Dokumentuen erreprodukzioa
Artxiboak hainbat euskarri eta tamainatako dokumentuak erreproduzitzeko zerbitzua eskaintzen du (dokumentuak pdf edo jpg formatuan digitalizatzea, hainbat tamainatako fotokopiak, argazkiak), bat etorriz indarrean dauden lege eta arauetan ezarritako tarifekin eta ordaintzeko moduekin. Horrez gain, jabetza pribatuko gailuak erabil daitezke: argazki-kamerak, telefono mugikorrak, tabletak edota etorkizunean sor daitezkeen beste batzuk. Baimendutako gailuek ez dute zuzeneko kontakturik izango dokumentazioarekin.
Agindua, 2016ko uztailaren 28koa, Ogasun eta Finantzetako sailburuarena, argitalpenen, erreprodukzioen eta dokumentazioaren kopien prezio publikoak ezartzeko Agindua aldatzen duena.
Erreprodukzioa xede horretarako ezarrita dauden inprimakien bidez eskatuko da: dokumentuak erabilera pribaturako erreproduzitzeko eskaeraren bidez, edo dokumentuak argitaratzeko edo zabaltzeko asmoz erreproduzitzeko eskaeraren bidez. Dokumentuak erreproduzitzeko, indarrean dauden lege eta arauak bete behar dira, eta berariazko baimena jaso.
Azken aldaketako data: