Ogasun eta Finantza Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko uztailaren 18koa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena, zeinaren bidez ematen eta ukatzen baitira otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuaren babespean eskatutako laguntzak. Dekretu hori Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko eremuak garatzeko eta bultzatzeko laguntzei buruzkoa da (Itsaspen programa).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 202
  • Hurrenkera-zk.: 4542
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/07/18
  • Argitaratze-data: 2022/10/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia; Nekazaritza eta arrantza; Instituzional; Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Aztertu dira Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko eremuak garatzeko eta bultzatzeko laguntzei buruzko otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuaren babesean aurkeztutako laguntza-eskabideak. Laguntza horiek Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko martxoaren 16ko Aginduak deitu zituen 2022ko ekitaldirako, eta zerrendatuta daude ebazpen honen I. eta II. eranskinetan, zeinetan eskabide bakoitzari dagokion espediente-zenbakia ere agertzen den. Halaber, aztertu dira eskabideekin batera aurkeztutako agiriak.

Kontuan hartu da, otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuari jarraikiz, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariaren 2022ko martxoaren 24ko Ebazpenaren bidez izendatu zen balioespen-batzordeak egindako erabaki-proposamena.

Aurreko guztia kontuan hartuta,

Lehenengoa. Ebazpen honen I. eranskineko zerrendan dauden erakunde eskatzaileei ematea otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuak arautzen dituen Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko eremuak sustatzeko eta garatzeko laguntzak (Itsaspen programa). Laguntza horiek 2022ko ekitaldirako deitu ziren 2022ko martxoaren 16ko Aginduaren bidez. Goian aipatu eranskinean daude zehaztuta laguntza jasoko duen erakundea, zein proiekturi dagokion, zein den inbertsioa eta dirulaguntzaren zenbatekoa. Zenbatekoa, guztira, 495.296,24 eurokoa da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontuarekin ordainduko da.

Inbertsioak gauzatzeko epea 2023ko abenduaren 31n amaituko da, eta deialdiaren urtean hasi beharko da. Epea luzatu daiteke otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuaren 16.3 artikuluan ezarritako denboran.

Dirulaguntza jaso aurretik, jarduerak edota inbertsioak egin eta ordaindu direla justifikatu behar da, kontuan hartuta aurkeztu behar diren dokumentuak eta horretarako baldintzak (otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuaren 14. artikulua).

Inbertsioa ez bada jarritako epean egiten (luzapenak barne) edo inbertsioa egindako ziurtagiriak ez badira epe horretan aurkezten, dirulaguntza jasotzeko eskubidea galdu egingo da, eta, behar izanez gero, jasotako dirua bueltatu egingo da; hori, otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuaren 18. artikuluari jarraikiz.

Bigarrena. Ebazpen honen II. eranskineko zerrendan dauden erakunde eskatzaileei otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuak arautzen dituen Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko eremuak sustatzeko eta garatzeko laguntzak ukatzea (Itsaspen programa). Laguntza horiek 2022ko ekitaldirako iragarri ziren 2022ko martxoaren 16ko Aginduaren bidez. Aipatu eranskinean daude laguntzak ukatzeko arrazoiak.

Hirugarrena. Dirulaguntzak eten egingo dira, eta, hala badagokio, jasotako dirua bueltatu egin beharko da honako kasu hauetan: dirulaguntza jaso duen proiektua egin ez bada; dirulaguntza emateko betekizunak eta baldintzak bete ez badira; eta, batik bat, dirulaguntza jaso duten inbertsioei ez bazaie eusten (proiektua egikaritu eta bost urtean, gutxienez).

Laugarrena. Erabaki honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaioke Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordeari, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluen arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 18a.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,

JONE MIREN FERNÁNDEZ LANDA.

(Ikus .PDF)