Airearen Kalitatearen Euskadiko 2030 Plana
Dokumentu-zerrenda
Xehetasunak
Airearen Kalitatearen Euskadiko 2030 Plana 5 ardatz estrategikoren inguruan egituratzen da. Ardatz horiek Euskadin kutsadura eta airearen kalitate-mailak hobetzeko erronka nagusiei heltzen diete, pertsonen osasunean sortzen diren ondorio negatiboak minimizatzeko. Ardatz estrategiko horiek zenbait jarduera-ildotan hedatzen dira, eta horietako bakoitzak helburu horiek lortzeko garatu beharreko ekintza-multzo bat biltzen du. Ekintza horiek zenbait alderdi jasotzen dituzte, hala emisio kutsatzaileak murriztekoak nola Euskadiko airearen kalitatea hobetzea ahalbidetuko duten beste irtenbide batzuk indartzekoak.
Airearen Kalitatearen Euskadiko 2030 Planaren ardatz estrategikoak definitzeko, kontuan hartu dira bai Europako helburuak eta ibilbide-orriak, bai egindako egoeraren diagnostikoa, bai eskualdepolitikek sortzen duten aterkia. Gakoetako bat, beraz, airearen kutsadura lurralde-antolamenduari, hirigintza-plangintzari, trafikoaren plangintzari eta abarri buruzko beste politika publiko sektorial batzuetan integratzea eta zeharkako bihurtzea da.
Planaren ardatz estrategikoak eta jarduera-ildoak honako hauek dira:
- 1. ARDATZ ESTRATEGIKOA. Kutsadura atmosferikoa eta osasuna.
- 1. jarduketa-ildoa. Kutsadura atmosferikoak Euskadiko biztanleen osasunean dituen eraginei buruzko ezagutza hobetzea.
- 2. jarduketa-ildoa. Kutsadura atmosferikoak osasunean eragiten dituen ondorio kaltegarrien prebentzioan laguntzea.
- 2. ARDATZ ESTRATEGIKOA. Mugikortasun jasangarria eta hiri-berroneratzea.
- 3. jarduketa-ildoa. Mugikortasun garbia eta jasangarria sustatzea.
- 4. jarduketa-ildoa. Mugikortasun jasangarriagoa planifikatzea.
- 5. jarduketa-ildoa. Mugikortasun aktiboa sustatzeko hiri-plangintza, eta ingurune osasungarriak bultzatuko dituen hiri-berroneratzea.
- 3. ARDATZ ESTRATEGIKOA. Kutsadura funtsezko beste sektore batzuetan murriztea.
- 6. jarduketa-ildoa. Energia-efizientzia eta energia berriztagarriak bultzatzea.
- 7. jarduketa-ildoa. Hiri- eta industria-esparruko beste jarduketa eta erregulazio batzuk.
- 4. ARDATZ ESTRATEGIKOA. Airearen kalitatearen kontrola, jarraipena eta ebaluazioa hobetzea.
- 8. jarduketa-ildoa. Airearen kalitateari buruzko informazioa hobetzea.
- 9. jarduketa-ildoa. Egungo ebaluazio- eta kontrol-sistemetan hobekuntzak egitea.
- 5. ARDATZ ESTRATEGIKOA. Herritarrak kutsadura atmosferikoaren arloan prestatzea, sentsibilizatzea eta kontzientziatzea.
- 10. jarduketa-ildoa. Kutsadura atmosferikoaren arloan prestatzea.
- 11. jarduketa-ildoa. Kutsadura atmosferikoaren arloan informatu eta sentsibilizatzea.