Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2024ko otsailaren 9koa, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, zeinaren bidez onartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen esparruan desgaitasun intelektuala duten pertsonak enplegu publikora sartzeko hautaketa-prozesuan onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendak, eta izangaiei dei egiten baitzaie lehenengo ariketa egiteko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: IVAP; Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 37
  • Hurrenkera-zk.: 893
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/02/09
  • Argitaratze-data: 2024/02/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2023ko azaroaren 6ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen esparruan desgaitasun intelektuala duten pertsonak enplegu publikora sartzeko hautaketa-prozesuetarako deialdia egin zen, eta prozesu horiek arautuko zituzten oinarriak onartu ziren.

IVAPeko zuzendariaren 2024ko urtarrilaren 25eko Ebazpenaren bidez, onartu egin ziren Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen esparruan desgaitasun intelektuala duten pertsonak enplegu publikora sartzeko hautaketa-prozesuan parte hartzeko onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrendak, eta 10 egun balioduneko epea ezarri zen erreklamazioak aurkezteko eta eskabideetan egon zitezkeen akatsak zuzentzeko.

Hautaketa prozesuari aplikatzen zaion seigarren oinarrian ezartzen denez, erreklamazio-epea igaro eta erreklamazioak ebatzi ondoren, IVAPeko Zuzendaritzaren ebazpena argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Ebazpen horretan, onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendak onartuko dira, eta zerrenda horiek 4. oinarrian adierazitako lekuetan jarriko dira ikusgai. Ebazpen horretan, gainera, izangaiei lehenengo ariketa egiteko deia jasoko da.