Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2025eko otsailaren 21ekoa, Enplegu Publikoko zuzendariarena, zeinaren bidez Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari zenbait prozesutan hautatutako pertsonen zerrenda igortzen baitzaio, lan-kontratuak egin ditzan, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzako gordetako lanpostuetan enplegua finkatzeko zenbait prozesu berezitan eta enplegu publikoa finkatzeko salbuespenezko zenbait prozesutan hautatutako pertsonen zerrenda.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 42
  • Hurrenkera-zk.: 986
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2025/02/21
  • Argitaratze-data: 2025/03/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko irailaren 8ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzako gordetako lanpostuetan enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegu publikoa finkatzeko salbuespenezko prozesuak arautzen dituzten oinarri orokorrak onartu ziren.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko irailaren 8ko eta 2022ko azaroaren 17ko Aginduen bidez, deialdia egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzako gordetako lanpostuetan enplegu publikoa finkatzeko prozesu hauek egiteko besteak beste:

Ibaiondo heziketa-zentroko hezitzaileak. Finkatzeko berezia.

Ibaiondo heziketa-zentroko hezitzaileak. Finkatzeko salbuespenezkoa.

Itzultzaile-interpretea. Finkatzeko salbuespenezkoa.

EJko administrazioko korporazio-sarea kudeatu eta mantentzeko arduraduna. Finkatzeko salbuespenezkoa.

Laborategiko teknikari fakultatiboa. Finkatzeko salbuespenezkoa.

Justizia Administrazioko organo tekniko laguntzaileetako gizarte-langilea. Finkatzeko berezia.

Justizia Administrazioko organo tekniko laguntzaileetako gizarte-langilea. Finkatzeko salbuespenezkoa.

Ibaiondo heziketa-zentroko gizarte-langilea. Finkatzeko salbuespenezkoa.

Justizia Administrazioko organo tekniko laguntzaileetako psikologoa. Finkatzeko salbuespenezkoa.

Ibaiondo heziketa-zentroko psikologoa. Finkatzeko salbuespenezkoa.

Ibaiondo heziketa-zentroko koordinatzailea. Finkatzeko berezia.

Ibaiondo heziketa-zentroko koordinatzailea. Finkatzeko salbuespenezkoa.

IVAPeko zuzendariaren 2024ko azaroaren 18ko eta 2024ko abenduaren 10eko Ebazpenen bidez, prozesu horietan hautatutako pertsonen eta esleitu behar diren lanpostuen behin betiko zerrendak argitaratu ziren, eta, era berean, hogei eguneko epea eman zen prozesu horietan eskatutako baldintzak eta balioetsitako merezimenduak betetzen direla egiaztatzeko agiriak aurkezteko.

Ebazpen honen eranskinetan agertzen diren pertsona hautatu guztiek ezarritako epearen barruan aurkeztu dutenez eskatu zaien dokumentazioa, oinarri orokorren 16. apartatua betez, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari igorri behar zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren organismo autonomoen zerbitzurako lan-kontratuak formalizatu behar dituzten pertsonen zerrenda.

Horrenbestez, hau

Lehenengoa. Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari zerrenda hau helaraztea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren organismo autonomoen zerbitzuko lan-kontratuak egin ditzan: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko lan-kontratudunen kolektiboen hitzarmeneko lan-kontratudunentzat gorde ziren enplegua finkatzeko prozesu berezietan eta salbuespenezko prozesuetan hautatutako izangaien zerrenda Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko azaroaren 17ko Aginduaren bidez deitutako prozesuak. Ondoren zerrendatzen dira prozesu horiek, bakoitzari dagokion eranskina adierazita:

(Ikus .PDF)

Bigarrena. Hautatutako pertsonek 2025eko martxoaren 13an sinatu behar dute dagokien lan-kontratua.

Ezinbesteko kasuetan izan ezik, ezarritako egunean lan-kontratua sinatzen ez duenak galdu egingo ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako lan-kontratudun finko izateko eskubide guztiak, deialditik eratortzen direnak.

Ebazpen honen aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Enplegu Publikoko sailburuordeari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hilabete igaro baino lehen, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 21a.

Enplegu Publikoko zuzendaria,

NEKANE COBOS SALINAS.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)