Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko otsailaren 14koa, Langileak Kudeatzeko zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita argitara ematea Hezkuntzako sailburuaren 2020ko otsailaren 18ko Aginduaren bitartez oposizio-lehiaketan gainditu duten hautatutako izangaien behin betiko zerrendak, bai eta espezialitate berriak eskuratzeko prozedura gainditu duten behin betiko izangaien zerrendak ere.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 39
  • Hurrenkera-zk.: 914
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/02/14
  • Argitaratze-data: 2022/02/23

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hezkuntzako sailburuaren 2020ko otsailaren 18ko Aginduaren bidez (2020ko otsailaren 27ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozedurak deitu ziren, baita aipatutako kidegoetako karrerako funtzionarioek espezialitate berriak eskuratzeko ere.

Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2022ko otsailaren 8ko Ebazpenaren bitartez, argitara eman ziren oposizio-lehiaketa gainditu zuten hautatutako izangaien behin-behineko zerrendak; era berean, bi egun balioduneko epea eman zen, akatsak egonez gero, erreklamazioak jartzeko.

Behin-behineko zerrenda horien aurka egindako erreklamazioak aztertu dira. Halaber, espezialitate berriak eskuratzeko prozedurari dagokionez, gai kalifikazioa lortu duen izangaiak deialdiaren 18. oinarrian eskatutako betekizunak betetzen dituela egiaztatu da.

Hezkuntzako sailburuaren 2020ko otsailaren 18ko Aginduaren 10.3.2 eta 24.3 artikuluetan xedatutakoaren arabera,

Lehenengoa. Argitaratzea I. eranskinean Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozeduretan oposizio-lehiaketa gainditu duten izangai hautatuen behin betiko zerrendak.

Bigarrena. Argitaratzea II. eranskinean espezialitate berriak eskuratzeko prozeduran «gai» kalifikazioa lortu duten izangaien zerrenda; lortu duten espezialitate berria adierazten da.

Hirugarrena. Ebazpen hau, aipatutako zerrendekin batera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, bai eta Hezkuntza Saileko Interneteko helbide hauetan ere: http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-langileak/ eta http://www.irakasle.eus («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartu beharko dira) «2020ko EPE. Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketa. Sartzeko eta iristeko prozedurak» edo, kasuaren arabera, «2020ko EPE. Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketa. Espezialitate berriak eskuratzea» «Hautaketa-prozesuaren jarraipena» adierazi kidegoa eta espezialitatea «Hautespen Batzorde»

Laugarrena. Hogei egun naturaleko epea irekitzea sartzeko eta iristeko prozeduretan hautatutzat jotako izangaiek dokumentuak aurkeztu ditzaten. 2020ko otsailaren 18ko Aginduaren hamaikagarren oinarrian adierazten da zein agiri aurkeztu behar dituzten. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da kontatzen agiriok aurkezteko epea.

Goragoko maila batean sailkatuta dagoen irakasleen beste kidego batera iristeko prozeduran hautatutako izangaiek ez dituzte dokumentu bidez justifikatu beharko karrerako funtzionarioaren aurreko izendapena lortzeko dagoeneko egiaztatu zituzten baldintzak eta betekizunak; horrela, aipatutako Aginduaren 11.1.a) oinarrian ezarritako dokumentazioa bakarrik aurkeztu beharko dute.

Epe berberean, espezialitate berriak eskuratzeko prozedura gainditu duen izangaiak aurkeztu beharko du aipatutako Aginduaren 24.4 artikuluan azaltzen den dokumentazioa.

Dokumentazioa aurkeztuko da on-line, honako helbide honetan: http://www.irakasle.eus («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartu beharko dira) «2020ko EPE. Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketa. Sartzeko eta iristeko prozedurak» «Hautatuek dokumentazioa aurkezteko»; «Hautatuek agiriak entregatzeko» eredua beteko da, Interneteko helbide horretan eskuragarri egongo dena.

Ezarritako epean dokumentazioa aurkezten ez duten izangaiek -ezinbesteko kasuetan izan ezik-, edo dokumentu horien azterketatik ondorioztatzen bada 2.1, 2.2, 2.3 eta 2.4 oinarrietan adierazitako betekizunen bat betetzen ez dutela, karrerako funtzionario izendatuak izateko eskubide guztiak galduko dituzte, hasierako eskabidean faltsukeria egin izanagatik merezi dezaketen erantzukizunaren kaltetan izan gabe.

Bosgarrena. Irakaskuntzako funtzio publikoan sartzeko prozeduran hautatutako pertsonak ez dute praktika-faserik egin beharko, baldin eta, eskabideak aurkezteko epea amaitu zenean, egiaztatzen badute ikasturte batean gutxienez irakasle kidego bateko karrerako funtzionario gisa lan egin dutela; goragoko maila batean sailkatuta dagoen irakasleen kidego batera iristeko prozeduran haututako pertsonak ere ez dute praktika-faserik egin beharko. Kasu horietan, izangaiek aukeratu dezakete praktika-fasea egin (hori ez da ebaluatuko) edo, karrerako funtzionario izendatu arte, haien jatorrizko kidegoan jarraitu.

Aukera hori adierazi beharko dute bost laneguneko epean, hautatutako izangaien behin betiko zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Horretarako, ebazpenaren laugarren apartatuan adierazitako helbidean egingo dute.

Seigarrena. Argitaratzea izangai ordezkoen zerrenda sartzeko prozeduran, hautatutako izangairen batek izaera hori galtzen badu honako arrazoiengatik: hautaketa-prozeduratik eratorritako eskubideei uko egin izanagatik aurkeztuak hautatutako izangaiek dokumentazioa aurkezteko ezarri den epea amaitu baino lehen; aurkez daitezkeen errekurtsoak baietsiz gero; edo deialdian eskatutako betekizunak ez betetzeagatik.

Zerrenda argitaratuko da aipatutako hirugarren ebazpen-zatian Interneteko helbidean.

Zazpigarrena. Ebazpen horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute interesdunek Hezkuntzako sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 14a.

Langileak Kudeatzeko zuzendaria,

BLANCA MARIA GUERRERO OCEJO.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (6)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.