Eusko Jaurlaritza

Jakinarazpen elektronikorako gidaliburua

Xehetasunak

Ondorio juridikoak dituen komunikazio administratibo bat egoitza elektronikoan (www.euskadi.es/nirekarpeta) argitaratzea, horixe da jakinarazpen elektronikoa. Aipatutako ondorio juridikoak ondokoak izan daitezke: erantzuteko edo dokumentazioa aurkezteko epearen hasiera, edo errekurtso edo alegazioak egiteko epearen hasiera, etab.

Jakinarazpenaren hartzaileak edo beraiek baimendutako pertsonak (hots, bereien ordezkariak) jakinarazpenean sar daitezke, euren burua bidez identifikatu ondoren.

Ohiko jakinarazpenaren jaso izanaren adierazpena sinatu beharrean, egoitza elektronikoan sinadura elektronia egingo da.

Jakinarazpenaren hartzailea edo honek baimendutako pertsonak jakinarazpenean sartzeko, euren burua identifikatu behar dute egoitza elektronikoan sinadura elektroniko balioztatuko ziurtagiriaren bidez. Jakinarazpena sortzen den momentuan, abisu bat (posta elektroniko edo/eta sms mezu bidez) jasoko dute jakinarazpen elektroniko bat eskuragarri dutela esateko.

OHARRA: Jakinarazpenaren jasotzaile den pertsona/erakundea ordezkari baten bitartez ari bada, ordezkari horrek jasoko du jakinarazpen elektroniko bat eskura dueneko abisu hori. 

Abisu hori jasotzeko beharrezkoa da baliozko postaelektronikoa edo/eta baliozko telefono mugikorra altan ematea.

Datos para recibir avisos de notificaciones, comunicaciones y certificaciones

Posta elektroniko edo/eta sms mezu hau ez da jakinarazpena baizik eta jakinarazpen eskuragarri bat dagoenaren abisu soil bat.

Horretarako gaitasuna duten ezein pertsona jakinarazpenera sartzen denean, berau burututzat joko da. Dena den, gaitutako beste pertsona guztiak ere sar daitezke jakinarazpenaren edukira eta nork eta noiz jaso duen jakin. 

Behin jakinarazpen elektronikoa egoitza elektronikoan ezarri eta inor sartu gabe 10 egun natural igarotzen direnean, jakinarazpena burututzat joko da eta prozedurak aurrera egingo du, dagokion Aldizkari Ofizialean jakinarazpen hori argitaratu beharrik gabe.

Betiere, administrazio-prozedura baten edozein izapidetarako Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrarekin (Eusko Jaurlaritzarekin eta gainerako Erakunde atxikituekin) harremana bitarteko elektronikoz izatera behartuak egongo dira honako hauek, gutxienez:

  • Pertsona juridikoak.
  • Nortasun jurikikorik gabego entitateak.
  • Diharduten jarduera profesionalean jarduteko elkargo bateko kide izan behar dutenak, jarduera profesional hori dela-eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrarekin (Eusko Jaurlarita eta gainerako Erakunde atxikituekin)  egin behar dituzten izapide eta jarduketetarako. Kolektibo horretakotzat joko dira beti notarioak, jabetzaren erregistratzaileak eta merkataritza-erregistratzaileak.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrarekiko (Eusko Jaurlaritzarekiko eta gainerako Erakunde atxikituekiko) harremana elektronikoki izatera behartua dagoen interesdun baten ordezkari direnak.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko (Eusko Jaurlaritzako eta gainerako Erakunde atxikituetako) langileak, langile publiko izateagatik administrazioarekin egiten dituzten izapide eta jarduketetarako.

Erregelamenduz, harremana nahitaez bitarteko elektronikoz izan beharra ezarri ahal izango da zenbait prozeduratarako eta pertsona fisikoen multzo batzuentzat, haien gaitasun ekonomikoagatik, gaitasun teknikoagatik, dedikazio profesionalagatik edo bestelako arrazoiengatik egiaztaturik badago behar diren bitarteko elektronikoetarako irispidea eta eskuragarritasuna badutela.

Administrazioak interesdun bati jakinarazpen bat egiten dionean, mezu elektroniko bat edo sms bat bidaltzen dio, jakinarazpen berri bat duela esateko.

Jakinarazpen baten abisurako posta elektroniko adibidea

Horrela, jakinarazpen elektronikoetara sartzeko honako urrats hauek burutu behar ditugu:

OHARRA: Zenbakiak jasotzeke dauden jakinazpenen kopurua adierazten du.

Jakinarazpenen zerrenda

Lehenetsita, jaso gabe dauden jakinarazpenak agertzen dira. Jasotakoak eta baztertutakoak ikusteko, jakinarazpenen goiko aldean agertzen den "Egoera" delako iragazkia erabili dezakezu.

Jakinarazpenen egoerak:

  • Onartu gabe/ egin gabe: jakinarazpena hartzaileari azken hamar egun naturaletan bidali zaio, baina hau oraindik ez da onartua izan.
  • Eginda: espresuki onartutako jakinarazpena. Hartzailea edo bere ordezkaria jakinarazpenera sartu da.
  • Baztertua: jakinarazpena eskuragarri jarri denetik 10 egun natural igaro badira inor sartu gabe, legearen arabera, jakinarazpena ukatutzat emango da eta Administrazioak aurrera jarraituko du prozedurarekin.

Onartu gabe dagoen jakinarazpena ikusteko, nahi dugun jakinarazpena aukeratuko dugu.

Behin jakinarazpenera sartuta, honen laburpen bat agertzen da:

  • Jakinarazpenaren identifikazioa
  • Jakinarazpenaren datuak

Jakinarazpena ikusteko, "IKUSI JAKINARAZPENA" botoia sakatu behar dugu.

Jakinarazpena ikusi

Jakinarazpena ikustera sartu ondoren, jakinarazpenak erantsita dituen dokumentuak ikusten dira:

Jakinarazpenaren dokumentua

OHARRA: Jakinarazpena ikustera sartu ondoren, jaso gabeko espedienteen kopurua jaitsi egiten da.

Nahi izanez gero, Nire profila aukeraren bidez Eusko Jaurlaritzarekin tramitaturiko prozedura administratiboetan erabiltzeko lehenetsiriko komunikaziorako eta abisurako datuak ezar ditzakezu.

  • "Nire profila" aukera klikatu.
  • Aldez aurretik harremanetarako datuak berrerabiltzeko baimena eman baduzu, datuak alda ditzakezu "DATUAK ALDATU" botoian sakatuz.
  • Aldez aurretik harremanetarako daturik ez baduzu adierazi, "GEHITU HARREMANETARAKO DATUAK" botoia sakatu.

Cómo añadir datos de contacto a Mi perfil

Eremu hauek bete itzazu:

  • Harremanetarako hizkuntza
  • Sexua
  • Jakinarazpen eta komunikazioetarako kanala

Abisuak jasotzeko datuak adierazi (sistemak abisua bidaliko dizu posta elektronikora eta telefono mugikorrera egoitza elektronikoan jakinarazpen, komunikazio edo ziurtagariren bat duzunean):

  • Posta elektronikoa
  • Telefono mugikorra

Baimena eman zure profilean emandako datu horiek modu lehenetsian erabil daitezen Eusko Jaurlaritzaren atal eta organoekin dituzun harremanetan erabiltzeko.

"GORDE" botoia aukeratu.

 

Ortorgar consentimiento para la reutilización de datos de contacto en Mi perfil

Nire profileko datuak eguneratu dira dagoeneko.