Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko martxoaren 24koa, Araubide Juridikoaren sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako aldebiko lankidetza-batzordearen 2022ko martxoaren 23ko Erabakia. Erabaki hori honako lege honen arlokoa da: 10/2021 Legea, abenduaren 9koa, Euskadiko Ingurumen Administrazioarena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 79
  • Hurrenkera-zk.: 1763
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/03/24
  • Argitaratze-data: 2022/04/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Ingurumena; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan xedatutako erabakia hartu ondoren, eta artikulu horren c) letran ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau

ERABAKIA, Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako aldebiko lankidetza-batzordearena, honako lege honen arlokoa: 10/2021 Legea, abenduaren 9koa, Euskadiko Ingurumen Administrazioarena.

Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako aldebiko lankidetza-batzordeak honako erabaki hau hartu du:

  1. Negoziazioak hastea, Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearen atal hauei dagokienez sortutako desadostasunak konpontzeko: 2, 14, 15, 20, 26, 29, 60, 62, 63, 64, 67, 68, 72, 73, 76, 104, 106 artikuluak, azken xedapenetako bosgarrena, II.D eranskina eta II.G eranskina.

  2. Lantalde bat izendatzea, aldebiko lankidetza-batzordeari behar den konponbidea proposa diezaion.

  3. Erabaki hau Konstituzio Auzitegiari jakinaraztea, Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan xedatutako ondorioetarako, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

    Lurralde Politikako ministroa,

    ISABEL RODRÍGUEZ GARCÍA.

    Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

    OLATZ GARAMENDI LANDA.