Paperean dauden dokumentuak digitalizatzeko gidaliburua
Jarraitu zure ordenagailuko dokumentuak eskaneatzeko aplikazioaren urratsak.
Gomendioak:
- Jatorrizko koloretan
- Bereizmen egokia ezarri, testua edo irudi garrantzitsu irakurtzeko aukera ematen duena
- Dokumentuak orrialde bat baino gehiago baditu, guztiak fitxategi bakar batean (orri askoko eskaneoa)
- Normalean onartzen den formatu batean gorde, adibidez, PDF edo JPG formatuan (PDF hobea, ondoren digitalki sinatu nahi bada)
Mugikoraren argazki-kamara erabilita:
Argazki-kamara erabil dezakezu eta dokumentuaren argazki bat egin.
Gomendioak:
- Egin argazkia kolore zuriko azalera lau batean
- Saihestu dokumentuaren espazioa oztopa dezaten beste elementuak (eskuak, hatzak...)
- Argi egokia eta dokumentua itzalik gabe
- Testua irakurri ahal izateko enfoke egokia
Dokumentuak eskaneatzen dituzten mugikorrerako aplikazioak erabilita (gomendatutako aukera):
Android gailuetarako eta Appleren iOS gailuetarako aplikazioak daude, eta dokumentuak kameraren bidez eskaneatzeko aukera ematen dute. Zure katalogoetan bila dezakezu, adibidez, "Scanner" gako-hitza erabiliz:
Dokumentua digitalizatu ondoren, ziurtagiri digitala izanez gero, dokumentua digitalki sinatu ahal izango duzu. Nola?
- Adobe Acrobat Reader ordenagailu-aplikazioaren bidez (webgune ofiziala ):
- Sartu zaitez Tresnak Menura
- Hautatu Ziurtagiriak aukera
- Sakatu Digitalki sinatu aukera
- Sinadura-tresna baten bidez, hala nola Izenperen sinadura-tresnaren bidez
Oharra: pertsona bat baino gehiago badago dokumentua sinatzeko, guztiek eduki beharko dute ziurtagiri digitala.