Informazio-iturriak, proiektu bati ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egin behar zaion zehazteko
Dokumentu-zerrenda
Xehetasunak
Dokumentu honek Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen eranskinetan ezarritako atalaseen azpitik dauden proiektuei ingurumen-ebaluazioa egiteko irizpide orokorrak aplikatzen laguntzen duten informazio-iturriak eskaintzen ditu.
Legearen III. eranskinak ezartzen ditu II. eranskineko proiektu batek ingurumen-ebaluazio arrunta edo sinplifikatua behar duen zehazteko irizpideak. Irizpide horietarako informazio-iturriak dokumentuaren 1etik 4ra bitarteko ataletan jasotzen dira.
I. (ingurumen-ebaluazio arrunta behar duten proiektuak) eta II. (ingurumen-ebaluazio sinplifikatua behar duten proiektuak) eranskinetako epigrafe batzuetan beste irizpide batzuk ere aipatzen dira, proiektu bati ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta edo sinplifikatua egin dakion. Dokumentuan irizpide horietarako informazio-iturriak 5. atalean jasotzen dira.
GeoEuskadiren bisorean bistaratzeko aipatzen den kartografia Deskarga Zerbitzua - Edukia (euskadi.eus) atalean ere deskarga daiteke. Kontuan izan behar da kartografia hori eguneratu egiten dela, eta erabili behar den unean deskargatu beharko dela, azkena dela bermatzeko.