Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2023ko urriaren 27koa, Kanpoko Euskal Komunitatearen zuzendariarena, 2023ko edizioko Gaztemundu programan parte hartuko duten pertsonak aukeratzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 213
- Hurrenkera-zk.: 5039
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2023/10/27
- Argitaratze-data: 2023/11/08
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional
Testu legala
Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2023ko abuztuaren 30eko (2023ko irailaren 6ko EHAA, 170 zk.) Ebazpenaren bitartez, Gaztemundu programaren 2023ko deialdia egin zen, abenduaren 23ko 316/2003 Dekretuaren 8. artikuluan ezarrita dagoena aplikatuz. Dekretu horren bidez Gaztemundu programa arautzen da.
Dekretu araugilearen 11. artikuluan ezarritako ebaluaketa batzordeak, 2023ko abuztuaren 30eko deialdiaren Ebazpenean izendatu zenak, aztertu eta baloratu ditu eskaerak, aipatutako Dekretuaren 6. artikuluan eta deialdiaren ebazpenaren laugarren oinarrian ezarritakoa kontuan harturik, eta batzorde horrek esleipen proposamena egin du. Horrenbestez, honako hau
Lehenengoa. Ebaluaketa Batzordeak 2023ko Gaztemundu programan parte hartzeko proposatu dituen pertsonak aukeratzea. I. eranskinean jaso dira aukeratutakoak.
Bigarrena. II. eranskinean agertzen diren pertsonek, 2023ko Gaztemundu programan parte hartzeko asmoz, aurkeztutako eskabideak ezestea, bertan adierazten diren arrazoiengatik.
Hirugarrena. Deialdi honetatik kanpo uztea III. eranskinean zerrendatutako pertsonak, bertan adierazitako arrazoiengatik.
Laugarrena. Ordezkoen zerrenda finkatzea. Zerrenda hori IV. eranskinean dator jasota, abenduaren 23ko 316/2003 Dekretuaren 12.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.
Bosgarrena. Honako ebazpen honek ez dio administrazio-bideari amaiera ematen, eta, beraz, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 27a.
Kanpoko Euskal Komunitatearen zuzendaria,
GORKA ALVAREZ ARAMBURU.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)