bezala ziurtatuta badaude. Eta ez krediturik, ez ordurik ezta egunik jartzen ez duten jarduerei egun bateko puntuazioa emango zaie.

Ez-presentziazko prestakuntzari gehienez 600 ordu/60 kreditu emango zaizkio urteko konputuan. Muga hori ez zaio aplikatuko Osakidetzako prestakuntza-programetan sartzen diren ikastaroei.

Deialdi honetan, Etengabeko Prestakuntza jardueragatiko gehieneko puntuazioa 25 puntukoa izango da.

Hurrengo lanbide garapeneko deialditik aurrera, gehienez 12 puntu emango dira presentziazko Etengabeko Prestakuntza jarduera bakoitzeko, eta 10 puntu ez-presentziazko Etengabeko Prestakuntza bakoitzeko, heziketa-programakoak direnean izan ezik.

Tituluak:

(Ikus .PDF)

Prestakuntza-ekintzak: ikastaroak, tailerrak, mintegiak, etab...

(Ikus .PDF)

Bilera zientifiko-teknikoak.

Honako deialdi edo foroak hartuko dira bilera zientifiko-teknikotzat: lanbide baten edo ezagutza-eremu baten ezagutzak gaiarekin zerikusia duten profesionalen artean bereziki hedatu edo eztabaidatzeko diren deialdiak edo foroak: biltzarrak, jardunaldiak, mahai-inguruak, sinposioak, etab...

Ez krediturik ez ordurik jartzen ez duten jarduerak irakastegunen arabera puntuatuko dira, baldin eta behar bezala ziurtatuta badaude. Eta ez krediturik, ez ordurik ezta egunik jartzen ez duten jarduerei egun bateko puntuazioa emango zaie.

Bilera zientifiko-teknikoak (Gehienez, 1,5 puntu/bilera bakoitzeko).

(Ikus .PDF)

Irakaskuntza eta jakintzaren hedapena eta berrikuntza.

Diziplina profesionaleko eta betetako lanpostuko eduki beretan, eta baita haiei lotutako tresna teknikoetan egindako irakaskuntza-jarduerak baloratuko dira.

Hurrengo erakundeek antolatu eta ziurtatutako jarduerak bakarrik hartuko dira kontuan:

Unibertsitateak eta Unibertsitate Eskolak, Ikastetxe publikoak (kontzertatuak barne titulu ofizialak ematen badituzte).

Osasun Sistema Nazionaleko edo Europar Batasuneko kideetako organismoak eta osasun-zentroak.

Administrazioko erakundeak eta organismoak.

Elkargo Profesionalak, Elkarte Zientifikoak eta Profesionalen Elkarteak.

Estatuko Administrazio publikoek izenpetutako Etengabeko Prestakuntzako Akordioen ondorioz emandako eta egiaztatutako ikastaroak.

Komunikazio edo argitalpen baten egiletzat hartzeko, «Vancouver-ko Arauak» delakoan zehaztutakoa hartuko da erreferentziatzat.

Graduondoko Irakaskuntza eta Etengabeko Prestakuntza.

Horren baitan graduondoko irakaskuntza-jarduerak eta etengabeko prestakuntzari lotutakoak sartzen dira: ikastaroak, tailerrak, saio kliniko orokorrak, etab...

(Ikus .PDF)

Bilera zientifiko-teknikoak.

(Ikus .PDF)

Argitalpenak.

(Ikus .PDF)

Jakintza Hedatzearekin lotutako bestelako merituak.

(Ikus .PDF)

C blokea. erakundearekiko inplikazioa eta konpromisoa: gehienez, 45 puntu.

C blokea «Talde lana» eta «Egokitzeko gaitasuna» itemek osatzen dute. Kargudunak ebaluatzen ditu, profesionalak eskabidean betetako Ebaluaziorako Ekarpen Fitxak kontuan hartuta.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)