Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2022ko abenduaren 12koa, Kanpo Harremanetako idazkari nagusiarena, kanpo-harremanen arloan gazteak prestatzeko bekak esleitzen dituena 2022-2023 aldirako.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 249
- Hurrenkera-zk.: 5793
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2022/12/12
- Argitaratze-data: 2022/12/30
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional; Funtzio publikoa
Testu legala
Kanpo-harremanen eremuan gazteak prestatzeko bekak arautzen dituen urtarrilaren 29ko 12/2019 Dekretuaren 14. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Kanpo Harremanetako idazkari nagusiaren 2022ko uztailaren 27ko Ebazpenaren bidez hamabi beka emateko deialdia egin zen kanpo-harremanen arloan gazteak prestatzeko: lau Europako gaien modalitatean, lau kanpoan den euskal komunitatearen modalitatean eta lau kanpo-harremanen modalitatean.
Hiru beka-moten instrukzio-organoek behin betiko ebazpen-proposamenak eman dituzte, aipatu Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Azaldutakoa dela bide, honako hau,
Lehenengoa. Ez onartzea I. eranskinean dauden pertsonek aurkeztutako eskabideak, bertan azaltzen diren arrazoiengatik.
Bigarrena. Atzera egindakotzat jotzea II. eranskinean dauden eskabideak, bertan azaltzen diren arrazoiengatik.
Hirugarrena. Kanpo-harremanen arloan gazteak prestatzeko bekak esleitzea (Europako gaien, kanpoan den euskal komunitatearen eta kanpo-harremanen modalitatean) III. eranskinean dauden pertsonei eta norakoetarako, ordezkoak barne.
Laugarrena. Kanpo-harremanen arloan gazteak prestatzeko bekak ukatzea IV. eranskinean dauden pertsonei, bertan azaltzen diren arrazoiengatik.
Bosgarrena. Europako gaien modalitateko beka bat hutsik uztea, ez baitago horretarako hautagairik.
Seigarrena. Kanpoan den euskal komunitatearen modalitateko hiru beka hutsik uztea, hautagaiek ez baitute lortu gutxieneko puntuazioa.
Zazpigarrena. Bekak 2022ko abenduaren 20an hasiko dira.
Zortzigarrena. Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du; beraz, honen aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute interesdunek, Kanpo Harremanen Idazkaritza Nagusian, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 12a.
Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia,
MARÍA ÁNGELES ELORZA ZUBIRÍA.
Ez delako bete Kanpo-harremanen eremuan gazteak prestatzeko bekak arautzen dituen urtarrilaren 29ko 12/2019 Dekretuaren 12.1.c) artikulua:
Europako gaiak:
Sedano Collantes, Jon.
Vallejo Larrabeti, Olatz.
Kanpoan den euskal komunitatea:
Zalduendo Etayo, Mar María.
Kanpo-harremanak:
Haro Dopazo, Alberto.
Rueda González, María Alejandra.
Ez delako bete urtarrilaren 29ko 12/2019 Dekretuaren 2.d) artikuluan ezarritako betekizuna:
Europako gaiak:
Badiola Revuelta, Jon.
Bello Pajares, Soraya.
Fuentes Gurrutxaga, Aitor.
Llorente Bruña, Lara.
Ez direlako bete urtarrilaren 29ko 12/2019 Dekretuaren 8.3 a), 8.3 b), 8.3 f) ,12.1 b), 12.1 d) eta 12.1 e) artikuluetan ezarritako betekizunak:
Europako gaiak:
Gómez Urrusolo, Ainara.
Kanpoan den euskal komunitatea:
Gorbea Sarachaga, Ane.
Hautaketa-prozesuan atzera egiteagatik:
Europako gaiak:
Alberdi López de Echezarreta, Javier.
Marín Gómez, Regina.
Pérez Múgica, Iñigo.
Kanpoan den euskal komunitatea:
Bilbao Filibi, Xabier.
Kanpo-harremanak:
González Santos, Janire.
Varela Molina, Nahia.
Europako gaiak:
Vitoria-Gasteiz, Kanpo Harremanen Idazkaritza Nagusia:
Alcain Lazcanoiturburu, Joxe Beñat.
Brusela, Euskadiren Ordezkaritza Europar Batasunean:
Moragues Benito, Esteban.
Sáenz de Villaverde Musitu, Iratxe.
Kanpoan den euskal komunitatea:
Euskadiren Ordezkaritza Argentina-Mercosurren (Buenos Aires):
Goikoetxea Mallea, Itsaso.
Kanpo-harremanak:
Vitoria-Gasteiz, Kanpo Harremanen Idazkaritza Nagusia:
Errasti Uribe, Joyce.
Pérez Hervas, Gontzal.
Ordezkoak:
Calzada Mina, Ane.
Benito del Valle Solaun, Jon Mikel.
Euskadiren Ordezkaritza Txilen, Perun eta Kolonbian:
Santiago de Chile, Txile:
Aramberri Urkiri, Lander.
Bogota, Kolonbia:
Díaz Unzu, Amaia.
Ordezkoak:
Santiago de Chile, Txile:
González Aspiazu, Iratxe.
Bogota, Kolonbia:
Varela Quiroga, Itziar.
Kanpoan den euskal komunitatea:
Ez delako aurkeztu proba idatzia:
Erviti Artaraz, Leire.
Ez delako lortu urtarrilaren 29ko 12/2019 Dekretuaren 13. artikuluan ezarritako gutxieneko puntuazioa:
Álvarez Huidobro, Miguel.
Pino Gómez, Laida.
Sáenz Martín, Oier.
Sojo Garrofe, Maite Oihane.
Kanpo-harremanak:
Ez delako aurkeztu proba idatzia:
Alustiza Múgica, Onintza.
Ez delako lortu urtarrilaren 29ko 12/2019 Dekretuaren 13. artikuluan ezarritako gutxieneko puntuazioa:
Ferreiro Santiso, Cristian.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Ikus: EBAZPENA, 2022ko abenduaren 29koa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, 2022-2023 aldirako Kanpo Harremanen arloan gazteak prestatzeko bekei aurkeztutako uko egiteak onartu eta ordezko pertsonak zehazten dituena.
- Ikus: EBAZPENA, 2022ko uztailaren 27koa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, kanpo-harremanen arloan gazteak prestatzeko beken deialdia egiten duena 2022-2023 aldirako.