Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2024ko abenduaren 26koa, Langileriaren kudeaketa zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baitira hautatutako izangaien behin betiko zerrendak, enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan, Hezkuntza Saileko hezkuntzako lan-legepeko hezitzaileen lan-kategorietako plazak modu finkoan betetzeko (deialdia Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 20ko Aginduaren bidez egin zen).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 17
  • Hurrenkera-zk.: 405
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/12/26
  • Argitaratze-data: 2025/01/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 20ko Aginduaren (2022ko abenduaren 29ko EHAA) 8.5.1 oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz (agindu horren bidez, enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesurako deialdia egin zen, Hezkuntza Saileko hezkuntzako lan-legepeko hezitzaileen lan-kategorietako plazak modu finkoan betetzeko), eta izangaiek plazak hautatzeko prozesua egin ondoren, hautatutako pertsonen behin-behineko zerrendak argitaratu ziren Langileriaren kudeaketa zuzendariaren 2024ko abenduaren 12ko Ebazpenaren bidez. Zerrenda horien aurka erreklamazioak egiteko, bost egun balioduneko epea ireki zen.

Aurkeztutako erreklamazioak aztertu eta ebatzi ondoren, eta aipatutako behin-behineko zerrendetan atzemandako akatsak zuzendu ondoren, Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 20ko Aginduaren 8.5.2 oinarrian xedatutakoaren arabera, honako hau

Lehenengoa. Argitara ematea ebazpen honen eranskinean hautatutako izangaien behin betiko zerrendak, enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan, Hezkuntza Saileko hezkuntzako lan-legepeko hezitzaileen lan-kategorietako plazak modu finkoan betetzeko (deialdia Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 20ko Aginduaren bidez egin zen), esleitutako lanpostua adierazita.

Bigarrena. Ebazpen hau eta aipatutako zerrendak argitaratuko dira Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Hezkuntza Sailaren Interneteko helbide honetan:

https://hezigunea.euskadi.eus/ («Erabiltzailea (NAN/AIZ)» eta «Pasahitza» sartu beharko dira) «Eremu pertsonala» «Izapideak langileen sailarekin» «Administrazio-izapideak» «EPE 2022. Lan-legepeko hezitzaileak. Salbuespenezko egonkortze-prozesua» «Hautaketa-prozesuaren jarraipena» (adierazi kategoria) «Aukeratuak».

Hirugarrena. Hogei egun balioduneko epea irekitzea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hautatutako izangaiek Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 20ko Aginduaren 2.3 oinarrian adierazitako parte hartzeko baldintza orokorrak eta espezifikoak betetzen dituztela egiaztatzen duten dokumentuak aurkez ditzaten.

Dokumentazioa online aurkeztuko da hemen: https://hezigunea.euskadi.eus/ («Erabiltzailea (NAN/AIZ)» eta «Pasahitza» sartu beharko dira) «Eremu pertsonala» «Izapideak langileen sailarekin» «Administrazio-izapideak» «EPE 2022. Lan-legepeko hezitzaileak. Salbuespenezko egonkortze-prozesua» «Hautatuek dokumentazioa aurkezteko» eta helbide horretan eskuragarri dagoen «Hautatutako pertsonek dokumentazioa entregatzea» eredua beteko da.

Helbide horretan, aurkeztu beharreko dokumentu zehatzak eta horretarako jarraibideak adierazten dira.

Laugarrena. Bete nahi den lanpostuaren eginkizunak betetzeko gaitasun funtzionala zehazteko, eta, horrela, hautatutakoek beren lanpostuko eginkizunak eraginkortasunez eta autonomiaz bete ahal izango dituztela egiaztatzeko, Hezkuntza Saileko Laneko Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuan osasun-azterketa egiteko deituko zaie.

Bosgarrena. Aipatutako epearen barruan, ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiriak aurkezten ez dituztenek, edo agiri horiek aztertuta ikusten bada deialdiaren 2. oinarrian eskatutako baldintzaren bat betetzen ez dutela, edo dagozkien zereginak betetzeko eskatzen den gaitasun fisiko edo psikikoa ez dutela, ezin izango dute lan kontratuko langile finko bihurtu, eta beren jardun guztiak baliogabetuta geratuko dira, eskaera faltsutzeagatik izan dezaketen erantzukizunari kalterik egin gabe.

Seigarrena. Hautatutako izangai ordezkoen zerrenda argitaratzea, hautatutako izangairen batek izaera hori galtzen badu ere: Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzan, eta lan-kontratuak sinatu arte, aurkeztutako hautaketa-prozeduratik eratorritako eskubideei uko egiteagatik, egon daitezkeen errekurtsoak baiesteagatik edo eskatutako dokumentazioa ez aurkezteagatik, eskatutako betekizunen bat ez betetzeagatik edo eskatutako gaitasun fisikoa edo psikikoa ez izateagatik.

Zerrenda hori bigarren ebazpen-zatian adierazitako Interneteko helbidean argitaratzen da, «Ordezkoen zerrendan».

Zazpigarrena. Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 26a.

Langileriaren kudeaketa zuzendaria,

UNAI NIETO MARIJUAN.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.