EB-ko COVID Ziurtagiri Digitala
Zer da EB-ko COVID Ziurtagiri Digitala?
- EB-ko COVID Ziurtagiri Digitala, COVID-19aren pandemiak iraun bitartean, Europar Batasunaren barruan askatasunez eta segurtasunez ibiltzeko bide ematen duen dokumentua da, QR irakurketa-kodeduna.
- Dokumentu hori ezarri zen kanpoko pertsona bati Europar Batasunaren barruan ibilbide bat egiteko bidaia errazteko. Ziurtagiri hori duen pertsonari kontrolak arinduko zaizkio, halakorik ez duenak herrialde bakoitzeko agintariek ezartzen dituzten beste kontrol mota batzuk egingo dituen bitartean, eta dagokion informazioa aurkeztu beharko du.
Nola eskuratu?
EB-ko COVID Ziurtagiri Digitala bi modutara eskuratu ahalko da: digitalki edo aurrez aurre.
-
Txerkateta-ziurtagiria:
- A) Aukera telematikoa, SINADURA ELEKTRONIKOAREN tresnekin(Adibideak: NAN elektronikoa, Izenpe, BAKQ…)
- B) Aukera telematikoa, sinadura elektronikoaren tresnarik gabe.
- Osasun txartelaren zenbakiaren bitartez: Sakatu hemen eskuratzeko
- Osasun txartela ez dutenek: Sakatu hemen eskuratzeko
- C) Aurrez aurre: Aurrez aurre eskatu ahal izango da, Zuzenean zerbitzuaren hiru bulegoetan, aurrez hitzordua eskatuta.
Dosi batekin edo gehiagorekin txertatutako pertsonek lortu ahal izango dute.
Jarraibide osoa jasota badago bakarrik izango da baliozkoa.
Ziurtagiri horrek zenbaki desberdinak izango ditu jasotako txertaketaren arabera, Europako araudiaren arabera (2022ko otsailaren 1etik aurrera indarrean).
- Lehen txertaketa: 1/1, 2/2 (Azken dosia hartu eta 270 egunera iraungitzea)
- Indargarri-dosia: 2/1, 3/1, 3/3
ADI! Txertoaren ziurtagiria dosia eman den ONDORENGO EGUNEAN egongo da eskuragarri. Beraz, itxaron egun bat pasaportea ateratzeko.
-
Errekuperazio-ziurtagiria:
Antigenoen test bidez diagnostikatutako pertsonek errekuperazio-ziurtagiria lortu ahal izango dute. LABORATEGI PROFESIONAL BATEAN EGINDAKO ANTIGENO-TESTAK BAINO EZ DIRA BALIOZKOAK IZANGO.
PCR eta antigenoen test bidezko berreskuratze-ziurtagiriek 180 eguneko balioa dute, testa egiten denetik zenbatzen hasita. Ziurtagiria testa egin eta 11 egunera soilik lor daiteke, gutxienez.
Laborategi profesional batean eginiko antigenoen testak baino ez dira izango baliozkoak.
- A) Aukera telematikoa, SINADURA ELEKTRONIKOAREN tresnekin(Adibideak: NAN elektronikoa, Izenpe, BAKQ…)
- B) Aukera telematikoa, sinadura elektronikoaren tresnarik gabe.
- Osasun txartelaren zenbakiaren bitartez: Sakatu hemen eskuratzeko
- Osasun txartela ez dutenek: Sakatu hemen eskuratzeko
- C) Aurrez aurre: Aurrez aurre eskatu ahal izango da, Zuzenean zerbitzuaren hiru bulegoetan, aurrez hitzordua eskatuta.
-
Proba negatiboaren ziurtagiria:
Antigenoen proban 48 ordu lehenago eta PCR proban 72 ordu lehenago proba diagnostiko negatiboa izan duten pertsonei.
Baimendutako laborategi pribatuetan egindako proba negatiboek bakarrik izango dute balioa; Osakidetzan egindako probak salbuetsita daude.
OHARRA: nahiz eta atari honetan aukera egon, baimendutako laborategi pribatuak dira ziurtagiri hau ematearen arduradunak. Ikusi zerrenda (PDF, 56 KB)
- A) Aukera telematikoa, SINADURA ELEKTRONIKOAREN tresnekin(Adibideak: NAN elektronikoa, Izenpe, BAKQ…)
- B) Aukera telematikoa, sinadura elektronikoaren tresnarik gabe.
- Osasun txartelaren zenbakiaren bitartez: Sakatu hemen eskuratzeko
- Osasun txartela ez dutenek: Sakatu hemen eskuratzeko
- C) Aurrez aurre: Aurrez aurre eskatu ahal izango da, Zuzenean zerbitzuaren hiru bulegoetan, aurrez hitzordua eskatuta.
Gomendioa
- Zerbitzu honen erabilera arduratsua egin, mesedez. Eskatu ziurtagiria bakarrik Europar Batasuneko herrialde batera bidaiatu behar baduzu.
- Covid ziurtagiria ez da derrigorrezko dokumentua. Europar Batasunaren barruko mugikortasuna errazten du, izapideak murriztu eta sartzeko edo mugitzeko balizko murrizketak ezabatzen ditu.
- Eskatu ziurtagiria behar besteko aurrerapenarekin.
- Zure covid ziurtagiria eskatu aurretik, egiaztatu zure OTIaren identifikazio-datuak (izen-abizenak) eguneratuta dituzula. Hala ez bada, ziurtagiriko datuak ez datoz bat zure NANeko datuekin.
Azken aldaketako data: