Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Informazio-iturriak, proiektu bati ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egin behar zaion zehazteko

Xehetasunak

Dokumentu honek Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen (leiho berri batean irekitzen da) eranskinetan ezarritako atalaseen azpitik dauden proiektuei ingurumen-ebaluazioa egiteko irizpide orokorrak aplikatzen laguntzen duten informazio-iturriak eskaintzen ditu.

Legearen III. eranskinak ezartzen ditu II. eranskineko proiektu batek ingurumen-ebaluazio arrunta edo sinplifikatua behar duen zehazteko irizpideak. Irizpide horietarako informazio-iturriak dokumentuaren 1etik 4ra bitarteko ataletan jasotzen dira.

I. (ingurumen-ebaluazio arrunta behar duten proiektuak) eta II. (ingurumen-ebaluazio sinplifikatua behar duten proiektuak) eranskinetako epigrafe batzuetan beste irizpide batzuk ere aipatzen dira, proiektu bati ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta edo sinplifikatua egin dakion. Dokumentuan irizpide horietarako informazio-iturriak 5. atalean jasotzen dira.

GeoEuskadiren bisorean bistaratzeko aipatzen den kartografia Deskarga Zerbitzua - Edukia (euskadi.eus) (leiho berri batean irekitzen da) atalean ere deskarga daiteke. Kontuan izan behar da kartografia hori eguneratu egiten dela, eta erabili behar den unean deskargatu beharko dela, azkena dela bermatzeko.